Hauteskundeak Alemania
2017/11/20 - 21:54
Merkelek nahiago du hauteskundeak errepikatu gutxiengoan agindu baino
Liberalekin eta berdeekin negoziazioak porrot egin ostean, Alemaniako kantzilerrak esan du nahiago duela CDUren buru izaten jarraitu eta hauteskundeak errepikatu.
2017/11/20 - 11:11
Ziurgabetasuna Alemanian: Merkelek ezin izan du gobernua osatu
CDUko buruzagia Alemaniako presidentearekin bilduko da gaur dauden aukerak aztertzeko.
2017/11/20 - 09:48
Liberalek elkarrizketak eten dituzte berdeekin eta Angela Merkelekin
Klima aldaketa eta errefuxiatuen inguruan izan dituzte desadostasunak. Orain, berdeekin gutxiengoan gobernatzen saiatu ala hauteskundeak aurreratu beharretan dago Angela Merkel.
2017/11/20 - 09:31
Alemaniara iritsi da ezegonkortasuna
Demokristauen, liberalen eta ekologisten arteko negoziazioek porrot egin dute, eta horrek aukera utzi utzi dizkio Merkeli. Izan ere, Alemanian ez du inoiz alderdi batek gutxiengoan gobernatu.
2017/09/26 - 10:06
Alemania ere ezegonkorra da
Merkelek liberalekin eta ekologistekin baino ezin du gehiengoa lortu. Nabariak dira euren arteko ezberdintasunak.
2017/09/25 - 11:11
Merkelek irabazi ditu Alemaniako hauteskundeak, baina 8,5 puntu galduta
AfDko ultraeskuindarrak hirugarren postuan lortu dute, eta Parlamentuan sartuko dira; Schulzen sozialdemokratek inoizko emaitzarik txarrena izan dute.
2017/09/25 - 08:57
Merkelek irabazi ditu hauteskundeak, baina 8 puntu baino gehiago galduta
CDUk 1949tik izandako bigarren porrotik handiena lortu du. Alternatiba Alemaniarentzat alderdi ultraeskuindarra hirugarren geratu da, eta CDU alderdiaren garaipena ilundu du.
2017/09/24 - 21:53
Hauteskundeetan 'emaitza hobea' espero zuela esan du Merkelek
Halaber, Alemaniarako Alternatiba ultraeskuindarraren boto-emaileak “berriro konkistatzeko” konpromisoa hartu du.
2017/09/24 - 16:04
AFD eskuin muturreko alderdia sar liteke Alemaniako Parlamentuan
Errefuxiatuen gatazkari esker, gorakada izugarria izan du AFD Alemaniaren aldeko Alternatiba alderdiak.
2017/09/24 - 10:52
Merkel inposatu da eta alderdi ultraeskuindarra Parlamentuan sartu da
Alemaniarako Alternatiba 1961etik Alemaniako Parlamentura iristen den lehen alderdi ultraeskuindarra da, botoen % 13,5 lortuta.
2017/09/23 - 12:55
Merkelek Schulzen aurkako lidergoa indartu nahi du igande honetan
Bestalde, Alemaniarako Alternatibak alderdi xenofoboak oposizioko lehen indarra bilakatzeko aukera handiak ditu.
2017/09/22 - 16:37
AfD ultraeskuindarra 3. indarra izan liteke Alemaniako hauteskundeetan
Igandean egingo dituzte hauteskundeak Alemanian; AfD alderdia 2013an sortu zen, eta urtetik urtera indar handiagoa bereganatu du.
2017/08/30 - 10:30
Hauteskunde osteratxoa Merkelentzat
Irailaren 24an izango dira hauteskundeak Alemanian, eta une honetan, hondamendi batek bakarrik eragotz dezake kantzilerraren garaipena. Izan ere, errefuxiatuen auzian ere indartuta atera da Merkel.
2017/07/13 - 12:27
Macronek Merkeli egin dio harrera, aldebiko bilera hasi aurretik
Frantziako presidenteak eta Alemaniako kantzilerrak eurogunearen defentsaren gaineko gaiak eztabaidatuko dituzte, bereziki.
2017/06/30 - 16:35
Alemaniako Parlamentuak sexu bereko ezkontzak onartu ditu
Onartutako legea urte amaieran sartuko da indarrean; hortik aurrera, sexu bereko bikoteek bikote heterosexualek dituzten eskubide berdinak izango dituzte, adopzioarena barne.
2017/05/26 - 14:58
G7ko liderren familia-argazkia, Taorminako goi-bilerari hasiera emateko
Alemania, Kanada, AEB, Frantzia, Italia, Japonia eta Erresuma Batuko agintariak larunbatera arte izango dira bertan.
2017/03/27 - 11:16
Merkelen CDU alderdia gailendu da Schulzen aurkako lehen norgehiagokan
Momentura arte, ez da "Schulz efektua" nabaritu, baina oraindik sei hilabete falta dira hauteskunde orokorretarako.
2017/03/20 - 09:25
Schulzek ilusioa ekarri die berriz sozialdemokratei
Alderdikidee uste dute Martin Schulz buru izanda iraileko hauteskundeak irabaz ditzaketela eta, behingoz, Angela Merkel garaitu.
2017/01/24 - 19:22
Martin Schulz lehiatuko da Merkelekin Alemaniako hauteskundeetan
Europako Parlamentuko presidente ohia izango da a Alderdi Sozialdemokrataren hautagaia irailaren 24an deitutako hauteskundeetan.
2016/12/06 - 19:11
Merkel Alemaniako kontserbadoreen buru hautatu dute berriro ere
Alemaniako kantzilerrak % 89,5eko babesa lortu du. Duela bi urte, aldiz, % 96,7k bozkatu zuten.