Eutanasia
2014/10/14 - 16:13
Minbizia duen gazte batek bere buruaz beste egingo du azaroaren 1ean
Brittany Maynardek Youtubeko bideo baten bidez azaldu berri du bere erabakia. Dagoeneko 7 milioi pertsonak baino gehiagok ikusi dute.
2014/09/16 - 16:45
Belgikan preso bati eutanasia egingo diote lehenengo aldiz
Emakume bat hil eta beste hainbat bortxatzeagatik 30 urte espetxean daraman preso batek eutanasia eskatu du. Eskaera onartu dutenetik, beste 15 presoren eskaerak jaso ditu Belgikako justiziak.
2014/06/24 - 20:44
Gaixo bat hiltzen uztea agindu du Frantziako Estatu Kontseiluak
Emaztea egoera begetatiboan dagoen senarra hiltzen uztearen aldekoa zen, baina gaixoaren gurasoak kontra agertu ziren eta auzitara jo zuten.
2014/06/11 - 17:09
Hasi da 7 gaixori eutanasia egiteaz akusatutako medikuaren epaiketa
Frantzian, Pauen, gaur hasi da Baionako erietxean 7 gaixori eutanasia egiteaz akusatutako medikuaren epaiketa. Bizi osoko kartzela zigorra jaso dezake Bonnemaison sendagileak.
2014/05/22 - 14:51
EH Bildu: 'Eutanasiari buruzko eztabaida piztu nahi dugu' (gazteleraz)
EH Bilduk Lege proposamena aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean eutanasiarako eta heriotza duina izateko eskubideari buruzko eztabaida abiatzeko.
2014/05/22 - 14:32
EH Bilduk eutanasia ahalbidetzeko euskal legea proposatu du
Koalizioaren arabera, inor ezin da behartu "muturreko sufrimenduan bizitzera".
2014/02/14 - 16:12
Haurren eutanasiak zeresana ematen jarraitzen du Belgikan
Gizartean legearen alde dagoen babesa Parlamentuan islatu da, baina alde eta kontra daudenek euren iritzia ematen jarraitzen dute.
2014/02/13 - 21:54
Belgikak onartu egin du haurren eutanasia
Munduko lehen herrialdea izango da. Egoera zehatz batzuetan baino ez da izango legezkoa, eta mediku txosten bereziak beharko dira.
2014/02/13 - 20:52
Belgikak umeen eutanasia legeztatu du
Herbehereetan ez bezala (lagundutako heriotzaz 12 urtetik aurrera soilik baliatu daiteke), Belgikan ez dago adin minimorik.
2014/02/13 - 16:16
Eutanasia haurrei zabaltzearen alde, lau belgikarretik hiru
Parlamentuak legea onartzea falta da, baina ez dirudi inolako arazorik izango denik. Belgikak umeentzako ere eutanasia onartuko du, eta hori egiten duen lehen herrialdea izango da.
2014/02/13 - 10:31
Belgikak gaur onartuko du umeen eutanasia legeztatzeko egitasmoa
Lege horrekin, mundu mailan umeen eutanasia adin mugarik gabe onartzen duen lehen herrialdea izango da Belgika.
2013/11/28 - 09:34
Belgikak haurren eutanasia onartu nahi du
Neurriak babes handia jaso du gizartearen aldetik, baina oso polemikoa da. Oinaze jasan ezinak eta egoera terminalean dauden haurrentzako izango da neurria.
2013/10/08 - 18:22
70 urteko emakume itsu batek eutanasia hartu du Holandan
Suizidio lagundua legala da Holandan sufrimendua jasanezina den kasuetan. Eutanasia egitea eskatzen duten pertsonen kopurua % 13 igo dela aipatu dute agintari holandarrek.
2013/05/16 - 11:57
Eutanasia, gaixotasun larririk ez duten pertsonentzat?
Eztabaida piztu da Suitzan, 82 urteko emakume bat hiltzeko laguntza eskatu duelako, inolako gaitz larririk izan gabe.