GAL

2022/11/06 - 23:18
Eusko Jaurlaritzak, EH Bilduk, Podemosek eta biktimek "onartezin" jo dituzte Barrionuevoren adierazpenak
Jose Barrionuevo, GALek Segundo Marey bahitzeagatik 10 urtera zigortuak, 'El País' egunkariari onartu dio gerra zikina egin izana. Albistea jakin bezain pronto hasi dira politikarien eta biktimen erakundeen erreakzioak.
2022/11/06 - 21:22
GALen biktimak, suminduta Barrionuevoren aitortzarekin eta onartu zaion inpunitatearekin
Barrionuevoren hitzek sumindura eragin dute GALen biktimen artean. Estatuko biktimarioek izan duten inpunitatearen adibide garbia dela salatu dute. Elkarrizketak hautsak harrotu ditu baita ETAren biktimen artean ere, eta alderdi sozialistari erreakzionatzeko eskatu diote.
2022/11/06 - 18:37
Barrionuevok Estatu Terrorismoa aitortu du 'El Pais'-i eskainitako elkarrizketa batean: testigantza osoa
Segundo Mareyren bahiketagatik 10 urteko espetxe zigorra ezarri zioten Espainiako Barne ministro zenari, baina hiru hilabetera indultua eman zioten. GALeko gerra zikina egin izana aitortu du 'El Pais' kazetari eskainitako adierazpenetan.
2022/11/06 - 16:49
Artolazabal: ''Barrionuevoren adierazpenak, Estatu Terrorismoa justifikatuz, izugarriak dira''
El Pais egunkariak gaur argitaratu duen elkarrizketan, Barrionuevo Espainiako Gobernuko Barne Ministro izandakoak aitortu egin du berak agindu zuela Jose Mari Larretxea Goñi ustezko ETAko kidea bahitzea. Horrez gain, ministro ohiak Gobernuak gerra zikina egin zuela aitortu du.
2022/11/06 - 15:43
Barrionuevok aitortu egin du Espainiako Gobernuaren gerra zikina
Jose Mari Larretxea Goñi ETAko ustezko kidea bahitzeko agindua eman zuela ere esan du, GALekin lotuta 10 urteko espetxe-zigorra jaso baina indultua eman zioten Barne Ministro ohiak.
2022/10/15 - 21:12
Laura Martin zendu da, 1987an GALek hildako Juan Carlos Garcia Goenaren alarguna
Covite Terrorismoaren Biktimen Kolektiboaren lehen sustatzaileetako bat izandakoa larunbat honetan hil da.
2022/10/05 - 20:27
Memoria Demokratikoaren legeko funtsezko hamar ezaugarri
Besteak beste, Gerra Zibilean eta diktadura frankistan zehar desagertutako pertsonen bilaketa eta 1978tik 1983ra egindako giza eskubideen urraketen ikerketa jasotzen ditu lege berriak.
2022/10/05 - 20:16
Memoria Demokratikoaren Legea behin betiko onartu dute
Estatuak Gerra Zibileko eta diktadura frankistako desagertuak bilatzeko duen konpromisoa eta 1978tik 1983aren amaierara bitartean gertatutako giza eskubideen urraketak aztertzea dira lege berriaren gakoetako batzuk. Zapateroren Gobernuak onartutako Memoria Historikoaren Legea indargabetuko du.

2022/08/30 - 20:48
Informazio Sailkatuaren Legea hobetzeko eta behartutako desagertzeak argitzeko eskatu du Foro Sozialak
Foro Sozial Iraunkorrak gogora ekarri du Ipar Euskal Herrian 70eko eta 80eko hamarkadetan desagertutako zazpi pertsonaren kasuak oraindik argitu gabe daudela. Ildo horretan, azpimarratu du "biktima guztientzat" dela ezinbestekoa egia jakitea.