Euskal Mendiak
2021/08/01 - 00:11
Urmugaren bigarren edizioa Izabako helmugara heldu da, urratsez urrats musikak lagunduta
Orain 19 egun abiatu ziren Urduñan, maldan gora, eta hasi baino neke gutxiagorekin amaitu dute itxuraz mendi buelta. Euskal lurraldeak, mendiz mendi lotu dituzte, bidean musika eta kontzertuak emanaz.
2021/07/19 - 10:56
Gorbeiako Arabako isurialdean galdutako mendizale bat erreskatatu dute
36 urteko gizonezkoa osasun egoera onean zegoen. Helikopteroz erreskatatu ostean, bere ibilgailuraino lagundu zioten (@UvrErtzaintzaren irudiak).
2021/07/19 - 00:49
Gorbeian galdutako 36 urteko mendizale bat erreskatatu dute helikopteroz
SOS Deiak larrialdietarako zerbitzuak gizon baten deia jaso du 14:00ak aldera, Bañadero tontorretik gertu dagoen basoan galdu dela esanez. Mendizalea onik aurkitu dute, eta autoa aparkatuta zuen tokira eraman dute.
2021/07/13 - 20:58
Donostiako Orfeoiak 'Agur Jaunak' abestu du Angulo mendatean
Donostiako Orfeoia izan da Angulo mendatetik Tologorrirantz abiatzen den Urmuga 2021 musika zeharkaldiari hasiera eman diona. Hasiera ekitaldian 'Agur Jaunak' abestu du.
2021/07/13 - 16:47
Hasi da Burgos eta Urduña arteko mendietan Urmugaren 2. edizioa
Bigarren urtez Euskal Herria mendebaldetik ekialdera musikaz eta mendizaletasunez josiko dute. Gaur eman dituzte lehen urratsak Tologorri mendirantz Orfeoiaren ahotsekin lagunduta.
2021/07/13 - 13:20
Abian da Urmuga mendi ibilaldi musikatua
Jaialdi honek hemeretzi mendi ibilaldi eta hamahiru kontzertu eskainiko ditu Tologorritik Hiru Erregeen Mahaira: Niko Etxart, Xendarineko Ahizpak, Ruper Ordorika, Anari, Chill Mafia…
2021/07/03 - 19:49
Mendizale martxa egin dute Entziako zentral eolikoaren aurka
Iturrietako mendietan egin dute aurreneko martxa. "Babestu Maite Duzun Mendia" lelopean, ehun mendizale baino gehiagok hartu dute parte. Aldi berean bi ibilbide bete dituzte.
2021/06/25 - 17:10
Urmugak tontorrik tontor zeharkatuko du Euskal Herria, musika lagun
Ibilaldi musikatu honek hemeretzi mendi ibilaldi eta hamahiru kontzertu eskainiko ditu Tologorritik Hiru Erregeen Mahaira: Niko Etxart, Xendarineko Ahizpak, Ruper Ordorika, Anari, Chill Mafia…
2021/06/13 - 23:01
Ertzaintzak 36 eta 3 urteko aita-semeak erreskatatu ditu Gorbeian
Zailtasun handiko zonalde harritsu batean aurkitu dituzte noraezean.
2021/06/06 - 20:07
Abaltzisketako alkatearen aldeko elkarretaratzea egin dute Larraitzen
Jon Zubizarretaren behietako bat tiroz hiltzea "Aralarko mendiko abeltzainen kontrako erasoa" izan dela salatu dute baserritarrek eta Enirio-Aralar Mankomunitateari kalteordaina eskatu diote.
2021/06/04 - 14:32
Abaltzisketako alkatearen behi bat tiroz hil izana gaitzetsi dute
ENBA, EHNE eta Aralarko baserritar elkarteak elkarretaratzea deitu dute igandean Larraitzen, Jon Zubizarreta abeltzain eta Abaltzisketako alkate denari babesa emateko.
2021/06/03 - 16:52
Aratz mendian agertu da Nestor Basterretxearen "Araba" eskultura, 25 urteren ostean
Ia 25 urtez desagertuta egon eta gero, mendizale batek jatorriz artistak jarri zuen lekutik metro batzuetara aurkitu du. Eskultura Araiako herriak gordeko du hemendik aurrera.
2021/05/29 - 14:19
Tximista batek bi mendizale zauritu ditu, horietako bat larri, Gorbeia mendian
Bietako batek deitu zuen larrialdi zerbitzuetara eta Ertzaintzaren helikopteroan erreskatatu zituzten.
2021/05/29 - 13:46
Tximista batek zauritutako emakume bi erreskatatu dituzte Gorbeian
Bi mendizale zauritu dira Gorbeia mendian, tximista batek jota. Ertzaintzaren helikopteroak erreskatatu ditu. Bietako bat larri dago.
2021/05/24 - 14:34
CSICeko hiru kargudun ikertzen ari dira Bergarako mendizale bat hil zen istripuagatik
2018ko martxoaren gertatutako mendi istripu berean, Roberto Sanchez ikertzaile lasartearra larri zauritu zen.
2021/05/22 - 19:46
Babestutako guneetan parke eolikorik ez eraikitzea eskatu dute Agurainen
"Mendiak ez daude salgai" leloa zeraman pankartaren atzean egin dute ibilbidea ehunka manifestarik Aguraingo kaleetatik.
2021/05/12 - 17:41
Juanito Oiarzabalek laguntza eskatu du Nepaldik irteteko
Alex Txikon lemoarra edota Kilian Jornet kataluniarra ere inguru berean harrapatuta daude. Koronabirusak eragindako egoera tarteko, Nepalgo Gobernuak bertan behera utzi ditu nazioarteko hegaldiak.
2021/05/09 - 16:51
Itzuleraren emozioa nagusi, kanpinetan
Urbasa eta Andia parke naturalean dagoen Arbizuko kanpinean eta Aiegikoan, Lizarratik gertu, nabaritu da mugikortasuna itzuli dela.
2021/05/04 - 16:49
Musika eta mendia uztartzen dituen "Urmuga"ren bigarren edizioa aurkeztu dute gaur
Uztailaren 13tik 31ra mendi ibilaldia egingo dute Euskal Herriko alde batetik bestera, eta tartean musika kontzertuak eskainiko dituzte. Gogotsu daude, iazko arrakasta ikusita.
2021/04/25 - 00:58
Parke eoliko berriaren aurkako protesta, Maeztun
Arabako Mendiak Aske plataformak EVEren eta Iberdrolaren proiektuari ezetz esan dio beste behin. Aixeindar elkarte publiko-pribatuak Araban beste lau parke eoliko jartzeko eskaerak aurkeztu ditu.