Hego Korea
2020/03/16 - 13:07
Koronabirusak 6.500 hildako baino gehiago eta 170.000 kasu inguru utzi ditu
Espainiak 8.700 kutsatu baino gehiago, 290 hildako baino gehiago eta 500 sendatu baino gehiago ditu.
2020/02/28 - 22:05
Koronabirusa zabaldu egin da eta Munduko Osasun Erakundeak arrisku-maila igo du
Txinakoak kontutan hartu gabe, 4.351 kasu antzeman dituzte 48 herrialdetan. NBEk prebentzio neurriak premiaz hartzeko eskatu die gobernuei, baina lasaitasunerako deia egin du.
2020/02/27 - 12:11
Apirilaren amaierarako koronabirusaren agerraldia kontrolpean izatea espero du Txinak
Izurritea Txinan zabaldu bazen ere, Zhong Nanshan pneumologoak ziurtatu du horrek ez duela esan nahi lehen kasua Asiako herrialde horretan jazo zenik.
2020/02/25 - 12:10
Espainiako Gobernua eta erkidegoak, Italiako agerraldiaren aurkako erantzunaren bila
Espainiar Estatuko Gobernua autonomia-erkidego guztietako ordezkariekin bilduko da. Bitartean, Italiak baieztatu du zazpi lagun hil direla herrialdean, eta hegoaldean lehen kasua antzeman dutela.
2020/02/25 - 11:20
Hego Koreak bere Parlamentua desinfektatu du goitik behera
Hego Koreako Parlamentuko bi langile koronabirusarekin kutsatu ondoren, eraikina itxi eta goitik behera desfinfektatzea erabaki dute agintariek.
2020/02/21 - 15:06
Txinaz gain, Japonia eta Hego Korea dira koronabirusaren foku nagusiak
Hego Korea eta Japonia dira Txinatik kanpo dauden bi foku nagusiak. Txinan bertan, gaur beste mediku gazte bat hil da Wuhanen.
2020/01/28 - 16:51
Baztertu egin dute Kataluniako koronabiruseko kasu posiblea
Gizona bakartuta egon da proben emaitzek koronabirus berria izatearen aukera baztertu duten arte.
2020/01/28 - 09:07
Dagoeneko 100 pertsona hil eta 4.500 bat kutsatu dira koronabirus berriaren eraginez
Bestalde, nazioarteko arriskua "handia" dela esan du OMEk, eta ez "moderatua", aurreko txostenean adierazi zuenez. Txinan sortu den koronabirus horren lehen kasua baieztatu du Alemaniak herrialdean.
2020/01/26 - 18:59
Koronabirusak 56 hildako utzi ditu Txinan eta kasuen kopuruak gora egin du munduan
Txina txerto bat garatzen hasi da. Sintomak agertu baino lehen kutsakorra da koronabirusa. AEBek, Japoniak eta Hego Koreak herrikideak hegazkinean aterako dituzte Wuhanetik.
2020/01/21 - 11:55
"Wuhango pneumoniak" hainbat lagun kutsatu ditu Txinan
2019-nCoV koronabirusak eragin ditu kutsadurak. Oraingoz, 6 herritar hil eta 217 kutsatu dira; 35 larri daude eta 9 egoera kritikoan.
2019/09/27 - 16:37
Mundu osoan entzun da larrialdi klimatikoari aurre egitea eskatu duten gazteen ahotsa
Hiri handietan ikusi dira manifestaziorik potoloenak; lehenengoak Asian, adibidez, Korea Hegoaldeko hiriburuan, Seulen. Zeelanda Berrian ere manifestazio handiak egin dira.
2019/07/01 - 10:48
Trump eta Kim Jong-un bi Koreen arteko mugan bildu dira
Lehen aldia da AEBtako eta Ipar Koreako buruak muga horretan elkartzen direla. Trumpek, gainera, bi herrialdeen arteko muga zeharkatu du.
2019/07/01 - 10:30
Trump eta Twitterren diplomazia
AEBko presidenteak txioa idatzi zion Ipar Koreako presidenteari: "Aizu Kim, hementxe nago, hortik gertu: Japonian, nahi baduzu zu bisitatzera joango naiz". Biharamunean, Kimek harrera egin zion Trumpi
2019/02/27 - 13:56
Hasi da Trumpen eta Kim Jong-unen arteko bigarren goi-bilera
Hanoi erdialdean dagoen hotel batean hasi da Donald Trumpen eta Kim Jong-unen arteko bigarren goi-bilera.
2019/02/25 - 10:39
Kim Jong-un lider hegokorearraren tren blindatua Vietnamera bidean doa
Kim Jong-un lider hegokorearraren trena Txina zeharkatzen ari da, Vietnamera bidean. Donald Trumpekin bilduko da Hanoi hiriburuan.
2018/11/22 - 13:15
Bi Koreak errepide bat eraikitzen hasi dira Gune Desmilitarizatuan
Bi Koreak 3 kilometroko errepide bat eraikitzen hasi dira Gune Desmilitarizatuan. Horretaz gain, gerran hildako gorpuak aterako dituzte.
2018/10/04 - 11:58
Trump eta Puigdemont, 2018ko Bakearen Nobel saria irabazteko faboritoen artean
Zerrenda horretan ere, Kim Jong-un edo Frantzisko aita santua daude, "Time" aldizkariak jakitera eman duenez. Sariaren irabazlea ostiral honetan emango da ezagutzera.
2018/09/19 - 11:10
Ipar Korea bere gune nuklear nagusia ixteko prest dago, AEBk neurriak hartzen baditu
Piongiangen egin duten goi-bileran, bi Koreek akordioa sinatu dute. Horren arabera, azaroaren 1etik aurrera bertan behera utziko dituzte muga ondoko maniobrak.
2018/09/18 - 16:52
Bi Koreatako buruek lehenengo bilera egin dute Piongiangen
Bi presidenteek aurten egiten duten hirugarren goi-bilera da. Helburu argi bat dute: Ipar Koreak arma nuklearrak uzteko prozesua bizkortzea.
2018/09/18 - 13:28
Korea bietako buruek lehenengo bilera egin dute Piongiangen
Bilera horretan hartutako erabakien berri eman ez badute ere, Ipar Koreak eta AEBk desnuklearizazioaren inguruan duten eztabaidari irtenbidea ematea zuen helburu gaurko hitzorduak.