Hondarribia
2019/07/07 - 11:53
Ehun itsasontzi iritsi dira Getariara, Juan Sebastian Elkanori omenaldia egiteko
‘Elkanoren Zeruertza’ ekimenaren baitan jarduera ugari antolatu dituzte, besteak beste, ehun itsasontziko estropada, itsasontzi ospetsuak ikusteko doako bisitak eta adin guztientzako tailerrak.
2019/07/05 - 17:02
Ehun ontzik omenduko dute Elkano Getarian
'Elkanoren Zeruertza' proiektuak Juan Sebastian Elkanok 1522an burututako mundu bira omenduko du. 100 ontzik estropada egingo dute Getxo eta Hondarribia artean.
2019/06/18 - 22:38
Alarde Fundazioarekin hitz egiteko prest agertu da Jaizkibel Konpainia
Elkarrizketak abiatzeko bi baldintza jarri ditu: bitartekaria bi aldeek adostea eta alardearen gatazkari konponbide adostua ematea.
2019/06/04 - 08:19
Gaur egingo da Hondarribian hildako bi anaien aldeko hileta-elizkizuna Ibarran
47 eta 49 urteko bi gizonezkoak larunbat arratsaldean hil ziren itota, Erentzin kala inguruan. Ertzaintza gertakaria ikertzen ari da.
2019/06/02 - 09:49
Bi anaia hil dira itota Hondarribiko kala batean
15:10 inguruan gertatu da ezbeharra Erentzin kala inguruan. Segurtasun Sailak EiTBri baieztatu dionez, 47 eta 49 urteko bi anaia gipuzkoar dira hildakoak.
2019/05/21 - 14:51
Bidasoa eta Zumarragako ospitaleetan kutxazainak lapurtu zituen taldea atxilotu dute
Albaniarrak eta Kosovokoak dira atxilotuak. Gipuzkoako bi ospitaletan eta merkatal gune batean izandako lapurreten egileak direla uste du Ertzaintzak.
2019/05/17 - 12:21
2019an ez da Hondarribia Blues Festival egingo
Udalak “hausnarketarako epea” zabaldu nahi du “2020an ekitaldi honek gutxienez aurreko urteetan izandako arrakasta bera eduki dezan, administrazio araudia erabat eta zorrotz beteaz”.
2019/04/21 - 11:36
Autopsiaren emaitzaren zain, Hondarribiko heriotza argitzeko
Larunbatean Hondarribiko uretan aurkitutako gorpua identifikatu nahian dabiltza. Ondorengo orduetan jakingo da astelehenean salatutako desagertzearekin zerikusirik duen.
2019/04/20 - 18:47
Gorpu bat aurkitu dute Hondarribiko uretan
Gertaerak aste honetan salatutako Nafarroako arrantzalearen desagertzearekin zerikusirik duen ikertzen dabiltza.
2019/04/20 - 12:25
Hondarribin desagertutako arrantzale nafarra bilatzeko lanean jarraitzen dute
Gaur goizean berriro hasi dira bilaketa lanak, seigarren egunez jarraian.
2019/04/18 - 17:00
Hondarribian desagertutako arrantzale gaztearen bila jarraitzen dute
29 urteko nafarra kainaberarekin arrantza egitera joan zen Jaizkibel ingurura astelehenean eta ordutik falta da. Ertzaintzak haren autoa aurkitu zuen Justiz inguruan.
2019/04/17 - 14:10
Hondarribian desagertutako gaztearen bila jarraitzen dute
Bilaketa lanetan ari dira Gurutze Gorria, Ertzaintza, Itsas Salbamentuko ontzi bat, helikoptero bat eta Gipuzkoako suhiltzaileak (@UvrErtzaintza-ren irudiak)
2019/04/17 - 12:04
Hondarribira arrantza egitera joan zen gaztea bilatzeko lanei ekin diete berriro
29 urteko nafarra kainaberarekin arrantza egitera joan zen Jaizkibel ingurura astelehenean eta ordutik falta da. Ertzaintzak haren autoa aurkitu zuen Justiz inguruan.
2019/04/16 - 16:03
Jaizkibeleko arroketan desagertutako arrantzale nafar baten bila ari da Ertzaintza
Desagertua 29 urteko mutil baztandarra da. Astelehenean desagertu zen Jaizkibel ingurura arrantza egitera joan zenean (@UvrErtzaintza-ren irudia)
2019/04/16 - 15:49
Hondarribira arrantza egitera joan eta desagertu den gazte nafar baten bila ari dira
29 urteko gizonezkoa atzo ikusi zuten azkenekoz, eta senitartekoek gaur goizean jarri dute salaketa. Biosnar lurmuturraren ingurua miatzen ari dira erreskate taldeak.
2019/04/15 - 21:42
Enbatak gogor astindu du Hondarribia
17:00etatik 20:00etara egongo da abisua indarrean, baina beste abisu hori bat ere egongo da, euriteengatik, 18:00etatik aurrera.
2019/04/08 - 15:08
Baztan eta Nafarroa Garaia zeharkatuko ditu gaur Korrikak
Lapurdi, Gipuzkoa, Nafarroa Beherea eta Nafarroa Garaia zapalduko ditu gaur euskararen aldeko lasterketak.
2019/03/22 - 13:13
Euskal arrantzaleek berdel gehiago arrantzatu ahal izango dute aurten
2019rako kuota amaituta, Espainiako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak 2,3 milioi kilo berdel gehiago harrapatzeko aukera emango die Kantauriko eta ipar-mendebaldeko itsasontziei.
2019/03/13 - 15:03
Ardura nagusi, Hondarribiko Aireportuaren egoera dela eta
Baliteke Air Nostrum konpainiak astean sei hegaldi bertan behera uztea. Ortzibia elkarteak bilera eskatu dio Iberiari. Marisol Garmendia diputatuak uste du Jaurlaritzak ez duela behar beste egin.
2019/03/06 - 16:41
Egitura 'bereziko' harrespila bat aurkitu dute Jaizkibelen
Duela 2.000 eta 3.000 urte arteko monumentu megalitikoa da, Aranzadiren arabera, eta hilobi gisa erabili zuten.