Hondamendi naturalen biktimak

2023/02/20 - 21:27
Gutxienez 36 hildako eta 40 desagertu Brasilen, eurite eta luizien ondorioz
Brasilen 36 hildako eta 40 desagertu zenbatu dituzte dagoeneko eurite eta luizien ondorioz. Sao Paulo eskualdea kolpatu du ekaitzak: 2.000 lagun baino gehiagok etxea utzi behar izan dute, urak edo lokatzak irentsita.

2023/02/20 - 20:01
6,4 graduko lurrikara berri batek Turkiako hego-ekialdea eta Siriako iparraldea astindu ditu
Gutxienez sei pertsona hil eta 700 zauritu dira. Epizentroa Antiokiako hiriaren hegoaldean izan du. Dardarak izua zabaldu du kanpin-dendetan bizi direnen artean.

2023/02/18 - 14:27
Gutxienez bederatzi pertsona hil dira Gabrielle zikloiaren ondorioz, Zeelanda Berrian
Hildakoetako bat bi urteko haurra da. Iparraldeko irla da kaltetuena, eta isolatutako eremuetara laguntza iristea da agintarien helburu nagusia.

2023/02/18 - 13:34
Haur bat eta haren gurasoak bizirik aurkitu dituzte Turkian, lurrikaratik 12 egunera
12 egun bete dira Turkia eta Siria astindu zituzten lurrikara-sortak izan zirenetik, eta mirariak oraindik izaten ari dira: adingabe bat eta haren gurasoak bizirik atera dituzte hondakinen azpitik Antakya hirian. Zoritxarrez, ospitalerako bidean, umea hil egin da.

2023/02/17 - 15:38
Turkiako hilerriak bete egin dira, hildako senide eta lagunak omentzeko
Turkian eta Sirian, dagoeneko 43.000 hildako baino gehiago zenbatu dituzte. Biktimak artatu eta hildakoak omentzen ari dira bertan. Gaur Goizean, esaterako, hilerriak bete egin dira. Irudi gogorra, izan ere, hilobi askok izenik ere ez dute, gorpuak ez daude identifikatuta.

2023/02/17 - 09:55
12 urteko haur bat bizirik aurkitu dute 260 orduz hondakinen azpian harrapatuta egon ostean
Larrialdi taldeek bizirik erreskatatu dute Turkiako Hatay probintziako eraikin bateko hondakinen artean harrapatuta zegoen 12 urteko haur bat. Mutikoak 260 ordu egin ditu harrapatuta.

2023/02/16 - 15:43
Milioi bat pertsona kanpamentuetan bizi dira Turkian eta Sirian, etxea galdu dutelako
Jada, 40.000 dira hildakoak. 100.000 zauritu baino gehiago daude, eta milioitik gora pertsona etxerik gabe. Gobernuz Kanpoko Erakundeek argi utzi dute krisi humanitario hau hasi besterik ez dela egin.

2023/02/15 - 12:06
Mirariek ez dute etenik Turkian
Azken orduetan, Turkiako larrialdi zerbitzuek 70 urteko emakume bat bizirik ateratzea lortu dute, hondakinen azpian 212 orduz egon ostean. Lehentxeago, 203 ordu harrapatuta eman dituen 40 urteko beste emakume bat bizirik erreskatatu dute.
2023/02/14 - 15:53
Lurrikaratik 9 egunera, biktimak eta kale gorrian geratu direnak artatzea da lehentasuna Turkian eta Sirian
Laguntza humanitarioa Siriara iristen hasi da. Nazio Batuen Erakundea matxinoen kontrolpean dagoen ipar-mendebaldeko zonara joan daiteke, Al Asaden Gobernuak goizean Turkiaren mugako bi pasabide ireki ondoren.
2023/02/14 - 11:50
Hiru gazte erreskatatu dituzte Turkian, hondakinen azpian 198 ordu egin ostean
Erreskate hauek "miraritzat" jotzen dira dagoeneko, Turkia eta Siria astindu zituzten lurrikarak izan eta bederatzi egunera gertatu baitira. Egun hauetan 80.000 pertsona baino gehiago erreskatatu dituzte.
2023/02/13 - 15:52
Erreskateak etenda, gorpuak hondakin artetik atera eta lur ematea da lehentasuna
Dozenaka gorpu daude oraindik hondakinen artean. Usaina handia da, eta hautsa astuna. Gorpuak aurkitu eta lurperatzea da lehentasuna une honetan.
2023/02/13 - 10:04
Erreskate taldeek zortzi pertsona atera dituzte azken orduetan, lurrikara gertatu eta sei egunera
Turkiako agintariek jakinarazi dutenez, hondakinen artean gutxienez zortzi pertsona erreskatatu dituzte azken orduetan. Turkia hegoaldea eta Siria iparraldea astindu zituen lurrikarak 40.000 hildako baino gehiago izan ditu, azken zenbaketaren arabera.

2023/02/12 - 23:41
Zortzi lagun bizirik atera dituzte hondakin artetik, sei egunez harrapatuta egon ostean
OMEren arabera, gutxienez 9.300 pertsona hil dira Sirian, eta beste ia 30.000 Turkian. NBEko buruzagi humanitarioak onartu du erakundeak "huts egin" diola Siria-ipar-mendebaldeko jendeari; hain zuzen ere, Kasko Zuriek salatu dute ez dutela inguru horietan NBEren laguntzarik jaso.

2023/02/12 - 15:48
Nazioarteko erreskate taldeak Turkiatik itzultzen hasi dira, tartean Gasteiztik joandakoak
Ankaran daude, sentimendu gazi-gozoarekin itzuli dira, inor ez dutelako bizirik erreskatatu.
2023/02/11 - 17:02
25.000 hildakotik gora zenbatu dituzte Turkian eta Sirian, eta kopurua bikoiztu egin daiteke oraindik
Nazio Batuen Erakundea beldur da hildako kopurua 50.000tik gorakoa izango ote den, azkenean. Litekeena da Hungariaren tamainako eskualde bateko hondakinen azpian hamar milaka biktima egotea.
2023/02/11 - 13:53
Nola lagundu Euskal Herritik Turkiako eta Siriako lurrikaren ondorioz kaltetutakoei?
Gobernuz kanpoko hainbat erakundek kanpaina solidarioak jarri dituzte martxan bi herrialdeotara gehien behar diren baliabideak (arropa, elikagai ez-galkorrak, eta haurtxoentzako pixoihal eta janaria) helarazteko. Kontsultatu hemen laguntzeko bideak.

2023/02/10 - 15:43
Milaka lagun kale gorrian gelditu dira Turkian eta Sirian hotzak akabatzen
Turkian bakarrik, gutxienez 6.500 eraikin geratu dira guztiz suntsituta. Beste milaka, berriz, oso kalte handiekin, goitik behera erortzeko arriskuan.

2023/02/10 - 13:59
Turkiara joandako suhiltzaile gasteiztarrak erlojuaren kontra ari dira lanean
Accion Norte Vitoria GKEko sei suhiltzaile Adyaman herrian eri dira lanean gau eta egun hondakinen artean bizirik dauden pertsonak aurkitzeko.

2023/02/10 - 11:47
21.000 pertsona baino gehiago hil dira Turkian eta Sirian izandako lurrikaren ondorioz
Orduek eta egunek aurrera egin ahala, gero eta txikiagoa da hondakinen artean norbait bizirik aurkitzeko itxaropena. 75.000 bat dira zauritutakoak. Erdogan Turkiako presidenteak zehaztu duenez, asteleheneko lurrikara handien ostetik beste 600 seismo izan dira eremuan.
2023/02/10 - 11:33
Erreskate taldeek erlojuaren kontra lanean jarraitzen dute
Gero eta zailagoa da hondakinen azpian bizirik dauden pertsonak aurkitzea; izan ere, horrelako hondamendietan urik edo janaririk gabe 72 ordu iraun dezake gizakiak bizirik batez beste.