Hondarribia
2018/09/18 - 16:36
Victoriano Etxabe apaizak Hondarribia utziko du
Alardearen egunean izandako istiluen ondoren hartu du erabakia. Atzerapauso handia izan dela uste du, eta ez duela presiorik izan esan du, baina aldaketa eskatu dio Munilla apezpikuari.
2018/09/18 - 15:56
Hondarribiko apaizak herria uztea erabaki du alardeko tentsioaren ostean
Dagoeneko eskatu dio lekualdaketa Jose Ignacio Munilla gotzainari, eta orain epeak zehaztea baino ez da falta.
2018/09/14 - 00:47
Erakundeak 'neutralak ez' direla salatu du Jaizkibel konpainiak
Konpainiako kideek erakundeen jarrera kritikatu dute, “erasotzaileen zigorgabetasuna” onartzen ari direlako.
2018/09/13 - 23:26
Agintarien esku-hartzea eskatu du Jaizkibel konpainiak egoera konpontzeko
Erasotzat hartzen dute jasandakoa eta diotenez onartezina da agintarien jarrera, egoeraren aurrean beste alde batera begiratu dutelako.
2018/09/12 - 15:24
Bidaiarien kopuruak gora egin du Foronda, Hondarribia eta Loiuko aireportuetan
Guztira, 559.205 bidaiari igaro dira Euskal Autonomia Erkidegoko aireportuetatik abuztuan.
2018/09/11 - 16:28
Hondarribiko erretorea: 'Beste 21 urte tentsio honetan bizi behar al dugu?'
Victoriano Etxabek hondarribiarrek erronka handi bat dutela esan zuen mezetan. Esandakoa ez zen denen gustokoa izan. Alarde tradizionalaren aldeko emakume bat aldarera igo eta aurre egin zion.
2018/09/11 - 15:20
Erkoreka: 'Jaurlaritzak jarrera argi eta irmoa erakutsi du alarde parekidearekin'
Gobernuko bozeramaileak azaldu du Ertzaintza larunbatean grabatutako irudiak aztertzen ari dela, 'dagozkion neurriak hartzeko'.
2018/09/11 - 13:34
Hondarribiko erretoreak bakea eta elkarbizitza aldarrikatu ditu alardean
Victoriano Etxabe parrokoak salatu duenez, larunbateko mezaren amaieran alarde parekidearen kontrakoa den emakume bat aldarera igo zen, hitza hartzeko asmoz.
2018/09/10 - 22:46
Erakundeei 'konponbidea bideratzeko' eskatu die Jaizkibel konpainiak
Gertatutakoa 'urte askotako utzikeriaren ondorio' izan zela esan du Jaizkibel konpainiak. 'Boto eta botere kontuak' alboratu, eta egoera konpontzeko eskatu die Aldundiari, Jaurlaritzari eta Udalari.
2018/09/10 - 19:50
Erakundeei 'konponbidea bideratzeko' eskatu die Jaizkibel konpainiak
Gertatutakoa 'urte askotako utzikeriaren ondorio' izan zela esan du Jaizkibel konpainiak. 'Boto eta botere kontuak' alboratu, eta egoera konpontzeko eskatu die Aldundiari, Jaurlaritzari eta Udalari.
2018/09/10 - 11:55
Alardean gertatutakoarekin 'ondo dakigu hainbat pauso atzera egin dugula'
Hondarribiak Kontxako bandera irabazi eta biharamunean, Txomin Sagarzazu, Hondarribiako alkatea, Faktorian.
2018/09/08 - 16:07
Euskal erakundeek babesa agertu diote Jaizkibel konpainiari
Alarde parekideari herritar askok erakutsitako gaitzespena errefusatu dute euskal erakundeek, berdintasuna eta errespetua aldarrikatuz.
2018/09/08 - 15:52
Bisitariz osatutako konpainia izan da berriro aurtengo alardean
Zaragozarrak, nafarrak eta batez ere madrildarrak dira. Urteak daramatzate Hondarribira etortzen, eta dagoeneko euren seme alabak ere ateratzen dira.
2018/09/08 - 15:09
'Tradizioak garai eta behar berrietara egokitu behar dira'
Alarde parekideari herritar askok erakutsitako gaitzespena deitoratu dute Izaskun Landaidak (Emakunde), Maria Eugenia Arrizabalagak (EAJ) eta Garbiñe Biurrun epaileak.
2018/09/08 - 13:04
Hondarribiko alardea
Iskanbila eta istilu handiak izan dira alarde parekidearen desfilean, Hondarribian. Plastiko beltzak erakutsiz eta txistu hotsekin hartu dute Jaizkibel, Aldundiak errespetua eskatu zuen arren.
2018/09/08 - 10:54
Azken urteotako tentsiorik handiena izan da Jaizkibel konpainiaren desfilean
Iskanbila eta istilu handiak izan dira alarde parekidearen defileetan, Hondarribian. Plastiko beltzak erakutsiz eta txistu hotsekin hartu dute Jaizkibel, Aldundiak errespetua eskatu zuen arren.
2018/09/07 - 14:32
Hondarribiko alardearen atarian, ez da jarrera aldaketarik espero
Aldundiak alarde parekidearen aurkakoei plastiko beltzik ez jartzeko eskatu arren, alarde tradizionalaren aldekoek berretsi egin dute erabili egingo dituztela, euren adierazpen askatasuna delakoan.
2018/09/06 - 17:04
Hondarribiko alardean plastiko beltzak ez ateratzeko deia egin du Diputazioak
Aldundiaren izenean, Denis Itxaso joango da larunbatean Hondarribira, eta bi alardeak ikusiko ditu. Halaber, jaia bizitzeko modu ezberdinak errespetatzeko eskatu du.
2018/09/04 - 16:50
Ertzaintza gizon baten bila ari da, Hondarribian bikotekide ohia jo duelakoan
Dozenaka pertsonak elkarretaratzea egin dute, eraso matxista gaitzesteko.
2018/08/31 - 21:07
Emakume baten gorpua aurkitu dute Hondarribiko uretan
Herritar batek aurkitu du gorpua 15:05 aldera, aireportuaren pistaren paraleloa den kanalean.