'Blocus Bilbo' mugimenduarekin lotutako gazte bat atxilotu dute, istiluak sustatzea egotzita
20 urteko gaztea urriaren 31rako manifestazioa deitzeaz eta Bilboko erdigunean istiluak eragiteko deiak zabaltzeaz akusatzen du Espainiako Poliziak.
Polizia Nazionalak 20 urteko gazte bat atxilotu du, 'Blocus' mugimenduarekin lotutako sare sozialetako kontu baten administratzailea delakoan. Kontu horren bidez, urriaren 31rako manifestazioa deitu eta Bilboko erdigunean istiluak sortzeko deiak zabaldu zituen.
Poliziak jakinarazi duenez, gazteari desordena publikoak eta ondarearen aurkako delituak egiteko konspirazioa eta talde antolatu bateko kide izatea leporatzen dizkiote.
Poliziaren arabera, sare sozialetako kontu horretatik istiluak eragiteko mezuak zabaldu zituzten, Bilbon larunbat honetarako deitutako manifestazioaren harira.