Hondamendi naturalen biktimak
2021/09/25 - 17:01
Kontrol gune batean erabakitzen dituzte sumendiaren aurrean hartu beharreko neurriak
Operatiboan guztira 789 pertsona daude lanean, eta hainbat faktore kontuan izanda neurriak hartzen dituzte, jendea salbu egoteko helburuarekin.
2021/09/25 - 16:56
Aho berri bat atzeman dute La Palmako sumendian, baina egoera baretu egin da
Egoera zertxobait baretu da La Palman, baina laba jarioa handia da oraindik. 190 hektarea, 420 etxebizitza eta 15,2 km errepide estali ditu sumendiak. Errautsaren ondorioz, aireportua itxi da eta ferrya izan da irlatik irteteko modu bakarra.
2021/09/25 - 00:48
Leherkortasunak eta bi aho berrik ebakuazio gehiago egitera eta hegaldiak bertan behera uztera behartu dute
Tajuya, Tacande de Abajo eta Tacande de Arriba auzoak hustu behar izan dituzte. Gainera, Iberia, Binter, Canaryfly eta Vueling konpainiek 30 bat hegaldi bertan behera utzi behar izan dituzte.
2021/09/24 - 22:33
El Paso herriko beste hiru auzo ebakuatu behar izan dituzte, sumendia inoiz baino oldarkorrago dagoelako
Leherketa bortitzen ondorioz, sumendiaren mendebaldean dauden hiru auzo urjentziaz ebakuatu behar izan dituzte. Erupzioak arriskuan jarri ditu herritarrak, baita kazetariak ere.
2021/09/24 - 01:04
Leherketa handiak izan dira La Palmako sumendian
12 metroko altuera hartu du koladak, 400 etxe suntsitu ditu eta 220 hektarea hartu ditu dagoeneko. Laba mihietako bat gelditu egin da eta bestea itsasorantz lau metro orduko abiaduran doa.
2021/09/23 - 22:42
Sumendiaren kolada nagusia mantso doa, baina 15 metroko altuera eta 600 metroko zabalera ditu
Hainbat hegaldi atzeratu eta aire espazioan bi gune itxi dituzte larrialdi eta segurtasun zerbitzuentzat. 375 etxebizitza eta 220 hektarea magma azpian daude dagoeneko. Espainiako errege erreginak kaltetuei babesa ematera hurbildu dira.
2021/09/23 - 18:50
Laba datozen bi egunetan itsasora heltzea baztertu dute
Laba kolada bat ia gelditu da, eta bestea "oso geldo" aurrera egiten ari da, 4 metro orduko abiaduran. Sumendiaren gas zutabeek 4.500 metroko altuera harrapatu dute. Bestalde, alisioen eraginez euri azidorik "ez da espero".
2021/09/23 - 16:39
Kanarietan, etxeen % 48k bakarrik dute asegurua
Asegurua dutenek ere ez dute etorkizunik ikusten epe laburrean: eraikina labak irentsi duela ziurtatu behar baitute aseguruak galdutakoa ordain diezaien.
2021/09/23 - 16:32
Oraindik ez dago argi laba itsasora iritsiko den
Sumendiaren martxa aztertzen dihardute teknikariek, gau eta egun. Oraindik ez dakite laba lurrean geldituko den ala itsasora helduko den. Sumendiaren jarioak erabakiko du.
2021/09/23 - 16:26
Sumendiaren errautsak gero eta gehiago hedatzen ari dira, eta zenbait hegaldi atzeratu behar izan dituzte
La Palmako sumendiak oraindik laba isurtzen jarraitzen du eta 6.000 herritar baina gehiago atera behar izan dituze euren etxeetatik. Labak oso motel jarraitzen du kostalderako bidean, eta ezin da jakin itsasora iritsiko den ala ez.
2021/09/23 - 14:33
La Palmako sumendiaren gaineko hainbat bulo gezurtatu ditugu
Ez, ura ez dago kutsatuta, eta meteorologo batek ere ez du galdetu nola itzaltzen den sumendi bat. Sare sozialetan irakur daitezkeen hainbat desinformazio eta gezurrezko mezu aztertu ditugu.
2021/09/23 - 13:13
La Palmako sumendiaren labak 166 hektarea estali ditu dagoeneko, eta 350 eraikin suntsitu ditu
Jarduera eruptiboak bere horretan jarraitzen du, baina sumendia egonkortasun-eremuan sartu da. Isurketen abiadura murriztu egin da eta 4 metro orduko abiaduran doa.
2021/09/23 - 12:50
Larrialdietako Unitate Militarraren arabera, La Palmako biztanleek ez dute aireaz kezkatu beharrik
Larrialdietako Unitate Militarra airearen kalitatearen neurketak egiten ari da agente kimiko posibleak detektatzeko.
2021/09/23 - 10:40
La Palmako sumendiaren gas toxikoak ostiralean irits daitezke Euskal Herrira
Gas horiek, batez ere sufre dioxidoa (SO2), atmosferatik mugituko dira, eta penintsulara eta Mediterraneotik barrena joango dira. Hala ere, adituek zehaztu dute gasok bost kilometroko altueran egongo dira, eta ez dute eragin handirik izango gainazaleko airearen kalitatean.
2021/09/23 - 01:32
Labak dena suntsitzen segitzen du La Palman, baina abiadura galdu du eta ez dago argi itsasora iritsiko den
Labaren abiadura moteltzeak gutxienez Todoqueko bizilagunei etxera itzultzeko aukera eman die, funtsezko agiriak eta gauzak salbatzeko. Sumenditik ateratzen ari den labak 154 hektarea estali eta 320 eraikin txikitu ditu dagoeneko.
2021/09/22 - 22:53
Olatu solidarioa La Palmako erupzioaren kaltedunekin
Arropa, zapatak, higiene-produktuak, eskuoihalak, animalientzako elikagaiak, barruko arropa berria eta mantak dira, besteak beste, uharteko kaltetuei laguntzeko eskatzen ari diren dohaintzak.
2021/09/22 - 22:42
Laba isuriak moteldu egin dira, eta adituek itsasora ez iristeko arriskua dagoela uste dute orain
Geldo bada ere, lau metro orduko abiadan, laba errekak etenik gabe aurrera jarraitzen du herria irensten. Orain ez dago argi itsasora iritsi ere egingo den eta hala bada noiz gertatuko den hori.
2021/09/22 - 19:10
Todoque inguruko ehunka familiak etxera joan eta gauzak hartzeko aukera iizan dute
Nekazariei baimena eman diete ananak jasotzeko, eta ondorioz, Todoque inguruko bideetan pilaketak sortu dira. 19:00ak arte daukate baimena bizilagunek etxera joan eta gauzak jasotzeko.
2021/09/22 - 18:56
La Palmako sumendia indartuta dabil azken 24 orduotan
Barruan 13 milioi metro kubiko magma daude, soinua baino azkarrago ateratzen ari direnak, eta horrela jarraituko du asteetan zehar. Bere botere suntsitzaileak ez du mugarik.
2021/09/22 - 11:30
La Palmako sumendiaren erupzioaren eraginez sei errepide daude moztuta
Laba itsasora gerturatzen ari da eta sei errepide itxi behar izan dituzte. Kaltetutako errepideak El Paso, Los Llanos de Aridane, Tajuya eta Todoque udalerrietan daude.