GERTAKARIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi anaia hil dira itota Hondarribiko kala batean

15:10 inguruan gertatu da ezbeharra Erentzin kala inguruan. Segurtasun Sailak EiTBri baieztatu dionez, 47 eta 49 urteko bi anaia gipuzkoar dira hildakoak.
Hondarribia
Ezbeharra izan den ingurua. Argazkia: Gurutze Gorria.

Bi pertsona hil dira itota Hondarribian, Jaizkibel inguruko kala batean. Lehen informazioen arabera, Ibarrakoak ziren bi anaiak, 47 eta 49 urtekoak.

15:10 inguruan gertatu da ezbeharra Erentzin izeneko hondartza txikiaren inguruan. Bi pertsona uretatik atera ezinda zeudela ohartarazi diete larrialdietarako zerbitzuei, baina iritsi direnerako hilda zeuden.

Lehen hipotesien arabera, litekeena da anaietako bat uretara erori izana eta bestea laguntzeko asmotan sartu izana uretara.

Gurutze Gorriko ontzi batean atera dituzte lehorrera bi gorpuak.

Gertakaria ikertzen ari da Ertzaintza, eta, oraingoz, ez dute informazio gehiago zabaldu.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X