24. Korrikak euskara komunitatea dela aldarrikatu, eta aurrera egiteko deia egin du amaierako mezuan
Lehen aldiz, mezu kolektiboa izan da Korrikarena, Euskal Herriko zazpi lurraldeetako beste horrenbeste gaztek idatzitakoa. "Euskara gara diogu, ez euskara naiz. Komunitateaz ari gara", azpimarratu dute Oierrek, Oihanak, Elene Mengyuk, Beñatek, Aitzolek, Xalbatek eta Leirek. Amaitzeko, oraina eta etorkizuna jomugan jarri dituzte: "Aurrera goaz, bazatoz?".
24. Korrikaren leloa (Euskara gara) abiapuntu, elkarlanean idatzi dute Korrikaren mezua Euskal Herriko zazpi gaztek. Bilboko azken kilometroa elkarrekin oinez osatu, eta hunkituta egin dute udaletxe plazan paratutako eszenatokirainoko bidea Oierrek, Oihanak, Elene Mengyuk, Beñatek, Aitzolek, Xalbatek eta Leirek.
Lepo zegoen udaletxe plaza eta Areatza zituzten zain, 10 egunez sekretua izan den mezua entzuteko irrikaz. Eguraldia euskaltzalea balitz bezala, mezua irakurtzeko unean eguzkia atera da Bizkaiko hiriburuan.
Komunitatea, taldea, kolektiboa aldarrikatzeko mezua izan da aurtengoa, eta gazteen ahotsen eskutik heldu denez, orainari eta etorkizunari heltzeko dei etengabeak egin ditu.
Euskarak egindako gorputz bat direla nabarmendu dute zazpi gazteek, "asaldatu, nekatu, hunkitu egiten dena", baina "beti aurrerantz doana". Hizkuntzaren dualismoaz ere mintzatu dira: "Pauso sendoz dabilela dirudi, baina zalantzatia ere bada gure gorputza. Birpentsatu zalea, beharrezkoa denean iritzia aldatzen duena".
"Gure gorputzak esan nahi duen dena euskaraz da, baina ez du esan nahi bakarrik euskara. Egin nahi du berba nekeaz, pozaz; botereaz, minaz. Egin nahi die orro batzuei eta irri besteei", erantsi dute.
"Euskara gara"
Gure hizkuntza zerbait bada, komunitatea dela adierazi dute zazpi gazteek. "Zenbat gara? galdetzen genuenok nortzuk garen ere jakin nahi dugu orain. Nondik garen, zergatik egiten dugun hau guztia, zerk sortzen duen gutasuna. Euskara gara diogu, ez euskara naiz. Komunitateaz ari gara. Beso zabalik dagoen gorputzaz, zeinak leihoak dituen begietan".
Euskarak aurrera egiteko, mugiarazteko duten ahalmena ere aldarrikatu dute: "Hizkuntzak eraldaketarako tresnak dira, leku bat ematen digute bizi gaitezen. Euskarak herri hau eman digu. Horregatik mintzo gara izateaz, egiteaz".
Ideia hori indartu nahi izan dute mezuaren amaieran: "Urrats bat eta bestea, aurrekoei jasoa dakargu ahots berrietan. Honaino heldu gara, bai, baina ez gara iritsi. Oraina berehala amaitzen da. Azalberrituta datoz munstro zaharrak, baina gorputz bat sortu dugu. Askotarikoa, konprometitua, indartsua. Eta gaur hemen badago, egongo da bihar ere. Euskara gara eta hemen gaude. Hemen gara eta euskaraz gaude. Aurrera goaz, bazatoz?". Galdera hori eginez bukatu dute, hain justu, 24. Korrikaren mezua.
Ondoren, Lurdes Etxezarreta AEKren Nazio Kontseiluko kideak hartu du hitza, eta Euskal Herriko gazte euskaldun eta euskaltzale guztiak lekukoa hartzera deitu ditu. “Bagoaz zuekin Pizkunde berri batera!”, aldarrikatu du. Era berean, euskaltegietako ateak zabalik dituztela gogorarazi die “gazte baina ez horren gazte” direnei.
Lau orduz, Bilbon barrena
Mezuaren zazpi egileek AEKko arduradunen eskutik jaso dute lekukoa. Betiko moduan, Korrikaren antolatzaileek egin dute azken-aurreko kilometroa.
Aurrez, ehunka herritar xehek, elkarteetako kideek eta erakundeetako ordezkariek eraman dute, eskuz esku, lekukoa. ORAINek zuzenean jarraitu du ibilbide osoa.
Zirraragarriak izan dira ibilbideko hainbat kilometro. San Mames inguruan izan da une horietako bat: Jose Angel Iribar atezain zuri-gorriari omenaldia egin nahi izan dio AEKk. Hark eraman du lekukoa estadioko harmailetan barrena.
Lehendakariak ere eraman du lekukoa, 25 urtean lehen aldiz
Indautxu auzoan, Montevideo etorbidean, Imanol Pradales lehendakariak jaso du lekukoa, eta 3.371. kilometroa egin du, Ibone Bengoetxea lehendakariordea ondoan zuela.
2001ean Juan Jose Ibarretxek hartu zuenetik, lehenengoz eraman du lehendakari batek Korrikaren lekukoa.
Korrika helmugara helduta eta mezua zabalduta, festa lehertu da Bilbon. AEKk egitarau oparoa prestatu du egun osorako: kontzertuak, umeentzako jarduerak, herri bazkaria eta kaleko animazioa izan dira 6 gunetan banatuta.
Zure interesekoa izan daiteke
Adinekoen aurkako tratu txar ekonomikoari eta finantza-abusuari buruzko gida bat landu dute
Dokumentuak hainbat alerta-seinale jasotzen ditu, besteak beste, banku-mugimenduak ugaritzea, ordaindu gabeko fakturak pilatzea edota beste pertsona batek diruaren gehiegizko kontrola egitea.
Sanferminetarako osasun-dispositiboa, prest
Nobedade gisa, uztailaren 6ko Txupinazorako dispositibo bera martxan jarriko dute hilaren 10ean, Txupinazo Txikian.
Donostiako gozoki-denda bateko jabea espetxera bidali dute, bere dendan neskato bati sexu-erasoa egiteagatik
Segurtasun Sailak ostegun honetan jakitera eman duenez, atxilotuak bi aldiz egin zion eraso adingabeari, ekainaren 25ean eta 26an; gainera, aurrekariak ditu antzeko delituengatik. Ostegun honetan epailearen esku utzi dute, eta hark espetxeratzea agindu du.
EAEko kanpinak erabat beteta egongo dira udan
Geroz eta jende gehiagok kanpinak aukeratzen ditu euren oporrak igarotzeko, besteak beste, zerbitzu ugari eskaintzen dutelako. Horren adierazle da okupazio maila: euskal kanpinak beteta daude abuzturako, eta uztailerako ere.
Bad Gyal, Juanes, Yandel eta Anuel AA musikariek jarriko diote musika Ibai Llanosen 'VI. Urteko Gauari'
80.000 lagun inguru izango dira uztailaren 25ean Cartuja estadioan burutuko den jaialdian. Bertan, afizionatuen arteko hamar boxeo-borrokaldi egingo dira.
Osakidetzan artatutako Gazako haurra egonkor dago, lehen balorazioak egin ondoren
Pazienteak sortzetiko begi-patologia du, eta ikusmen-gaitasunari eragiten dio. Lehen probak egin ondoren, adituak pronostikoa hobetzeko esku hartzeko aukeraren alde egitekotan daude. Euskal osasun-sistemak 28 gazatar artatu ditu dagoeneko.
Euskadin 1970az geroztik izandako ekainik beroena izan da, ezohiko bero-bolada baten ondorioz
Muturreko beroa batez ere ekainaren 21etik 27ra bitartean izan zen. Bero-bolada horrek 44 °C-tik gorako tenperatura maximoak utzi zituen Euskal Herriko hainbat txokotan, baita hainbat gau tropikal ere. Egoera hain izan zen larria, EAEn 39 alerta meteorologiko baino gehiago aktibatu baitziren; horien artean, 3 alarma gorri.
Angeriñe Elorriaga, USaPeko Euskara azterketako zuzentzailea: "Zeroa atera daiteke"
Angeriñe Elorriaga EHUko irakasle eta USaPeko Euskara azterketako zuzentzaileak azaldu duenez, zeroak Euskaran ez ezik beste ikasgai batzuetan ere egon badaude. Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan azaldu duenez, EHU eta gainerako erakundeen babes falta sentitu du. Datorren urtean ez da zuzentzaile ariko.
64.000 migratzailek baino gehiagok eskatu dute Hego Euskal Herrian ezohiko erregularizazioa
49.451 pertsonak eman dute izena EAEn eta 14.886k egin dute Nafarroan. Eskaera nagusiak Bizkaian egin dira (28.834), eta Espainiako Estatuan ia 1,2 milioi eskaerara iritsi dira.
90 urteko gizon bat zauritu da Zestoan, adinekoen egoitza batean piztutako sutean
Sua egoitzako gela batean piztu da, eta dagoeneko itzali dute. Zauritutako gizona erredurekin eraman dute Donostia ospitalera eta gainerako egoiliarrak terrazara atera dituzte suhiltzaileek sua itzali bitartean.