Euskal Mendiak
2020/08/16 - 23:46
Hildako mendizaleen familiei babesa erakusteko elkarretaratzea egin dute Gueñesen
Suitzako Alpeetan hildako mendizaleetako bat Gueñeseko bizilaguna zen. Laugarren mendizale nafar bat zihoan haiekin, baina haren hilotzaren bila dabiltza oraindik.
2020/08/16 - 15:08
41 urteko mendizale bat hil da Mugarra mendian, amildegi batetik behera erorita
Ertzaintzaren erreskate-taldeak bihotz-biriketako bizkortzea egin du, baina ezin izan dute mendizalearen bizia salbatu.
2020/08/15 - 19:30
Suitzan desagertutako euskal mendizalearen bila dabiltza berriro
Euriteak bilaketa-lana zailtzen ari dira. Hiru mendizale hildakoen gorpuek Zurichen jarraitzen dute, aberriratzearen zain.
2020/08/14 - 20:21
Belaguako aterpetxea, zabalik
16 urte egin ditu itxita. Baina azken 2 urteetako lanen ondoren, berriro zabalik da mendizale askoren pozerako.
2020/08/10 - 16:45
Jende ugari dabil Euskal Herriko mendi tontorretan
Hainbat tontorretan ohi baino askoz jende gehiago dabil azken asteetan. Batzuetan, gehiegi ere bai.
2020/07/27 - 16:34
Mendizale bat hil da Aiako Harrian istripua izanda
42 urteko mendizalearen gorpua Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundera eraman dute, autopsia egin diezaioten.
2020/07/27 - 13:38
Arratiako harana, Urkiola eta Gorbeia arteko altxor ezkutua
Haranari izena ematen dion Arratia ibaiaren eta Indusi errekek osatzen dute Euskal Herriko txoko hori. Urkiola eta Gorbeiako parke naturalen artean ezkutatzen da Arratiako harana.
2020/07/10 - 14:42
Sua egitea eta barbakoak erabiltzea debekatu du Arabak irailaren 20ra arte
Irailaren 20ra are debeku horri jaramonik egiten ez dioten pertsonek 1.000 eurora arteko isunak jaso ditzakete eta sor litezkeen kalteak ordaindu beharko lituzke.
2020/07/03 - 20:06
Basoa garbitzen ari zen langile bat hil da Muxikan
Gorozika auzoko baso batean gertatu da ezbeharra 14:30 aldera. Larrialdi zerbitzuak iritsi direnerako behargina hilzorian zegoen, eta ezin izan dute suspertu.
2020/06/24 - 10:43
Gizon bat erreskatatu dute Alluitz mendian, amildegi batean erori ostean
67 urteko gizonezkoaren desagerpena bart salatu zuen familiak. Erreskate taldeek gaur goizean atera dute helikopteroz (@BomberosIurretaren irudiak).
2020/06/23 - 22:07
Uztailaren 14tik abuztuaren 1era, mendia eta musika uztartuko ditu Urmuga proiektuak
Edozein mendizalek izango du parte hartzeko aukera, uztailaren 14tik abuztuaren 1era. Ibilbidean, Maddi Oihenart, Txomin Artola, Eñaut Elorrieta eta beste artista batzuk mendira eramango dituzte.
2020/05/24 - 16:05
Mendira joan ahalko da Nafarroan mugarik gabe
Hori bai, gehienez jota talde bakoitzeko 15 pertsona joan ahalko dira mendira. Mendizaleak irrikitan zeuden, batez ere, mendiak dituzten udalerrietan.
2020/05/20 - 13:04
Ibilbide ikusgarria bizikletan, Arrabako Landetan barrena
Patxi Lopezek Gorbeiako Parke Naturalean dagoen Arrabako landetan barrena bizikletaz egindako ibilaldi baten irudi ederrak bidali dizkigu
2020/05/20 - 11:30
Mendian galdutako sei gazte onik aurkitu dituzte Berangon
Munarrikolanda mendian zeuden gazteek ez zuten etxera itzultzeko bidea topatzen, eta, 22:25 aldera, galdu egin zirela jakinarazi zioten SOS Deiak-i.
2020/05/18 - 16:29
Segurtasun neurriekin, Gorbeiako aterpetxea martxan da berriro
Krisiak eragin dituen kalteak murrizten laguntzeko, Gorbeiako aterpetxeak bonu laguntza sistema jarri du martxan, eta oso harrera ona izan du mendizaleen artean.
2020/05/05 - 16:43
Langile bat hil da Aiarako baso batean, pinu bat gainera erorita
Biktimak 40 urte zituen eta Zeanuriko bizilaguna zen. Ezbeharra Luiaondo kontzejuko baso batean gertatu da.
2020/05/03 - 13:16
Pagasarrik pozarren hartu ditu mendizale bilbotarrak, 50 egunez hutsik egon ondoren
Jende ugari agertu da gaur goizean goiz Pagasarri eta Artxanda inguruetan, Bilboko jendearentzat gertuen dauden bi mendietan, hain zuzen ere. (Bideoaren egilea, ezezaguna).
2020/05/02 - 12:24
Bilboko Udaltzaingoak atzera egin, eta mendira joaten uzten du orain
Bart, Bilbon "senderismoa paseoen araudian" sartzen zela erabaki zuen Udaltzaingoak, eta beraz, ezin zela mendira joan. Gaur goizean, baina, aldatu egin dute erabakia.
2020/04/19 - 15:49
Perretxekoei mesede egin die konfinamenduak, hazi guztiak mendian geratuko baitira
Hala diote mikologoek. Jendeak ezin ditu perretxikoak bildu, izan ere, baimena eduki ezik, ezin da mendira edo perretxikotara joan.
2020/02/26 - 13:04
Elurra mara-mara, Aralarko San Migelen
Azken asteetan eguraldi ona eta tenperatura altuak izan ostean, elurrak zuriz jantzi du Aralarko San Migel ingurua (Txomin Rezolaren irudiak).