Gasteizko jaiak 2025
2018/08/10 - 15:25
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, 14 urteko neska bati sexu abusuak egiteagatik
Ama Zuriaren jaietan salatutako laugarren sexu erasoa da gaur salatutakoa. Udaletik jakitera eman dutenez, 36 urteko gizon bat atxilotu dute, azken erasoarekin lotuta.
2018/08/09 - 23:18
Zeledonen igoerarekin jaiak agurtuko dituzte gaur gasteiztarrek
Doctor Deseo igoko da gaur txosna-guneko taula gainera, Andre maria Zuriaren jaien azken gauean. Goizaldeko ordu batean izango da hori, Zeledonen igoerarekin bat eginez.
2018/08/09 - 23:14
Zumarragako zentroan sartu dute Gasteizko adingabearen ustezko erasotzailea
Arabako Adingabeen Fiskaltzak agindu du Gipuzkoako udalerriko adingabeen zentro itxian sartzea.
2018/08/09 - 22:14
Ehunka lagun elkartu dira Gasteizko jaietan Altsasuko gazteentzat justizia eskatzeko
Elkartasuna helarazi diote ekitaldian parte hartu duten gurasoei, eta guardia zibilekin izandako liskarragatik preso dauden gazteak askatzea eskatu dute.
2018/08/09 - 18:20
Ehunka pertsonak adingabearen aurkako sexu-erasoa gaitzetsi dute Gasteizen
Elkarretaratzea Udalak deitu du. Manifestariek biribil bat egin dute Espainia Plazan, pankarta more baten inguruan, “Gasteiz, eraso matxisten aurka” lelopean.
2018/08/09 - 15:36
Gizon batek ukituak egin dizkio emakume bati Gasteizen
47 urteko gizona sexu abusua egitea egotzita atxilotu du Ertzaintzak.
2018/08/08 - 22:57
Ehunka pertsonak azken egunetako sexu-erasoak gaitzetsi dituzte Gasteizen
Andre Maria Zuriaren jaietan gertatutako erasoak errefusatzeko manifestazioa eta elkarretaratzea egin dituzte.
2018/08/08 - 16:50
Gazte bat atxilotu dute adingabe bati egindako sexu eraso batekin lotuta
Beste adingabe bat ere identifikatu du Ertzaintzak. Erasoa salatzeko, Mugimendu Feministak manifestazioa deitu du gaur 19:30erako, eta Udalak elkarretaratzera biharko, 13:00eratako.
2018/08/08 - 16:30
Neska eta blusa beteranoen egunera heldu dira Gasteizko jaiak
Urtebete daramate neska eta blusa beteranoek gaurko eguna ospatzeko zain. Haiek dira protagonistak Gasteizko jaien azken-aurreko egunean.
2018/08/08 - 14:23
Blusa eta neska beteranoek omenaldia egin diote Andre Maria Zuriari
Gasteizek bere zaharrenak goresten ditu asteazken honetan, duela hamarkadetatik jaiei bizitza ematen dieten lehen blusa eta neskei eskainitako egun batean.
2018/08/05 - 16:27
Andre Maria Zuriari lore-eskaintza egin diote Gasteizko blusek eta neskek
Txupinazo eguna garrantzitsua da gasteiztarrentzat baina gaurkoa ere, egun handia da, berezia.
2018/08/04 - 22:45
Beira eta latak txupinazoan sartzea debekatu dute aurten Gasteizen
Denera, 10 kontrol jarri dituzte plazarako sarbideetan, eta 40 boluntariotik gora ibili dira erdigunean neurri hori gogorarazten.
2018/08/04 - 22:39
45.000 festazale baino gehiago izan dira Gasteizen Zeledonen jaitsieran
18 urte Zeledon gisa, zapi gorriak jarri eta festei hasiera eman die Gorka Ortiz de Urbinak.
2018/08/04 - 22:17
Andre Maria Zuriaren jaiak
Datozen sei egunetan 350 ekitaldiz gozatzeko aukera dute gasteiztarrek eta bisitariek. Hona hemen Zeledonen jaitsieraren argazkirik onenak.
2018/08/04 - 21:38
Eraso sexistarik gabeko jaiei ongietorria egin diete Gasteizen
Sexismoaren aurkako ikur moduan aterki moreakin iritsi da Zeledon Gasteizera. Datozen sei egunetan 350 ekitaldiz gozatzeko aukera dute gasteiztarrek eta bisitariek.
2018/08/04 - 20:32
Zeledon feministenak Andre Maria Zuriaren jaiei hasiera eman die
Gorka Ortiz de Urbina (Zeledon) aterki morearekin iritsi da Gasteizera, eraso sexistei dioten gaitzespenaren ikur bihurtuta.
2018/08/04 - 15:39
Txupineroekin eta Zeledonekin izan gara, Gasteizko festaren atarian
18:00etan jaitsiko da Zeledon San Migueleko kanpandorretik. Dena prest dago Arabako hiriburuko festa lehertzeko.
2018/08/03 - 18:43
Gasteiztarrak Andre Maria Zuriaren jaiak hasteko irrikitan daude
Udalak 17.000 edalontzi berrerabilgarri banatu ditu herritarren artean. Guztira 350 ekitaldi antolatu dira 22 gunetan, eta sei egunez jarraian, milaka lagunek Gasteizko kaleak hartuko dituzte.
2018/08/03 - 00:43
8 emakume kirolarik Andre Maria Zuriaren jaietako pregoia irakurri dute
Aurtengo pregoilariek berdintasuna aldarrikatu dute kirolean, bizitzan eta jaietan. Halaber, kirolean aritzen diren emakumeek babes gehiago behar dutela azpimarratu dute.
2018/07/31 - 18:28
Gasteizko txupinazoa botako duten lau erretirodunak aurkeztu dituzte
33.000 rretirodunen artean, zozketa bidez aukeratu dituzte. Ilusio handiz esan dute heldu guztien ordezkari izatea ohore handia dela beraientzat.