Giza eskubideak
2024/03/12 - 10:16
200 tona elikagai eramango ditu 'Open Arms' ontziak Gazako Zerrendara
Ontziak 200 tona janari eramango ditu Gazara: irina, arroza eta atun latak, besteak beste. Helburua, duela bost hilabete Israelen erasoaldia hasi zenetik Zerrndan dagoen gosetea arintzea da.
2024/03/11 - 19:31
Auzitegi Nazionalak eutsi egin dio Worldcoini irisaren datuak biltzeko ezarritako debekuari
Worldcoin enpresak helegitea jarri zion Datuak Babesteko Espainiako Agentziak otsailaren 26an emandako aginduari. Administrazioarekiko Auzien Aretoak errekurtsoa atzera bota du ebazpen batean.
2024/03/11 - 11:15
Gazan ere ekin diote Ramadanari, su-etenik gabe eta "muturreko gosearekin"
Israelen erasoaldiak ez du etenik, eta Hamas bahituak trukatzeko negoziaketari berrekiteko prest agertu da, baina Israelek behin betiko su-etena hitzemanez gero.
2024/03/11 - 08:50
Atzeratu egin dute Gazara 200 tona jaki eraman behar dituen 'Open Arms' ontziaren irteera
World Central Kitchen gobernuz kanpoko erakundeko Linda Rothek adierazi du badirela zenbait faktore abiatzeko momentua baldintzatzen dutenak: eguraldia, segurtasun bermeak eta Israelen baimenak, kasu.
2024/03/10 - 14:34
Save the Childrenek ohartarazi du airez edo itsasoz sartzen den laguntzak ez duela Gazako krisia konpontzen
GKEaren ustez, "berehalako eta behin betiko su-etena da irtenbidea, laguntza humanitarioa mugako pasabide guztietatik eta Zerrendaren barruan modu seguruan eta murrizketarik gabe sartzearekin batera". Open Armsen ontzi bat Gazara abiatzeko zain dago Zipren, 200 tona elikagairekin.
2024/03/09 - 22:42
Open Armsen laguntza humanitarioak bi egun beharko ditu Gazara iristeko
Baimenak eskuan, 200 tona janari bidaliko du gobernuz kanpoko erakundeak. Nazio Batuen Erakundeak (NBE) nabarmendu du laguntza oro beharrezkoa dela baina ezerk ezin duela ordezkatu lurrez eskala handian iristen den laguntza. Israelek laguntza-fluxua murriztu duela ere salatu dute.
2024/03/09 - 22:01
Open Armsen ontzi batek 200 tona janari eramango du Zipretik Gazara
Lurrez zein airez Gazara iristen den laguntza oso urria da, eta, horregatik, itsasoz korridorea zabaldu, eta laguntza bidaliko da Gazara. Open Armsen ontzian 200 tona laguntza kargatu dute Zipren, eta bi egun beharko ditu Gazako Zerrendara iristeko.
2024/03/09 - 21:19
Airez eta tantaka sartzen da laguntza humanitarioa Gazan, eta 25 dira dagoeneko gosez hil direnak
Gazako zeruan berriro hegazkinak, paraxuten laguntzarekin janari fardoak botatzen. Egiptotik apenas sartzen da laguntzarik. Jabalian gaur zorte apur bat izan dute batzuek, ahora eramateko zerbait lortu baitute; nahikorik ez, hala ere. Bonben ondorioz ez ezik, gosez ere hiltzen ari dira Gazan.
2024/03/09 - 13:42
NBEk ez du bat egiten Gazako itsas korridorearekin eta AEBk iragarritako behin-behineko portuarekin
"Ezerk ezin du ordezkatu eskala handiko laguntza lurretik banatzea", NBEren ustez. Israelek murriztu egin du laguntzaren sarbidea Nazioarteko Justizia Auzitegiak kontrakoa egitea eskatu zionetik.
2024/03/08 - 14:45
Von der Leyen: "Gazari laguntzeko itsas korridorea larunbat edo igandean irekiko dute"
"Larunbatean, luze jota igandean, zabalduko dute korridorea, eta gaur bertan probatuko dute", esan du Europako Batzordeko presidenteak Larnakan (Txipre) komunikabideentzat egindako adierazpenetan.
2024/03/08 - 13:37
Emakumeen salerosketaren aurkako lege proiektua onartu du Espainiako Gobernuak, biktimei eskubideak emateko
Aurreko legealdian aurrera egiterik ezin ez zuen egitasmoa da honakoa. Biktimak jarriko dituzte erdigunean: ez dituzte Estatutik kanporatuko, bizitoki eta lanerako agiriak emango dizkiete eta laguntzak jasoko dituzte, salaketa aurkeztu barik ere.
2024/03/07 - 14:47
Zigor Kodea barik, EBko araudia aplikatuko du Amnistia Legeak terrorismo delituen kasuan
PSOEk, ERCk eta Juntsek adostu duten erdibideko zuzenketaren arabera, "benetako mehatxu" izan ziren ekintzak joko dira traizio gisa, eta ondasun publikoak bidegabe erabiltzea "aberasteko asmoa" egon zenean.
2024/03/05 - 14:59
Kazetarien aurkako eraso eta jazarpenak jaitsi egin ziren iaz Europan, baina atxiloketak eta kartzelatzeak igo
Prentsa askatasunari buruz Europako Kontseiluak urtero egin ohi duen txostenaren arabera, bi kazetari hil zituzten Ukrainako gerraren berri ematen ari zirela. 2022an, 13 izan ziren eraildako kazetariak. Bestalde, 120 kazetari zeuden preso, tartean Pablo Gonzalez euskal herritarra.
2024/03/05 - 11:04
Egun ''historikoa'' Frantzian, abortu eskubidea Konstituzioan sartu ondoren
Frantziako Parlamentuko bi ganberek (Asanblea Nazionala eta Senatua) batera bilkura bat egin dute astelehen honetan, eta abortu eskubidea Konstituzioan sartzeko behin betiko oniritzia eman dute, Frantzia eskubide hori indarrean duen munduko estatu bakarra izan dadin.
2024/03/05 - 10:56
Israelek eta Hamasek su-eten baterako "oinarriko puntuak" adostu dituzte, iturri palestinarren arabera
Iturrion arabera, 40 egun iraungo iraungo lituzke su-etenak. 40 bahitu israeldar (umeak, haurrak eta 60 urtetik gorako gizonezkoak) eta 404 preso palestinar aske utziko lituzkete tarte horretan.
2024/03/04 - 20:54
Frantzia, abortu eskubidea Konstituzioan blindatzen duen munduko estatu bakarra
Frantziako Parlamentuko bi ganberek (Asanblea Nazionala eta Senatua) batera egin dute bilkura, eta abortu eskubidea Konstituzioan jasotzeari behin betiko oniritzia eman diote.
2024/03/03 - 23:02
Laguntza humanitarioaren zain zeuden dozenaka zibil hil ditu Israelek Gazan, hainbat erasotan
"Israelgo okupazio indarrek izugarrizko sarraskia egin dute eta dozenaka pertsona hil eta beste batzuk zauritu dituzte Kuwait biribilgunean", adierazi du Osasun Ministerioak ohar batean.
2024/03/03 - 20:12
Martxoaren 3ko biktimak oroitu dituzte milaka lagunek Gasteizen, sarraskitik 48 urte bete diren egunean
Lore-eskaintzaren ostean, Martxoak 3 biktimen elkarteak eta ELA, LAB, ESK eta Steilas sindikatuek deitutako manifestazioa hasi da, "Etorkizun justu baterantz" lelopean. Istiluak izan dira, Ertzaintza manifestariei oldartu zaie eta hainbat lagun zauritu dira. Lau pertsona atxilotu dituzte.
2024/03/02 - 22:56
AEBk laguntza humanitarioa bota du gaur, lehen aldiz, airetik Gazan
Hiru hegazkinetatik egin dute jaurtiketa. Paraxutak erabili dituzte 66 fardo handi Gazan botatzeko; guztira 38.000 jatordu, jakinarazi dutenez. Ostegunean konboi bat janaria banatzen ari zenean Israelgo Armadak eragindako sarraskia erabakigarri izan da AEBk urrats hau eman dezan.
2024/03/02 - 18:46
Gazara laguntza aire bidez helarazteko operazioa hasi du AEBk, 38.000 elikagai-pakete jaurtiz
Gutxienez 92 gazatar hil dituzte azken 24 orduetan Gazako Zerrendan. Gainera, 15 haurtxo hil dira aste honetan malnutrizioaren eta deshidratazioaren ondorioz.