NAFARROA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Claverina hartzak hiru ardi hil ditu Uztarrozen

Iazko urrian Frantziak Claverina eta Sorita hartzak askatu zituen Bearnon, eta horrek Foru Gobernuaren eta inguruko abeltzainen haserrea eragin zuen.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Hiru ardi hil omen ditu Erronkarin Frantziak askatutako Claverina hartzak

Claverina hartzak Uztarrozeko bi artalderi eraso egin die eta hiru ardi hil ditu. Erronkari bailarako artzain batek atzo aurkitu zuen bere ardietako bat hilda, eta Basozaintzako arduradunekin jarri zen harremanetan. Ingurua arakatu ondoren, berehala aurkitu zituzten Claverinaren aztarnak.

Antza, artzainak aurreko egunetan sumatu zuen hartza inguruan egon zitekeela, ardiek jarrita dituzten geolokalizatzaileei esker.

Iazko urrian, Frantziak Claverina eta Sorita hartzak askatu zituen Bearnon, eta Nafarroako Gobernuak ekintza plan bat jarri zuen martxan, hartz arreek eragin ditzaketen kalteei aurre egiteko; besteak beste, geolokalizatzaileak jarri zizkieten hainbat abereri.

Gaur zabaldutako oharrean, Foru Exekutiboak jakinarazi du bihar bertan Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaritzak Uztarrozeko abeltzainarentzat kalte ordainak bideratzeko izapideak abiatuko dituela.

Zure interesekoa izan daiteke

claudia tacoronteren ahizpa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak

Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X