Hondarribia
2018/08/13 - 21:02
49 urteko arrantzale bat hil da Hondarribian, kaitik itsasontzira erorita
Hondarribiarra da hildako behargina. Antza denez, zama mugitzen ari zela, halako batean, irrist egin du, eta itsasontziko bizkarrera jausi da.
2018/08/13 - 16:07
49 urteko arrantzale bat hil da Hondarribian, kaitik itsasontzira erorita
Hegaluzearen hustuketan ari zela 49 urteko hondarribiarra portutik barku gainera erori da, 4 eta 6 metro arteko erorikoa. Kolpearen ondorioz hil da langilea.
2018/08/13 - 13:33
Izurde talde bat, Txingudiko badian
Azken egunetan izurde talde bat ikusteko aukera izan da Bidasoa ibaiaren bokalean, Hondarribia eta Hendaia artean (Whatsapp bidez jasotako irudiak).
2018/07/26 - 10:21
Kutxa entregaren festa ospatu dute hondarribiarrek Santiago egunean
Usadioak dio zenbat eta bira gehiago eman, datorren arrantza sasoia are eta oparoagoa izango dela. Itsaso Emazabal izan da aurten kutxa buru gainean eraman duen gaztea, eta 100 bira eman ditu.
2018/07/25 - 11:03
Jose Mari Lopez hondarribiarrak kortxo-kentzekoen bilduma bitxia sortu du
Azken 17 urteotan osatu du bilduma. Erakusketa abuztuaren 30rarte egongo da hondarribian ikusgai. Aretoak kortxoa kentzeko mila tresnatik gora biltzen ditu.
2018/07/18 - 18:09
Itziar Mendizabal euskal dantzaria Madrilen da, Royal Balletekin
'Beltxargen aintzira' eskainiko du hondarribiar dantzari entzutetsuak Teatro Realen, ibilbidea hasi zuen agertoki berean. Hogei urte daramatza punta-puntako ibilbidea egiten.
2018/07/06 - 16:54
Marea Urdina zeharkaldia egingo dute asteburuan, autismoa dutenekiko elkartasunez
Marea Urdina taldea lau igerilarik osatzen dute eta Gipuzkoako kostaldea igerian zeharkatuko dute, autismoa ikusgarri egiteko, kontzientziazio lana egiteko eta sozializazioa sustatzeko.
2018/06/24 - 18:22
Pirinioak parapentean zeharkatuko dituzte 35 kirolarik
Hondarribian hasi eta Gironako Port de la Selva hondartzan amaituko da lasterketa.
2018/06/14 - 16:30
3.000 motor elkartu dira Hondarribian 'Wheels and Waves' ekitaldian
Motorzaleak Hondarribian bildu dira 'Wheels and Waves' ekitaldia dela eta. Goizean lasterketak egin dituzte Jaizkibelen. Arratsaldean motorren erakustaldia egin eta iluntzean Biarritzera joko dute.
2018/06/13 - 20:45
Graffiti egile talde bat atxilotu dute Euskotrenen Arasoko tailerrean, Irunen
Graffiti egile bat Arasoko tailerrean atxilotu du Ertzaintzak, eta gainerakoak Gaintxurizketako tren-geltokian.
2018/06/13 - 16:27
Emakume bati eraso egin dio bikotekideak Hondarribian
26 urteko gizonezkoa atxilotu dute. Hondarribiko Udalak gaitzetsi egin du erasoa, babesa eskaini dio biktimari eta kontzentrazioa deitu du 20:00etarako, San Pedron.
2018/06/12 - 16:23
60 l/m² bota ditu Bidasoaren arroan
Larrialdi egoera aktibatu dute Gipuzkoan. Irun, Hondarribia eta Oiartzunen uholde arriskua handia da. Bidasoa ibaiak gainezka egin du zenbait tokitan.
2018/06/12 - 14:08
Euri-jasa handien ondorioz ur-jauzia sortu da Hondarribian
Azken orduetako euriteen ondorioz, Hondarribiako Iterlimen inguruan ur asko ari da erortzen menditik eta ur putzuak ere handiak dira (whatsapp bidez jasotako irudiak).
2018/05/28 - 11:32
11 mendizale, bost gipuzkoar eta bi nafar, erreskatatu dituzte Foz de Fagon
Sakanaren emariak gora egin zuen eta mendizaleak barrunbe batean geratu ziren harrapatuta. Igandean atera ahal izan zituzten bertatik, uraren maila jaitsi zenean.
2018/05/25 - 16:27
Raimundo Amador eta Jimmy Burns, Hondarribia Blues Festivalen
Bi musikari hauek bat egingo dute Gipuzkoako jaialdiaren programazioan Canned Heatekin eta beste hogeita hamar bat talde eta bakarlarirekin uztailaren 12tik 15era.
2018/05/01 - 11:29
Gipuzkoan 24 etxebizitzatan lapurtu duen talde bateko burua atxilotu dute Bartzelonan
Talde kriminalari Euskal Herrian eta Katalunian 52 lapurreta egitea egotzi diote.
2018/04/29 - 18:12
Nolakoa da arrantza egun bat?
Joan den hamarkadan krisi gogorra pasa zuen sektoreak, baina badirudi bere onera datorrela pixkanaka. Antxoa sasoi bete-betean, 26 ordu pasa ditu ETBk Hondarribiko Tuku-Tuku ontzian.
2018/04/28 - 15:38
Polonia eta Alemaniatik ekarritako txuletak hiru hilabetez ontzen dituzte
Txuletak dira Hondarribiko Laia jatetxeko berezitasuna. 8-9 urteko behien okela da eta erretegian duten hozkailuan ontzen dituzte bi edo hiru hilabetez, handik parrilara Jon Ayalaren ardurapean.
2018/04/15 - 22:55
Abian da Bidasoan izokina arrantzatzeko denboraldia
Gaur hasi da Bidasoan izokina arrantzatzeko denboraldia. Dena den, Bidasoaren ur emari eta korronte handiak direla eta, ez dute alerik harrapatu.
2018/04/13 - 19:18
Vuelingeko pilotuen grebak eragin handia izan dezake Euskadin
Sepla pilotuen sindikatuak Vuelingen duen sailak 24 orduko greba deitu du apirilaren 25 eta 26rako eta maiatzaren 3 eta 4rako. 200 hegazkin gera daitezke aireratu gabe Bilbon, eta 16 Hondarribian.