Gorka Urtaran
2021/11/15 - 16:32
Euskadik udal-gainbalioaren behin-behineko sistema bat ezarriko du, kalkulua egiteko bi aukerarekin
Lehenengoak, benetako gainbalioak, etxebizitzaren erosketa-prezioaren eta salmentaren arteko aldea hartzen du kontuan. Bigarrena, katastroko balioan oinarritzen da.
2021/11/14 - 19:07
EAEn covid pasaportea ezartzearen alde agertu da Urtaran
Gasteizko alkatearen iritziz, txertatu gabe dauden herritarrek "bestelako bizimodua egin beharko lukete birusa gure artean dagoen bitartean". Egungo egoeran, murrizketa berrien alde agertu da eta udalerriek Osakidetzaren irizpideak kontuan izan beharko dituztela adierazi du.
2021/11/08 - 17:59
Foru administrazioak Konstituzionalak plusbalioaren zergaren gainean igorritako sententzia aztertzen ari dira
Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako foru ogasunak Auzitegi Konstituzionalaren epaia aztertzen ari dira zerga hori arautzen duten foru arauei zein neurritan eragiten dieten zehazteko. Donostiak eta Bilbaok likidazioak bertan behera uztea erabaki dute.
2021/11/04 - 23:32
Urtaran: "AHTaren lurpeko sarbidearen lanak amaitu bitartean soilik onartuko dugu aldi baterako geltokia"
Lurpeko sarbidea eraiki bitartean AHTaren behin-behineko geralekua egungo tren-geltokian jartzea proposatu du Garraio Ministerioak.
2021/10/27 - 12:09
Gorka Urtaran, Eudeleko presidentea: 'Ezin dira legeak egin udalak kontuan izan gabe, errespetua merezi dugu'
Eudel Euskal Udalen Elkarteko buru eta Gasteizko alkate ere badenak kezka adierazi du Auzitegi Konstituzionalak plusbalioaren gaineko zergaren hainbat puntu baliogabetu dituelako.
2021/10/27 - 12:06
Gorka Urtaran: ''Udalek berme juridikoa behar dugu gure aurrekontuak aurrera ateratzeko''
Azterketa zehatzago bat egiteko zain, Gorka Urtaran Gasteizko alkate eta EUDELeko presidenteak aitortu du gainbalioen gaineko zerga baliogabetzen duen Konstituzio Auzitegiaren epaiak eragin handia izan dezakeela EAEko udalerrietan.
2021/10/15 - 17:40
EAEko ogasunek espero baino 1.300 milioi euro gehiago bilduko dituzte aurten
Finantzen Euskal Kontseiluak hasieran aurreikusitakoa baino % 9,3 gehiago biltzea eta 2022an zerga bidez lortutako diru-sarrerak are handiagoak izatea espero du. Diru extra horrek inbertsioa eta ekonomiari bultzada ematea ahalbidetuko du.
2021/10/12 - 19:01
Gizon batek emaztea hil du Gasteizen
37 urteko emakumea 13 eta 17 urteko bi mutikoren ama zen. 42 urteko gizonak bere buruaz beste egin du bikotekidea hil ondoren. Gasteizko Udalak eta Emakundek elkarretaratzea deitu du asteazken eguerdirako Plaza Berrian.
2021/09/28 - 12:38
Gorka Urtaran: "Gasteiz benetako hiri jasangarria izateko denok egin behar dugu lan"
Gasteizko alkateak uste du Lurrak ezin duela gehiago itxaron eta "hitzetatik ekintzetara pasazeko unea iritsi dela". Hemendik aurrera martxan jarri behar diren proiektuak "sakonak" izan behar dute, bere hitzetan.
2021/09/07 - 16:22
Arabako PPko militanteari eraso egin zion emakumea gorroto-delitu batengatik epaituko dute
Fiskaltzak aurkeztutako kargu berrien ostean, akusatuak kartzela-zigorra eta isun handia jaso ditzake.
2021/09/06 - 16:31
Alderdi guztiek onartezintzat jo dute PPko militante batek Gasteizen jasandako erasoa
PPren militante batek Gasteizen jasan zuen erasoak alderdi guztien kritikak jaso ditu eta erasotuari babesa erakutsi diote.
2021/08/04 - 11:59
Gorka Urtaran: ''Egoitza bateko langilea bazara berme guztiekin lan egin beharko duzu''
Gorka Urtaran Gasteizko alkateak Euskadi Irratian azaldu duenez, egoitzetako langileek txertoa jaso behar dutela adierazi du, nahiz eta txertoa ez jasotzea "ulergarria" dela gaineratu.
2021/06/17 - 14:20
Hasi dira Olarizun hainbat urtez okupatutako etxebizitzak botatzen
Eraisteak hainbat aste iraungo du eta hutsik geldituko den tokian etxebizitza libreak eta tasatuak eraikiko dira. Gasteizko Udalak ekainaren 8an hustu zituen okupatutako azken etxeak.
2021/05/23 - 19:34
Urkulluk eta Urtaranek Gasteiz EAEko hiriburua izateko hitzarmena berretsi dute
Eusko Jaurlaritzak 40 milioi euroko inbertsioa egingo du Gasteizen, 2021etik 2024ra.
2021/05/23 - 16:43
Gasteiz Euskadiko hiriburu izaten jarraitzeko hitzarmena berritu dute
Asko aldatu da Gasteiz 80ko hamarkadatik hona. Urte hauetan hiriak izan duen garapena ikusteko jarri dute Andre Mari Zuriaren plazan erakusketa.
2021/03/16 - 11:49
Gorka Urtaran: "Prest gaude EH Bildurekin harremanak hobetzeko herritarren onurarako"
Gorka Urtaranek azken urteetan EH Bilduk Gasteizen izan duen "suntsipen estrategia" kritikatu du eta espero du bozeramaile berriarekin egoerak hobera egitea.
2021/03/03 - 12:39
Urtaran: "Gasteizen gasa esploratzea debekatuta dago, ez dugu iritziz aldatuko"
Gasteizko alkateak 1976ko Martxoaren 3ko biktimak aitortzeko eskatu die Sanchezi eta Iglesiasi: "Estatuak kontu bat du egiteke".
2021/03/03 - 11:03
Urtaran, Subillako gas zundaketari buruz: ''Udalak ez du bere iritzia aldatuko''
Subillan gas zundaketaren proiektua gauzatzeko Jaurlaritzak auzitegietara joko duela jakin ostean, Gorka Urtatanek adierazi du Udalak ez duela iritzia aldatuko.
2021/02/26 - 14:00
Urtaran: ''Gertaera publikoa den heinean, EH Bilduk azalpenak eman behar ditu''
Gorka Urtaran alkateak adierazi duenez, EH Bilduk Miren Larrionekin gertatutakoaren inguruko azalpenak eman behar diezkie gasteiztarrei.
2021/02/26 - 11:50
EH Bildu Arabak Larrionen auziko filtrazioak eta EAJren jarrera kritikatu ditu
"Hartu beharreko neurriak azkar, erantzukizunez, koherentziaz eta proportzioz hartu" dituela berretsi du koalizioaren eskualdeko zuzendaritzak, ohar bidez.