Gorde
Kendu nire zerrendatik

Horrela kontatu dugu, zuzenean, 24. Korrikaren amaiera

Oier Iñurrieta (Gasteiz), Oihana Arana (Eskoriatza), Elene Mengyu (Barakaldo), Beñat Jusue (Tutera), Aitzol Gil de San Vicente (Hendaia), Xalbat Alzugarai (Urepel) eta Leire Casamajou (Sohüta) gazteek osatu dute aurtengo mezua. "Euskara gara eta hemen gaude. Hemen gara eta euskaraz gaude. Aurrera goaz. Bazatoz?", aldarrikatu dute. 

18:00 - 20:00

08:00ak inguruan, atzerapenarekin, sartu da Korrika, Bilbon, Enekuritik. 
Lehen kilometroak hiriburuko ipar-mendebaldean egin ostean, lau bat orduz, Bilboko ia auzo guztiak zeharkatu ditu euskararen aldeko lasterketak.
12:45 aldera iritsi da helmugara, Bilboko udaletxe parera.

24. Korrikaren mezua

KORRIKA

24. Korrikak euskara komunitatea dela aldarrikatu, eta aurrera egiteko deia egin du amaierako mezuan

Eider Garaikoetxea O. | EITB

Lehen aldiz, mezu kolektiboa izan da Korrikarena, Euskal Herriko zazpi lurraldeetako beste horrenbeste gaztek idatzitakoa. "Euskara gara diogu, ez euskara naiz. Komunitateaz ari gara", azpimarratu dute Oierrek, Oihanak, Elene Mengyuk, Beñatek, Aitzolek, Xalbatek eta Leirek. Amaitzeko, oraina eta etorkizuna jomugan jarri dituzte: "Aurrera goaz, bazatoz?".

18:00 - 20:00

Nortzuk dira 24. Korrikaren egileak?

KORRIKA

Nortzuk dira Korrikaren mezua idatzi duten zazpi lagunak?

EITB

Herrialde bakoitzeko euskaldun eta euskaltzale batek parte hartu du aurtengo mezu kolektiboan, tartean Txinan jaiotako barakaldarrak edo Union Tutera taldearen sortzaileak.
Korrikaren azken mezua
18:00 - 20:00

Zazpi egile izan ditu 24. Korrikaren mezuak

Euskal Herriko zazpi lurraldeetako gazte banak idatzi dute testua. 

Zazpi gazteetako bat, lekukoa eskuan. EFE Zazpi gazteetako bat, lekukoa eskuan. EFE

Zuriñe Iarrituk egin ditu aurkezpen lanak

Lekukoa udaletxera helduta, bertso gai-jartzailea eta irakasleak hartu du hitza. 

Zazpi gaztek egin dute 24. Korrikako azken kilometroa!!!!!

Eurak dira, hain justu, aurtengo mezu sekretuaren egileak

Korrikaren mezuaren egileak. Argazkia: AEK

AEKk hartu du azken kilometroa

Nabarmen hunkituta egin dituzte azken pausoak AEKko kideek

18:00 - 20:00

Idurre Eskisabel, lekukoarekin 

Kontseiluko idazkari nagusiak azken aurreko kilometroa hartu du. 

Eskisabel, hunkituta, lekukoarekin. Eskisabel, hunkituta, lekukoarekin.

3.430 kilometroa, alderdi politikoena

Eskuz esku ibili dute lekukoa, besteak beste, Pello Otxandianok (EH Bildu), Garikoitz Mendizabalek (EAJ) eta Xabier Iraolak (Sortu).  

18:00 - 20:00

Venezuela plazan egingo dute azken lekuko hartzea

Han dira jada Korrikako arduradunak, Ane Elordi koordinatzailea tartean. 

Bilboko Udaletxe plaza, mukuru

Gainezka daude dagoeneko Ernesto Erkoreka plaza, Udaletxeko zubia eta inguru guztiak, Korrika noiz helduko zain. 

Udaletxe plaza, lepo. EITB

Bilboko Kale Nagusian barrena ari da Korrika

Besteak beste, Bilboko Konpartsek, EHUk eta Elkar argitaletxeak hartu dute lekukoa. 

Bilboko erdigunean, EAEko erakundeek hartu dute lekukoa

Bizkaiko Batzar Nagusien izenean, Ana Otaduik hartu du lekukoa. 

Eudel ere ibili da tipi-tapa.

Esklerosi anizkoitzak jotakoak ere, Korrikan

Uribarri auzoan barrena, ADEMBI Bizkaiko Esklerosi Anizkoitza elkarteko kideek hartu dute lekukoa. 

ADEMBI, Korrikan.

Euria itzuli da Bizkaiko hiriburura

Zerua hodeitsu egon arren, eguzki tarteak izan dituzte euskaltzaleek. Orain, baina, euria ari du berriro. 

Ari da jendea hurbiltzen udaletxe parera

Oraindik ordubete baino gehiago falta da 2.750 kilometroa Bilboko udaletxe parera heltzeko, baina hasi da jendea gerturatzen.

Hasi da jendea hurbiltzen Ernesto Erkoreka plazara. Ernesto Erkoreka plaza betetzen hasi da. EITB

Korrika amaierako saioa, ETB1en eta ETBONen

Oraintsu, 11:00etan, hasi da EITBk 24. Korrikaren amaierarako prestatu duen saioa. Zuzenean ikus dezakezue ETB1en eta, interneten, ETBON plataforman

Eguzkia atera da Bilbon!!!!

Zaparrada eta zirimiri kontuak atzean utzita, eguzkiaren printzez gozatzeko aukera dute orain Txurdinagan barrena dabiltzan euskaltzaleek. 

Kolorez eta distiraz jantzi da Korrika

Korrika Abusu auzoan

Abusu auzoan barrena

Besteak beste, Ibaizabal institutuko, Zamakola eskolako eta Abusu Ikastolako haur eta gazteek hartu dute lekukoa Bilboko auzo horretan. 

Korrika inklusiboa

Euskararen aldeko ekimenak badaki astiroago ere ibiltzen. Horren isla, Bilbo Zaharra auzoan gertatutakoa. Gurpildun aulkian zihoazen Kale Koloreko kideek hartu dute lekukoa

Kale Koloreko kideak.

Duela 11 urte, halako egun batez amaitu zen Korrika Bilbon

Eguzkia lagun izan zuten orduko hartan euskaltzaleek, 2015eko martxoaren 29an. 

Ametzolatik, Miribillara

Errekalde igaro ostean, Ametzolan barrena ibili da Korrika, eta handik, Iralara eta Miribillara. 

Guggenheim Bilbao Museoak Errekalden jaso du lekukoa

3.375 kilometroa egokitu zaio Bilboko museo ezagunari. Miren Arzalluz museoko zuzendari nagusiak, larrosez jantziako kideak ondoan, hartu du lekukoa

Guggenheim Bilbao Museoaren kilometroa.

Lehendakariak hartu du lekukoa

Imanol Pradales lehendakaria, Ibone Bengoetxea lehendakariordea ondoan duela, Montevideo Etorbidean hartu du lekukoa

18:00 - 20:00

Bilbora hurbiltzeko deia egin du AEKk

20 bat minutuko atzerapenarekin dabil

Espero bezala, jendetza batu da Bizkaiko hiriburuan, eta hala, aurreikusitakoa baino geldoago dabil euskararen aldeko lasterketa. 

Zorrotza auzoan sartu da Korrika

Besteak beste, Txinbotarrak konpartsak, Zorrotzako institutuak eta Bizkaiko Gizarte Lagintzaren Elkargoak dute kilometroa bertan. 

3360. kilometroa, EITBrena

Aurrena, June Ansoleaga eta Hodei Esnaola ETBko aurkezleek, eta ondoren, Iker Gonzalez ORAIN albiste zerbitzuko buruak eta Vanesa Fernandez EITBko Euskara eta Kultura zuzendariak hartu dute lekukoa EITBren egoitzaren parean. 

18:00 - 20:00

San Mameseko harmailetan barrena

Bilboko kaleak utzi, eta Athleticen estadioan sartu da lasterketa, eta harmailetan barrena ibili da. 

Iribar atezain mitikoak estadio barruan egin du kilometroa, "Athleticen ere euskaraz" oihupean. 

EITBko langileek hartu dute lekukoa

"Eguraldia" telebista saioko langileak, Frank Dolosor Iparraldeko berriemailea eta Euskal Irrati Publikoko hainbat behargin izan dira tipi-tapa.

18:00 - 20:00

Ibarrekolanda, San Ignazio eta Deustuan

Enekuritik jaitsita, Bilboko ipar-mendebaldeko auzoak zeharkatu ditu Korrikak.

Bilbon da 24. Korrika!!! 

Atzerapenarekin bada ere, Enekuritik sartu da euskararen aldeko lasterketa. 

Enekuri Korrikak aldapan behera, Enekuritik barrena, egin ditu Bilboko lehen kilometroak