GAL
2015/07/06 - 18:02
Jaurlaritzak 128 'udal erretratu' bildu ditu, memoria helburu
1960 eta 2010 artean ETAk, GALek eta segurtasun indarrek egin zituzten 707 hilketak jaso dituzte bertan. Azaroaren 10ean, Memoriaren Egunean, omenaldiak egitea bultzatzen du ekimenak.
2015/06/24 - 01:37
Vera deklaratzera deitzea eskatu dio Calparsorok Madrilgo Fiskaltzari
Segurtasuneko Estatu idazkari ohiak GAL “erabilgarria” izan zela adierazi zuen iragan martxoan. Pilar Zabala Joxi Zabalaren arrebak salaketa aurkeztu zuen EAEko Fiskaltzaren aurrean.
2015/06/20 - 23:03
Calparsorok deklaratzera deituko du Vera terrorismoa goratu duelakoan
Pili Zabalak salaketa jarri zuen Rafael Verak TVEn emandako erreportaje batean egindako adierazpenen harira eta, orain EAEko fiskal nagusiak ikerketa zabaldu du.
2015/05/29 - 16:04
Biktimen topagunea, elkabizitzarako urratsak
ETAren eta GALen biktimek gaur egin dute Kongresuan egin nahi zuten baina debekatu egin zieten topaketa. Marcelino Camacho auditorioan egin dute azkenean.
2015/05/29 - 13:49
Amedo: 'ETAren eta GALen biktimekin nago'
Jose Amedo Madrilen ETAren eta GALen biktimen topaketara joan da eta bere iraganaz damu dela adierazi du. ETAren eta GALen biktimei babesa eskaini die.
2015/05/29 - 11:03
ETAren eta GALen biktimak elkartu dira Madrilen
Marcelino Camacho auditorian egiten ari dira ekitaldia, Diputatuen Kongresuak atzera bota eta gero. GALeko kide izandako Jose Amedo ere topaketan izan da.
2015/05/28 - 01:55
Jose Amedo ETAren eta GALen biktimen arteko biltzarrean izango da
GALeko kide ohiak berak eskatu du bilerara joan ahal izatea. Amedo publiko artean egongo da, Josean Fernandez ETAko preso ohiaren ondoan.
2015/05/20 - 23:51
Josean Fernandez ETAko kide ohia ez da bake jardunaldietara joango
Preso ohiak ezezkoa eman dio gonbidapenari, polemikaren erdigunean egon nahi ez duelako.
2015/05/20 - 16:03
Biktimen ekitaldiaren antolatzaileek 'larritzat' jo dute debekua
Euskal Herriko Bake eta Elkarbizitza ekitaldia egin egingo da, alderdi politiko eta biktimen elkarte batzuek nahi ez badute ere. ETAren eta GALen biktimak hilaren 29an elkartuko dira.
2015/05/19 - 15:55
Kongresuak ez du baimenduko biktimen topaketa
Biktimen kexak egon direla esan du Kongresuko presidenteak, baina ez ditu zehaztu zeintzuk diren. Terrorismoa pairatu duten biktimentzat "mespretxua" dela zioen PPk.
2015/05/19 - 14:16
Kongresuak atzera egin eta bertan behera utzi du biktimen biltzarra
Behe Ganberak argi berdea eman zion duela hilabete, baina biktimen elkarte batzuek eta PPk kritika zorrotzak egin dituztelako erabaki dute orain bertan behera uztea.
2015/04/07 - 18:17
ETAren eta GALen biktimek topaketa bat egingo dute Kongresuan
50etik gora diputatuk eskatu zuten batzarra egitea, eta Kongresuko Mahaiaren oniritzia jaso du gaur.
2015/03/20 - 22:40
Oroimenerako Zentroak 'biktima guztiak' omentzea eskatu du EAJk
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea Gasteizen izango da asteartean, zentroaren irekiera ekitaldian.
2015/03/16 - 19:13
Ruzek GALen azken hilketaren auzia artxibatzea proposatu du
Epaileak akusaturik gabe amaitu du Juan Carlos Garcia Goenaren hilketari buruzko ikerketa.
2015/03/12 - 22:25
Kongresua ETAren eta GALen biktimen foro bat hartzekotan da
Jesus Posada presidentea "eskaeraren tramitazioan laguntzeko" prest agertu da. Rosa Rodero, Axun Lasa eta Luis Otero biktimek hitz egitea da asmoa.
2015/03/04 - 21:23
Covitek Roldan salatu du GALen inguruko informazioa ezkutatzeagatik
Besteak beste, Juan Carlos Garcia Goenaren hilketa argitu nahi du Covitek salaketarekin. Garcia Goena kontzientzia eragozlea Frantzian bizi zen eta ETAko kide batekin nahasi egin zuen GALek.
2014/11/26 - 21:38
Santi Brouardi omenaldia egin dio Bilboko Udalak
Familiaren “atsekabea bakearen bidea” oztopatzeko edo “konfrontaziorako” erabiliko ez dutela ziurtatu du Edurne Brouard hildako politikariaren alaba nagusiak.
2014/11/26 - 15:26
Bilboko Udaleko alderdi guztiek omendu dute Santi Brouard
Duela 30 urte GALek hil zuen Herri Batasunako kidea, Bilboko Udaleko alkate ordea izan zen 1979 eta 1983 bitartean. Gaurko omenaldian alderdiez gain, Brouarden 3 seme alabak egon dira.
2014/11/20 - 21:27
Amaiurrek Brouard, Muguruza eta ETAko biktima guztiak gogoan izan ditu
Rafa Larreina Amaiurreko diputatuak gogoan izan ditu tribunatik biktima guztiak, eta egia, justizia, eta aitorpena aldarrikatu ditu denentzat.
2014/11/20 - 11:46
Edurne Brouard eta Ane Muguruza: urteurrenari lotutako gogoetak
30 eta 25 urte bete dira gerra zikinak Santi Brouard eta Josu Muguruza Herri Batasunako buruzagiak hil zituela. Euren alabekin hitz egin dugu Faktorian urteurren seinalatuan.