Sua egitea eta barbakoak erabiltzea debekatu du Arabak irailaren 20ra arte
Arabako Diputazioak ostiral honetatik, uztailak 10, eta irailaren 20ra arte probintzian sua egitea galarazi du. Suteak ekiditeko asmotan, debekuak bere baitan hartzen ditu mendi publiko zein partikularrak, parke naturalak edo errepideko atseden eremuak, eta baita barbakoak erabiltzea, finko zein eramangarriak.
Diputazioak jakinarazi duenez, udako tenperatura altuek eta datozen asteetako bero aurreikuspenek begetazioaren hezetasuna murriztu eta sute arriskua areagotuko dute. Horren guztiaren ondorioz, instituzio foralak zenbait “suaren erabilerarekin, suteak sor ditzaken zerealen erretzearekin edota nekazaritza zaborrarekin lotura duten ezohiko neurri hartu ditu”.
Barbakoen kasuan, bestalde, debekuak zazpi salbuespen hartu ditu kontuan, pareta zein tximinia duten erretegiak izateagatik: Andra Mari parkea Aramaion, San Roke Amurrion, Artziniegako La Encina, Laudioko Santa Ana, San Ginés Bastidan, Ostuño Izarran eta Kanpezuko Santa Cruz.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal Hirigune Elkargoa ikertzen ari dira ur zikinak itsasora isurtzeagatik
Alzheimerra geldiarazteko gai diren bi botikak gizarte segurantzan sartzeko galdegin dute neurologo eta elkarteek
Aita Mennik lehen hiru solairuak ireki ditu berriro, hildako bat eta 18 zauritu eragin dituen sutearen ondoren
Migratzaileen aurkako tentsioak gora egin du Ceutan, Negu Gorriaken aurkako protesta batean