Gasteizko jaiak 2025
2015/08/04 - 20:50
Zeledonen jaitsierarekin Gasteizko jaiak abian dira
Milaka lagun Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan bildu dira Zeledoni harrera egiteko eta Gasteizko jaiei hasiera emateko.
2015/08/04 - 16:36
Zeledon noiz jaitsiko, kontaketa hasi da
Arratsaldeko seietan doi-doi, Zeledonen jaitsierarekin emango zaie hasiera Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiei. Berritasunez beteriko jaiak izango dira aurtengoak.
2015/08/03 - 16:35
Kulturarekiko konpromiso falta salatu zuen Ugaldek Gasteizko pregoian
Erakundeek kultur jarduerarekiko agertu duten gogo gabeziarekin kritiko, sorkuntzan inbertsio gehiago eskatu zituen Unax Ugalde aktoreak.
2015/08/03 - 15:41
Zeledon Txiki eta Neska Txiki, jaiez gozatzeko prest
Obeko Fernandez eta Maider Perez izango dira aurten Zeledon Txiki eta Neska Txiki Gasteizko Andra Mari Zuriaren jaietan. Urduri daudela aitortu dute biek.
2015/07/23 - 17:50
Euskal Herriko hiriburuak, sexu-erasorik gabeko jaien alde
Iruñeak, Baionak, Gasteizek, Donostiak eta Bilbok zenbait ekimen eta kanpaina jarri dituzte abian, 2015eko uda honetan, kaleetan jaiegun hauetan eraso matxistarik egon ez daitezen.
2015/07/22 - 11:18
Asto-karrerak eta zezenketak, hizpide Gasteizen
20 bat taldek adierazpena egin dute Arabako hiriburuan: animalienganako tratu txarrik gabeko hiria izatea nahi dute. Asto-karrera eta zezenketen aurrean, beste aukera batzuk topatzea proposatzen dute.
2015/07/14 - 14:54
Arabako ostalaritzak mobilizazioei ekin die, Jazzaldiaren hasieran
Hilaren 25erako greba eguna deitu dute, lan hitzarmenaren alde.
2015/07/10 - 13:41
Greba deitu dute Arabako ostalaritzan, Blusaren Egunerako
Patronalak soldatak % 20 jaistea eta lan-eguna luzatzea proposatu diela salatu dute sindikatuek.
2015/07/08 - 18:02
Umore ona eta musika nagusi, abuztuaren 4tik 9ra, Gasteizko jaietan
Udalak bertako taldeen eta euskararen presentzia indartzearen aldeko apustua egin du aurtengo egitarauan.
2014/08/12 - 15:44
Gasteizko hotelak ia beteta egon dira Andre Maria Zuriaren jaietan
Hiriburua bisitatu duten turisten erdiak baino gehiago Espainiako estatutik joan dira; batez ere katalanak, valentziarrak eta madrildarrak bertaratu dira.
2014/08/11 - 18:19
Andra Mari Zuria, festa lasaiak eta parte hartzaileak
Joan den astean ospatutako festak iazkoak baino lasaiagoak eta parte hartzaileagoak izan direla dio Vitoria-Gasteizko Udalak.
2014/08/08 - 16:56
Neska eta blusa beteranoak, gaur protagonista Gasteizen
Beteranoek ekitaldiak goizean goiz hasi dituzte San Migel elizan, eta gero kaleetan barrena zabaldu dituzte euren umore eta festarako grina.
2014/08/05 - 10:54
Urkullu lehendakaria Argiontzien Prozesioan izan da
Iñigo Urkullu lehendakaria gaur goizean Gasteizen egin den Argiontzien Prozesioan izan da. Hiriko alkatea eta Arabako aldun nagusia ere bertan izan dira.
2014/08/03 - 17:30
Gasteiz prest dago Andra Maria Zuriaren jaiei hasiera emateko
Bihar 18:00etan emango dio Txupinazoak hasiera Gasteizko jaiei. 6 egunetan 331 ekitaldi izango dira, eta festak 678.000 euroko aurrekontua izan du. Alde Zaharreko giroaz gain, txosnak ere prest daude.
2014/08/01 - 19:08
Sexu-erasorik gabeko jaien aldarria egin dute Gasteizko feministek
Zentzu horretan, ekintza sexistak eta emakumeei egindako mespretxuak errefusatu ditu Gasteizko Blusen eta Nesken Batzordeak.