Euskal Mendiak
2019/02/27 - 10:43
Sutea piztu da Aralarko Zabalegi mendian
Suhiltzaileek gaueko 01:00ean jaso dute abisua. Hego haizea itzaltze lanak zailtzen ari da. Lehen hipotesien arabera, nahita eragin dute sutea.
2019/02/27 - 07:24
Aralar mendilerroko sutea itzali dute; 25-30 hektarea kiskali ditu
Hipotesi nagusiaren arabera, norbaitek sutea piztu duela uste du Gipuzkoako Foru Aldundiak, baina “zuhurtzia guztiarekin”, ikerketa bukatu bitartean.
2019/02/07 - 19:04
Autobus bat bide erdian gurutzatuta, Aralarko San Migel santutegirako mendi pistan
Madrileko ikastetxe bateko ikasleek San Migel santutegira joateko asmoa zuten, baina bidean gelditu dira, autobusa gurutzatu denean.
2019/01/22 - 15:32
Alerta gorria ezarri dute elurragatik Nafarroako Pirinioetan
Elurra kentzeko 30 makina lanean ari dira goizean goizetik eta Nafarroako Gobernuak kontuz ibiltzea gomendatzen du.
2018/12/11 - 21:42
'Iceye' satelitearen lehen argazkiak Aralar eta Aizkorriko mendienak dira
Aralar parke naturala eta Aizkorri mendilerroa ikusten dira. Duela astebete orbitara bidali zuten “Iceye” sateliteak atera du.
2018/11/25 - 20:38
Uztailean tornado bat suntsitu zuen Entziako pagadia aztertuko du EHUk
Ezohiko fenomeno hau ikertzea erabaki du Arabako Aldundiak, eta lursail zati bat dagoen bezala utziko dute.
2018/11/16 - 12:06
69 urteko gizon bat hil da Tolosan, Uzturre mendian
Bertatik pasatzen ari zen gizon batek lurrean eta konorterik gabe aurkitu du, gurutzetik ehun bat metrora.
2018/11/13 - 10:13
Pirinioetako elurra erdira murriztuko da 2050erako
100 adituk baino gehiagok egindako txosten baten arabera, azken 50 urtetan 1,2 gradu igo da Pirinioetako batez besteko tenperatura.
2018/10/31 - 15:32
Ardi talde bat elur azpitik atera behar izan dituzte Gorbeian
Txakur bat azaldu, artaldea beldurtu, ihesik atera eta elur azpian harrapatuta geratu dira. Artzainak batzuk onik atera dituzte, baina beste batzuk hil egin dira.
2018/10/28 - 15:09
Egun batetik bestera, elurra iritsi da gurera
Urkiola eta Aralar, esaterako, zuriz estalita esnatu dira, bertara hurbildu den jendearen gozamenerako.
2018/10/28 - 13:38
Zurituta esnatu da Aralar, udazken bete-betean
Aralarren, Txindoki inguruetan, izandako sasoiaren lehenengo elurte handiaren lekuko izan da Txomin Rezola eitb.eus-eko erabiltzailea.
2018/10/28 - 13:11
Sasoiko lehenengo elurteek Urkiola estali dute
Zuriz estalita esnatu da Urkiolako Parke Naturala, azken orduetan izandako tenperatura hotzen ondorioz. Urrian ohikoa ez den irudia eskaini digu elurrak.
2018/10/24 - 15:31
Perretxikoak identifikatzeko zerbitzua martxan da Bilboko Udalean
Doako zerbitzua abenduaren 3ra arte eskainiko dute, astelehenetan, 09:30etik 13:30era, herritarrek bildutako aleak jateko modukoak diren edo ez argitzeko.
2018/10/11 - 16:35
Pinuen gaitzari aurre egiteko plan bateratua aurkeztu dute
Jaurlaritzak eta hiru Aldundiek aurkeztu dute plangintza. Premiazko hiru pauso emango dituzte: egoera ikusi, nola aurre egin aztertu eta basogintza sektorea nola indarberritu erabaki.
2018/10/08 - 16:48
Zortzimilakoetan masifikazioa salatu du Patxi Goñi mendizale nafarrak
Manaslun, Nepalen, Patxi Goñi lehen kanpamentura iritsi, 5.800 metrotan, eta buelta eman behar izan zuen, ehunka pertsona zai zeudelako gailurrera igotzeko.
2018/10/06 - 00:20
Esloveniako bi hartz askatu dituzte Pirinioetan, Zuberoatik hurbil
Protestak egon dira hartzak askatzeagatik, eta manifestaldiak saihesteko azkenean bi hartzak helikopteroz eraman dituzte mendiraino.
2018/09/28 - 17:05
Gorbeiako oreinen marrualdia entzuteko azken txanpa
Ikuskizun eder hori jarraitzen urteak daramatza Mikel Arrazola argazkilariak. Goizaldeak eta iluntzeak bereziak dira sasoi honetan Gorbeiako parke naturalean.
2018/09/24 - 17:39
Zilbetiko 74 urteko mendizale bat hil da Adi mendian
Guardia Zibilak erreskatatu du pendiz handi batean erori eta kolpe gogorrak jaso ostean. Ordu batzuk geroago, baina, hil egin da.
2018/09/23 - 16:04
56 urteko eibartar bat hil da Kantabriako mendietan
Herrian oso ezaguna zen mendizalea, eta eguerdian ez zen beste hizpiderik bertan.
2018/09/19 - 16:58
Pinuen gaixotasunak kezka eragin du sektoreko langileen artean
Zuhaitza bere osotasunean gaixorik ez badago, ez mozteko eskatu die Baskegurrek jabeei. Gaur egun, sektore horrek duen pisua barne produktu-gordinaren % 1,5 da.