Gorbeialdeko kuadrilla
2018/02/02 - 21:12
Bilbotik Miranda Ebrora trenez zihoazen 51 bidaiari erreskatatu dituzte
Goizeko 07:30 aldera trena argindarrik gabe geratu da, aurrera egin ezinik, Inoso herrian, Araban. Elurraren ondorioz, zuhaitz bat erori da eta katenariako kablea moztu du.
2018/02/02 - 16:07
Renfeko tren bat harrapatuta eta Zuiako hainbat herri argindarrik gabe
Trena ez atzera ez aurrera geratu da goizeko 7 terdiak pasata Inoson. Antza zuhaitz bat erori eta kablea moztu du. Azkenean dya eta gurutze gorrikoek barruan zijoazen 50 bidaiariak atera dituzte.
2018/01/20 - 12:22
Jon Barcenaren familiak herritarren laguntza eskatu du berriro gaztea aurkitzeko
Gorbeian desagertutako mutilaren argazkia duen kartel berri bat zabaldu dute sare sozialetan, kasua argitzeko edozein informazio lortzeko.
2017/12/02 - 12:35
Altube itxita, elurragatik
EAEko eta Nafarroako errepide nagusiak irekita daude une honetan, baina bigarren mailako sarean hainbat mendate itxita daude elurragatik, tartean, Altube.
2017/11/30 - 10:49
Altube elurtuta agertu da ostegun goizean
Elur-kota 700 metrora dago. Iragarpenaren arabera, prezipitazioak handiagoak izango dira arratsaldean, eta sarriago botako du. Ostiralerako, alerta laranja deitu dute barnealdean.
2016/07/05 - 22:12
Gorpu bat agertu da Uribarri-Ganboan auto baten barruan kiskalita
Uribarri Ganboa urtegitik gertu, aparkaleku batean auto bat erretzen ari zen. Itzaltzen ari zirela barruan gorpu bat aurkitu dute erabat kiskalita.
2016/07/05 - 18:03
Gorpu bat atzeman dute Garaioko urtegian, kiskalita zegoen auto batean
Oraindik ez dago argi nola hil den aipatutako pertsona. 15:00etan inguru aurkitu du hilotza Ertzaintzak. Agenteek hipotesi guztiak dituzte zabalik, suizidioa barne.
2016/06/10 - 11:39
Pertsona bat zauritu da Legution, baserri batean izandako sutean
Goizaldean piztu da sua baserrian, eta barruan zegoen pertsona ospitalera eraman dute, kea arnastuta. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du, sua nola piztu den argitzeko.
2016/06/08 - 13:23
Garaio eta Landako hondartzek arautegi berria estreinatuko dute
Larunbat honetatik aurrera, bestek beste, guztiz debekatuta egongo da txakurrekin uretara sartzea.
2016/05/05 - 15:27
Uribarri Ganboako hareatzek bandera urdina lortu dute lehenbizikoz
Araba bandera urdinen zerrendan izango da aurten, lehenengo aldiz. Bizkaiko hondartzetan hiru bandera izango dira eta Gipuzkoakoetan aldiz, ez da banderarik izango.
2016/04/09 - 15:47
7 urte eskatu dituzte gizon batentzat neskato bati musu emateagatik
Biktimak 10 urte zituen, ustezko erasoa Izarran gertatu zenean. Fiskaltzaren iritziz, jazotakoa sexu-erasotzat har daiteke
2016/03/07 - 11:35
Eragozpenik ez, ibilgailuen joan-etorrian Altuben
Autoek eta kamioiek ez dute inolako arazorik Gasteiz eta Bilbo artean ibiltzeko.
2015/11/02 - 13:17
'Euskal Y'-aren muntaketa zentrora 17 milioi euro bideratuko dituzte
Gasteizen eraikiko dute muntaketa zentroa, Arratzua-Ubarrundia eta Legutio arteko zatitik gertu; muntaketarako gunea eta materiala batzeko biltegia izango ditu.
2015/10/26 - 19:03
Kamioi batek su hartu du Zigoitian
Auto batek eta kamioi batek talka egin dute, eta azken honek su hartu du. Bi lagun eraman dituzte erietxera. Errepidea berriz zabaltzea luze jo dezake.
2015/09/24 - 11:37
Auto-ilarak AP-68an, Urkabustaizen, kamioi batek istripua izan ostean
Gertakaria 07:30 aldera jazo da, eta kilometro bat eta bi arteko ilarak eragin ditu, Gasteizko noranzkoan.
2015/08/14 - 17:06
Pistola bat lapurtu dute Ertzaintzaren furgoneta batetik, Araban
Gertakaria Garaioko Parkean jazo da ostegun honetan, Uribarri Ganboako urtegian.
2015/06/28 - 23:14
Motozale bat hil da Legution
Dirudienez, motorra A-2620 errepidetik atera da, Legutio parean, eta gidaria hil egin da.
2015/06/12 - 12:18
Sagarrak zeramatzan kamioi bat irauli da AP-68an, Zuia parean
Goizaldean irauli da sagarrez betetako kamioia AP-68 errepidean, Zuia parean. Ondorioz, errepidearen bi errei itxi behar izan dituzte.
2015/04/19 - 13:54
Gizonezko bat hil da Legution, AP-1ean autoa irauli eta gero
Bergarako 33 urteko gizonezko bat hil da AP-1 errepidean, Legution, autobidean autoa irauli ostean.
2015/04/19 - 11:37
Bergarako bizilagun bat hil da Legution, auto istripuan
Ibilgailua errepidetik atera eta irauli da, AP-1ean.