Gaubea
2020/12/02 - 12:19
Lantaronen hildako emakumearen alabak dio akusatua bere aita dela oraindik
Alabaren esanetan, "balio" dio aitak egindakoa aitortzeak, baina baina zigorra betetzeko eskatu du.
2020/11/30 - 21:22
Lantaronen emaztea hil zuen gizonak damua agertu eta barkamena eskatu du
Fiskaltzak eta akusazioek 25 urteko kartzela-zigorra eskatu dute, azpikeriaz eta ankerkeriaz egindako hilketa egotzita. Hilketa matxista 2017ko urriaren 3an gertatu zen.
2020/11/30 - 15:35
2017an, Lantaronen, Ana Belen Jimenez hil zuen gizonaren aurkako epaiketa hasi da
Senarrak berak aitortu duenez, 2017ko urriaren 3an hil zuen Ana Belén Jimenez, emazteak banantzeko tramiteak hasi zituelako.
2020/11/30 - 12:45
Alerta kimikoaren simulakroak Lantaron, Muskiz, Santurtzi, Zierbena eta Hernanin
Enpresa Kimikoen Euskal Elkarteak eta Segurtasun Sailak antolatutako simulakroak abenduaren 1, 2 eta 3an egingo dira.
2020/07/31 - 12:15
Gutxienez 1.200 urte dituen egurrezko kanala agerian utzi dute Añanako Gatz Haranean
Gatzak "egoera ezin hobean" kontserbatu du egurrezko estalkiak dituen kanal hori, larrainetako gatzun soberakina jaso eta putzu batera eramaten zuena.
2020/02/16 - 18:36
Zanbranako alkateari indarkeria matxista egotzi diote
Bikotekide ohiak Aitor Abecia salatu du eraso fisikoa leporatuz. Alkateak epailearen aurrean deklaratu du dagoeneko. 2007az geroztik da alkate eta hautagaitza independente bateko kidea da.
2019/11/19 - 13:24
Gizon bat hil da Zambranan, elektrokutatuta, goi-tentsioko esparru batera sartzean
Ezbeharra bart gauean gertatu da, 20:00 aldera, 61 urteko gizonezkoa transformadore elektriko baten segurtasun hesira igo denean.
2019/08/26 - 21:47
Sua piztu da Valderejoko parke naturalean
Garrak arratsaldean piztu dira. Ez da zauriturik izan. Suhiltzaileak garrak itzaltzeko lanean ari dira.
2018/12/08 - 17:06
73 urteko Gasteizko ehiztari bat hil da Valderejon, ehiza-istripuan
13:00ak aldera, beste ehiztari batek botatako tiroa jaso du ustekabean, eta hil egin da. Ikerketa ireki du Ertzaintzak.
2018/11/29 - 10:16
Auto istripu larria izan da A-2122 errepidean, Lantaronen
Dirudienez, 09:00ak inguruan, auto bat errepidetik atera da, eta suhiltzaileek ezbeharra jazo den lekura bertaratu behar izan dute. Ibilgailua ez da bidea oztopatzen geratu.
2018/07/12 - 23:42
Adingabe transgenero bati kamisetarekin bainatzea galarazi diote Gesaltza Añanan
Adingabeari elkartasuna adierazteko, 60 bat neska-mutilek kamiseta jantzita egin zuten salto igerilekura. Sorosleak guztiak kanporatu zituen.
2018/04/27 - 13:37
81 urteko emakume bat hil da Berganzon, Jugalez ibaira erorita
Bart, gaueko bederatziak baino minutu batzuk lehenago, pertsona batek larrialdi zerbitzura deitu zuen emakume bat 10 metroko altueratik ibaira erori zela esanez.
2018/04/20 - 18:20
Añanako gatzaga NBEko Munduko Nekazaritza Ondare bihurtu da
Gesaltza Añana udalerrian gatza ateratzeko duten era “garbia” nabarmendu nahi izan dute horrela.
2018/04/19 - 19:29
Gesaltza Añana NBEko Nazioarteko Nekazaritza Ondare bihurtu da
Paisaiaren ezugarriak urtero 70.000 turista erakartzen ditu. Azaroan munduko nekazal ondare izendapena jaso zuenetik nabarmen nabaritu da bisitarien gorakada.
2018/01/09 - 18:59
Gizon bat larri zauritu dute Gaubean, zortzi labankada jaso ostean
Erasotzaileak, ustez, 18 eta 23 urte arteko bi mutil dira. Antza denez, gizonak likido zaurgarri bat bota zion aurpegian gazte bati eta haren anaiak hainbat labankada eman zizkion.
2018/01/09 - 11:03
50 urteko gizon bat larri zauritu dute Gaubean, labanaz
Borroka Errege egunaren bezperan gertatu zen. Antza denez, gizonak likido zaurgarri bat bota zion aurpegian gazte bati eta haren anaiak hainbat labankada eman zizkion. Bi pertsona atxilotu dituzte.
2017/11/23 - 23:07
Gesaltza Añanako Gatz Harana, Munduko Nekazal Ondare
FAOko ordezkariak Gatz Harana iragan asteburuan bisitatu zuen, eta beste 75 herrialdetan parekorik ikusi ez duela esan zuen. “Gatz Harana bakarra eta apartekoa da”, goraipatu zuen.
2017/04/30 - 00:30
Bost zauritu Kuartangon, hiru autoren artean izandako istripu batean
Zaurituetako bi suhiltzaileek atera behar izan dituzte ibilgailu barrutik.
2016/10/28 - 20:51
Gizon bat atxilotu dute Armiñonen, kontrako norabidean gidatzeagatik
50 ureko gizon bat atxilotu dute Armiñonen, AP-68 autobidean 30 kilometro baino gehiago kontrako noranzkoan gidatu ondoren. Droga kontsumoen proban positibo eman du atxilotuak.
2016/07/22 - 14:30
Furgoneta bateko bidaiaria hil da kamioi bat jota, Armiñonen
Pertsona bat hil da, eta beste bat zauritu, gaur goizean A-1 autobian, Armiñonen (Araba), izan den istripu bataen, Segurtasun Saileko iturriek eitb.eus-i baieztatu diotenez.