Salbamendua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bederatzi lagun erreskatatu dituzte Hendaia parean beren ontzia hondoratzen hastean

Ontziak matxura izan du motorrean. Hala ere, Gurutze Gorriak onik atera ditu bederatzi tripulatzaileak, hiru nagusi eta sei ume.
Matxura jazotako ontzia Hondarribiko portura atoian eramanda. Argazkia: Hondarribiko Gurutze Gorria

Bederatzi pertsona, hiru nagusi eta sei ume, erreskatatu dituzte bart beren ontzia Hendaiako hondartza parean hondoratzen hastean. Ontzia Hondarribiko portutik atera zen asteazken arratsaldean, Gurutze Gorriak eta Itsas Salbamenduak Efe albiste agentziari jakinarazi diotenez.

21:00ak aldera, motorrean matxura zutela eta zailtasunak zituztela jakinarazteko deitu zioten SOS Deiaki. 5,40 metroko eslorako ontzian, gainera, ura sartzen ari zela eta ontzia hondoratzen ari zela ohartarazi zioten.

Gurutze Gorriko Olearso ontziak erreskatatu eta tripulazioa onik ateratzea lortu du, ontzia hondoratzen ari zela.

Ontzia ez da erabat hondoratu eta, horrenbestez, Hondarribiko kirol portura atoian eraman dute, ez baitzegoen nabigatzeko moduan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X