Gernika Lumo
2022/06/16 - 18:19
Tour Egunak Bizkaian barrena ibilbidea egingo du abuztuaren 7tik 2023ko ekainera
Lekeition hasi eta Igorren bukatuko da. Besteak beste, ekimenak tailer didaktikoak, praktika-pistak eta Tourraren museo bat izango ditu, eta tokian tokiko txirrindulariak eta klubak omenduko ditu.
2022/06/03 - 22:32
Gernikako ospitale militarrean hildako 269 preso errepublikano gogoratu dituzte Zalloko hilerrian
Gernika-lumon orain 80 urtetik gora, ospitale militarrean hildako 269 pertsona oroitu dituzte. Preso errepublikanoak ziren eta zaurituta eraman zituzten bertara. Omenaldian, 6 familiak euren testigantza eman dute.
2022/05/11 - 12:51
Gernikako bonbardaketa gaitzesteko mozioa onartu du Senatuak
Adostutako testua EAJk Senatuan aurkeztutako jatorrizko mozioaren ordezko testua da; aurrekoan, jeltzaleek Gernikako bonbardaketagatik barkamena eskatzeko exijitzen zioten Espainiako Gobernuari. Atzo beste testu bat adostu zuten, bonbardaketa gaitzetsi arren Gobernuaren ardura jasotzen ez duena.
2022/05/11 - 12:43
Gernikako bonbardaketa gaitzesteko mozioa onartu du Senatuak
Espainiako Gobernuak 1937ko Gernikako bonbardaketan matxinatutako armadaren eta ondorengo Gobernu frankistaren erantzukizuna aitortu dezan eskatzen duen mozioa onartu du Senatuak.
2022/05/11 - 12:13
Anduezak uste du "zentzugabekeria" litzatekeela Espainiako Gobernuak Gernikagatik barkamena eskatzea
PSE-EEko buruaren ustez, Sanchezen Exekutiboa II. Errepublikako Gobernuaren "oinordeko legitimoa" da, eta hura gerra eta diktadura ekarri zituen estatu kolpearen "biktima" izan zen.
2022/05/11 - 09:23
Gernikako bonbardaketaren biktimak erreparatzeko ekitaldia egitea adostu dute EAJk eta PSOEk
EAJk Senatuan aurkeztutako hasierako testuan, talde jeltzaleak barkamena exijitzen zion Espainiako Gobernuari. Azkenean, baina, erdibideko zuzenketa bat adostu dute jeltzaleek eta sozialistek, eta barkamena eskatu beharrean erreparazio ekitaldia egingo du Gobernuak.
2022/04/27 - 16:42
Astrako babeslekua oroimenerako gune izango da gaurtik aurrera
Gernikako bonbardaketaren ondorioz eraikinen % 95 suntsitu ziren. Zutik gelditu ziren bakarren artean, aire erasoetatik gordetzeko Astrako babeslekua dago. Gaurtik aurrera, oroimenerako gune da, bertan ezkutatu zirenen testigantzei esker.
2022/04/27 - 00:34
Manifestazio isila Gernikan, bonbardaketaren biktimak gogoratzeko
Urtero bezala, bonbardaketa gogoratzeko ekitaldiak martxa honekin amaitu dira. Herritarrek, kandela eskuan hartuta, manifestazio isila egin dute herri osoan zehar, bonbardaketaren biktimak gogoratzeko.
2022/04/26 - 22:55
Lehendakariak urrats modura hartu ditu Espainiako Gobernuaren parte hartzea eta aitortza instituzionala
Urkulluk ohartarazi du "urrats gehiago" egin behar direla etorkizunean, "gezur asko" dagoelako oraindik Gernikako bonbardaketaren inguruan.
2022/04/26 - 22:18
Espainiako Gobernuak errefusatu egin du erantzukizunik aitortzea: "Bonbardaketa ez zuen Estatuak egin"
Exekutiboak lehen aldiz gaitzetsi du sarraskia, baina ez du erantzukizunik onartu. EAJk aitorpen hori ere egiteko dei egin dio, eta gogorarazi du Alemaniak barkamena eskatu zuela 1997an.
2022/04/26 - 22:08
Sirena hotsa Gernikan, duela 85 urte bonbardaketa hasi zen unea gogora ekartzeko
Ehunka biktima utzi eta herria suntsitu zuten nazi eta faxisten aire bonbardaketak gogoan, gaur gernikarrek begirada Ukrainan ere jarrita izan dute.
2022/04/26 - 21:20
Gernikak bere bonbardaketaren 85. urteurrena gogoratu du lore eskaintza batekin
Gernikak bere bonbardaketaren 85. urteurrena gogoratu du, hilerrian egindako lore-eskaintza batekin. Bertan Iñigo Urkullu lehendakariak parte hartu du.
2022/04/26 - 20:34
Gaitzespena "positiboa" dela adierazi du lehendakariak, baina "pauso gehiago" eskatu ditu
Urkulluk ohartarazi du "urrats gehiago" egin behar direla etorkizunean, "gezur asko" dagoelako oraindik Gernikako bonbardaketaren inguruan.
2022/04/26 - 19:58
Gernikak eraso faxista gogora ekarri du, Moncloaren lehen gaitzespenean eta Ukrainako gerran arreta jarrita
Sergii Solovey Ukrainako Enbaxadako idazkari nagusia bertan izan da. Lehendakariak enbaxadorea gonbidatu zuen, baina azkenean ez da hurbildu, agenda arazoak tarteko. 15:45ean, sirenak eta kanpaiak berriz jo dituzte herrian, biztanleriaren aurkako bonbardaketaren hasiera gogora ekartzeko.
2022/04/26 - 19:15
Bonbardaketaren "erantzukizun frankista" aitortzea eskatu du Gernikako alkateak
Jose Maria Gorroñok gogorarazi duenez, 1997an Roman Herzog orduko Alemaniako presidenteak erasoaren "erantzukizuna" bere gain hartu zuen herrialdearen izenean, "Alemaniako hegazkinen errua onartu eta barkamena eskatu zuen".
2022/04/26 - 16:27
Gernikako bonbardaketa bizi zutenek ez dute ahaztu, eta Ukrainako gerrak orduko oroitzapenak berritu dizkie
Alemaniak barkamena eskatu zuen eta haren bidea jarraitzea eskatzen diote Espainiako Gobernuari, 85 urte ondoren, erantzukizuna onartzea.
2022/04/26 - 16:23
Ukraina gogoan Gernikako bonbardaketa gogoratzeko ekitaldietan
Egia, aitortza eta bakea eskatu dituzte gaur goizean Gernikan egin diren ekitaldietan. Gorroño alkateak Errusiari eskatu dio erasoaldia amaitzeko, Ukrainatik alde egiteko eta bertako subiranotasuna errespetatzeko.
2022/04/26 - 16:18
Gernikako bonbardaketaren aurrean Sanchezek emandako pausoak nabarmendu ditu Jaurlaritzak
Bingen Zupiria bozeramaileak dio 85 urte geroago Espainiako Gobernuko goi-kargudun bat lore eskaintzan izana garrantzitsua dela. Era berean, aintzat hartu du Sanchezek gertakari hari buruzko iritzia publikoki eman izana.
2022/04/26 - 16:06
Espainiako Gobernuak Gernikako bonbardaketa gaitzetsi du lehen aldiz
Espainiako Gobernuak adierazpen instituzional bat onartu du Gernikako bonbardaketaren biktimak aitortzeko, gertakarien 85. urteurrenarekin bat eginez, eta biztanleria zibila helburu duten gerra-ekintzak gaitzesteko.
2022/04/26 - 15:53
Espainiako Gobernuak "espresuki" gaitzetsi du Gernikako bonbardaketa, lehen aldiz
Sarraskiaren 85. urteurrenean, Espainiako exekutibo batek lehenengo aldiz onartzen duen gaitzespen ofizial batean, biktimak gogoratu ditu eta gerraren "ekintza krudelak" gaitzetsi ditu.