Euskal Mendiak
2021/01/02 - 14:13
Urteko lehen elurteak zurituta utzi ditu Euskal Herriko hainbat toki
Azken orduetan elurra izan da nagusi EAEko eta Nafarroako toki askotan, errepide batzuk ixtera behartuz eta beste batzuetan arazoak sortuz. Hala ere, asteburu osoan zehar luzatuko den elurteak irudi ikusgarriak utzi ditu.
2020/12/26 - 13:03
Urduñako eta Herrerako mendateetan kateak erabili behar dira elurragatik
Gainera, kontuz ibiltzea gomendatu dute Gatzaga, Kruzeta, Azazeta, Opakua eta Kanpazar mendateetan, elurra eta izotz plakak direla eta.
2020/12/19 - 21:43
Larra-Belaguako eski pistak ireki dituzte, azken egunetan bota duen elurrari esker
Pandemiaren eraginez sasoi berezia izango da. Segurtasuna bermatzeko hainbat neurri hartu dituzte. Maskarak derrigorrezko, distantzia gordetzea ere bai, eta horretarako begiraleak jarri dituzte.
2020/12/14 - 12:16
Arabako Aldundiko Mendi Zerbitzuko burua epaitzea erabaki du epaileak
Basozain batek Aldundia salatu zuen 2014 eta 2016 bitartean ehiza isunak kendu edo txikitu zituelako, eta orduantxe abiatu zuten Mendi Zerbitzuko buruaren aurkako auzia.
2020/12/09 - 15:45
Araban lau parke eoliko eraikitzeko baimena eskatu dute
Aixeindar sozietateak (Energiaren Euskal Erakundeak eta Ibedrolak osatutakoa) Azazetan, Iturrietako mendietan, Labrazan eta Arkamon egin nahi ditu parkeok.
2020/12/09 - 12:10
Elur-ekaitza Gorbeia mendian
Patxi Lopez Muñozek Gorbeia mendian egindako txango batean grabatutako bideo ikusgarria.
2020/12/09 - 11:06
Ertzaintzaren erreskate taldearen lana gertutik ezagutu dugu
Pandemia garaian mendi erreskateek gora egin dute. Egun hauetan bizi dugun eguraldi makurrak erreskateak zaildu egiten ditu.
2020/12/05 - 20:39
Mendizale bat hil da Tologorri mendian, Araban
Erreskatea oso konplexua izan da eta orduak iraun ditu, euria, behe-lainoa eta haizeagatik helikopteroa ezin izan baita bertaratu eta mendizalea non zegoen ez zekiten ziur.
2020/12/05 - 20:27
Euskal Herriko hainbat txoko, zurituta
Larunbat honetan elurra protagonista izan da Euskal Herri osoko hainbat tokitan, Nafarroako iparraldean batez ere. Bigarren mailako zenbait errepidetan arazoak sortu baditu ere, irudi ikusgarriak utzi ditu neguaren atariko lehen elurteak.
2020/11/21 - 20:13
Bi pertsona harrapatu ditu mendian ihes egin duen motor batek, Luiaondon (Araba)
Harrapaketa Aiara udalerriko baso-pista batean izan da. Motorraren gidariak ihes egin du.
2020/11/14 - 22:06
Kiroleneren graduak egiteko sarbide probak egiten hasi dira Abadiño inguruan
Pandemian egon arren, marka berria lortu dute izen ematean. 220 parte hartzaile daude probak egiten, asko kanpotik etorritakoak.
2020/11/13 - 13:41
Gipuzkoak elurra kentzeko 86 makina eta 4,5 milioiko aurrekontua izango ditu
AP-8 autobidearen Zestoako sarreran kokatuko den neguko bidezaintza zentro berria urtarrilean egongo da martxan.
2020/11/13 - 07:32
Euskadik elurra kentzeko 192 makina eta zazpi garabi prest ditu, negurako
Eusko Jaurlaritzaren Neguko Bidezaintza Planaren baitan, 27.400 tona gatz eta 760.000 litro gatzun prest ditu Eusko Jaurlaritzak.
2020/11/05 - 16:13
Taldean korrika egitea edo bizikletan ibiltzea debekatu ditu Jaurlaritzak
Sei pertsonako taldeak osatu ahalko dira paseatzeko. Maskara derrigorrezkoa da bizikletan ibiltzeko hiriguneetan; ez, ordea, menditik ibiltzeko.
2020/11/04 - 13:23
Euskadik abisu horia ezarri du ostiral honetarako haize-arriskuagatik
Haizeguneetan orduko 100 kilometro baino gehiagoko ufadak espero dira. Haizeguneak ez diren lekuetan orduko 80 kilometroko abiadura gainditu dezakete.
2020/10/20 - 13:29
Iragan ostiraletik desagertuta zegoen mendizalearen gorpua topatu dute Aiako Harrian
Bilaketa lanak berriz hasi dira 08:00ak aldera, eta 09:30 aldera mendizalearen gorpua topatu dute.
2020/09/30 - 13:27
Sarek 650 mendi tontorretara igotzeko deia egin du larunbatean, presoak etxeratzeko
Sarek martxan jarritako Izan Bidea dinamikaren bandera Euskal Herriko mendi tontor ezagunenetan jarriko dute: 125 inguru Araban, 130 Bizkaian, 120 Gipuzkoan, 220 Nafarroan eta 60 Iparraldean.
2020/08/30 - 11:59
Ezohiko irudia sasoi honetarako: lehen elurteak Pirinioetan
2.400 metro inguruko kotan 10 cm inguru jausi dira. Estatu osoan tenperaturak 15 graduraino jaistea eragin duen aire polar hotzak ekarri du elurra.
2020/08/24 - 14:36
Donostiako Ulia mendia, ehizarik gabeko eremua
Foru Aginduak 2019ko ehiza baimena bertan behera utzi eta "Ulia tiroetatik aske uzten du, eta espazio hori modu baketsuan gozatzeko oinarrizko baldintza ezartzen du".
2020/08/22 - 22:23
Aretxabaletan desagertutako parapentelaria aurkitu dute bizirik
Urkulu urtegiaren inguruan aurkitu dute. Ez dute baieztatu zauriturik ote dagoen.