Araban lau parke eoliko eraikitzeko baimena eskatu dute
Aixeindar sozietateak Araban lau parke eoliko eraikitzeko baimena eskatu die Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari. Zehazki, honakoetan egin nahi ditu parkeok: Azazetan (Arraia-Maeztu eta Bernedo udalerrietan), 40 MW-eko potentziarekin; Iturrietako mendietan (Arraia-Maeztu), 75 MW-eko potentziarekin; Labrazan (Oion), 40 MW-ekin eta Arkamon (Erriberagoitia), 95 MW-ekin.
Hala iragarri dute sozietatearen jabe diren EVE Energiaren Euskal Erakundeak (akzioen % 40 ditu) eta Iberdrolak (gainerako guztien jabe da).
Lau baimenetako hiru (Iturrieta mendietakoa, Arkamokoa eta Labrazakoa) Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioan aurkeztu dute, eta laugarrena, Azazetakoa, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailean. Izan ere, 50 MW-eko potentzia baino handiagoa duten eta erkidego bati baino gehiagori eragiten dieten parke eolikoak (Labrazakoak Nafarroari ere eragiten dio) Ministerioan izapidetu behar dira.
Administrazioek abenduaren 25era arte dute erabakia hartzeko.
Sozietatea haizearen indarra neurtzen ari da hainbat kokalekutan, energia ekoizteko dituzten aukerak zeintzuk diren jakiteko. Energiaren Euskal Erakundearen arabera, energia eolikoa ekonomiaren deskarbonizazioari eta klima aldaketari aurre egiteko "ezinbesteko tresna" da.
"Albiste bikaina", Tapiarentzat
Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuaren ustez, baimenak eskatu izana "albiste bikaina" da. "Urrats hori, txikia badirudi ere, mugarri historikotzat hartzen dugu", adierazi du.
Tapiak gogorarazi duenez, Jaurlaritzaren helburuetako bat da "energia berriztagarrien kuota energia-kontsumoaren % 20 izatea", eta 2050erako energia eolikoa "gehiengoa" izatea espero dutela erantsi du.
Horren ildoan, aitortu du Euskadi "atzeratuta" dagoela alor horretan, gaur egun, % 8 sortu eta % 16 kontsumitzen dugulako. Beraz, horren ustez, beharrezkoa da produkzio eta kontsumo handiagoari lagunduko dioten politikak areagotzea.
Bestalde, Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusia ere energia eolikoko proiektuen "alde" agertu da, betiere "lege eta ingurumen baldintzak beteta". Hala, Gonzalezentzat "ohorea" izango litzateke Araba Euskadiko energia berriztagarrien buru izatea.
Zure interesekoa izan daiteke
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.