Gorka Urtaran
2025/06/06 - 12:14
Gorka Urtaran: ''Aldundiaren proposamena ez dute aintzat hartu ez sindikatuek ez patronalek''
Arabako Gizarte Politiken diputatuak aldeei eskatu die pausoak eman ditzatela egoitza pribatuetako lan-hitzarmeneko negoziazioan. Urtaranek esan duenez, "Aldundiak ez du egoitza pribatuetan erabakitzeko tarterik; laguntzeko prest dagoen arren, ardura sindikatu eta patronalena da".

2023/07/04 - 13:56
Arabako ahaldun berriak hartu dituzte euren karguak
EAJko sei diputatu eta PSE-EEko hiruk osatuko dute Foru Gobernu berria, Ramiro Gonzalez buru dutela. Gorka Urtaran gizarte gaietarako foru diputatua izango da.
2023/06/30 - 13:08
Urtaran Gizarte Politiketako foru diputatu berria izango da Araban
EAJk sei sail zuzenduko ditu, eta PSE-EEk gainerako hirurak. Foru diputatuek datorren asteartean (uztailak 4) hartuko dute kargua, 10:30ean hasiko den bilkuran.
2023/06/04 - 19:51
Aste honetan Gasteizen jarritako parkimetro batzuek jasandako erasoa ''justifikaezina'' da, Urtaranen hitzetan
"TAO ez" idatzi dute hiriko hainbat parkimetrotan, eta margoa bota diete pantailari eta teklatuari. Erasoak irmo gaitzetsi ditu Gorka Urtaran Gasteizko jarduneko alkateak.
2023/05/29 - 10:34
Mobilizazioak deitu dituzte gaurko Gasteizen, atzo gertatutako hilketa matxista gaitzesteko
12:00etan elkarretaratzea egin dute udaletxe parean. Arratsalderako, protesta deitu du Gasteizko Mugimendu Feministak. Atxilotua aurki eramango dute polizia etxera.
2023/03/31 - 16:54
Agur esateko unea hurbilago dute Markel Olanok eta Gorka Urtaranek
Biek ala biek, jarraian 8 urte egin dituzte karguan. Hauteskunde kanpaina hasi aurreko arauek mugatu egiten dituzte agerraldiak, eta gaur Markel Olano eta Gorka Urtaran hunkitu egin dira, lagun eta lankidez inguratuta ikusita.

2023/03/14 - 12:54
Urtaran: ''Epaileak esaten badu agenteen jarduna ez zela egokia izan, Udalak neurriak hartuko ditu''
Patinete elektrikoan zihoan gazte bati ustez bi udaltzainek Gasteizen emandako jipoiaren harira Gasteizko alkateak esan du Fiskaltzaren esku dagoela erabakia, eta honek esaten duenaren arabera, Udalak neurriak hartuko dituela. Oraingoz, baina, bi agenteek lanean jarraitzen dutela argitu du.

2023/03/03 - 10:59
Gasteizko Udalak Martxoaren 3ko Memoriala Fundazioan patrono gisa parte hartzea onartu du
Gasteizko Udalak Osoko Bilkuran aho batez erabaki ditu Zaramagako San Frantzisko Asiskoaren elizan egingo den memoria-zentroa arautuko duten estatutuak.
2023/02/10 - 16:22
Gasteizko Udalak ikerketa bat egingo du pertsona batzuek kalean labanak zergatik eramaten dituzten jakiteko
Urtaranek esan du lan horren helburua prebentzioa dela, "arazoa lehenbailehen konpontzeko, oso irmoa izan behar baita horren aurka".
2023/02/06 - 15:57
Urtaranek diskoteketako segurtasun-langileentzako baliabideak eskatu ditu, erasoak saihesteko
Gasteizko alkateak igande goizaldean Gasteizko diskoteka batean izandako gertakaria izan du hizpide. Bertan, lau pertsona zauritu zituen arma zuriz gazte batek, bat larri. Ertzaintzak atxilotu egin zuen erasotzailea.
2023/02/06 - 15:45
Gaueko aisialdian arma zuriak mugatzeko eztabaida, berriro puri-purian
Eudelek gaueko aisiaren gaia aste honetan bertan aztertuko du, baina Gorka Urtaranek dagoneneko eskatu ditu arazoari aurre egiteko neurriak.
2023/02/05 - 15:49
Gizon bat oso larri zauritu dute arma zuriz egindako eraso batean, Gasteizen
Ertzaintzak 21 urteko gizon bat atxilotu du, erasoa egotzita. Gainera, beste lau lagun ere zauritu dira, baina onik daude.
2023/02/02 - 14:18
Espainiako Gobernuak lehiaketa publikora atera du Gasteizen errefuxiatuen harrera-zentroa eraikitzeko obra
Gauzak horrela, eta Eusko Jaurlaritzarekin egon den ika-mika gorabehera, aurrera doa Arabako hiriburuan rrefuxiatuen zentro bat martxan jartzeko erabakia.
2023/01/18 - 10:38
Urtaran, errefuxiatuak hartzeko zentroaz: "Ez da Gasteizen eta Euskadiren arreta eredua"
Gasteizko alkateak gaitzetsi egin du Espainiako Gobernuak "aldebakarreko erabakia" hartu izana, Arana klinika zaharra nazioarteko babeserako harrera zentro gisa erabiltzeko.
2023/01/16 - 18:57
Espainiako Gobernuak errefuxiatuak hartzeko nazioarteko zentro bat eraikiko du Gasteizen
Instalazioek 350 plaza izango dituzte eta 14,1 milioi euroko kostua izango dute.
2022/11/17 - 11:57
Urtaran: "Ez dugu aurreikusita Gardelegiko zabortegia handitzea, ezta hondakin arriskutsuak jasotzea ere"
Jaurlaritzak hondakinen kudeaketaren harira atzo aurkeztutako ibilbide orriaren kontura, alkateak azpimarratu du ez dutela Gasteizko zabortegiaren "izaera aldatuko, inondik inora".
2022/11/16 - 19:10
Eudelek Udalen garrantzia azpimarratu du, aldaketa sakonak dauden testuinguru honetan
Eudelek Batzar Orokorra egin du Laudion, asteazkenean. Bertan, Gorka Urtaran presidenteak nabarmendu egin du zeintzuk diren Udalen erronka nagusiak.

2022/11/11 - 21:57
Gasteizko Udala eta Jaurlaritza aurrez aurre, tranbia hirigunetik Zabalganara eramateko proposamena dela eta
Gorka Urtaran alkatearen ustez, Garraio Sailak proposatutako ibilbidea eta kotxe-tokia jartzeko hautatutako lekua ez dira batere egokiak. Hiriaren hego-mendebaldea eta hirigunea lotzeko Jaurlaritzak proposatutako ibilbideak 11 geltoki izango lituzke.
2022/11/10 - 13:58
GALen terrorismoa defendatzerakoan, Barrionuevok erakutsi duen "inpunitatea" kritikatu du Urtaranek
Memoriaren Plaza, terrorismoaren biktimei eskainitako gunea, inauguratu dute Gasteizko alkateak eta Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak.
2022/11/10 - 11:24
Gasteizek Memoriaren Plaza inauguratu du
Denis Itxaso Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak eta Gorka Urtaran Gasteizko alkateak inauguratu dute terrorismoaren biktimen omenezko gunea.