Hondarribia
2018/07/06 - 16:54
Marea Urdina zeharkaldia egingo dute asteburuan, autismoa dutenekiko elkartasunez
Marea Urdina taldea lau igerilarik osatzen dute eta Gipuzkoako kostaldea igerian zeharkatuko dute, autismoa ikusgarri egiteko, kontzientziazio lana egiteko eta sozializazioa sustatzeko.
2018/06/24 - 18:22
Pirinioak parapentean zeharkatuko dituzte 35 kirolarik
Hondarribian hasi eta Gironako Port de la Selva hondartzan amaituko da lasterketa.
2018/06/14 - 16:30
3.000 motor elkartu dira Hondarribian 'Wheels and Waves' ekitaldian
Motorzaleak Hondarribian bildu dira 'Wheels and Waves' ekitaldia dela eta. Goizean lasterketak egin dituzte Jaizkibelen. Arratsaldean motorren erakustaldia egin eta iluntzean Biarritzera joko dute.
2018/06/13 - 20:45
Graffiti egile talde bat atxilotu dute Euskotrenen Arasoko tailerrean, Irunen
Graffiti egile bat Arasoko tailerrean atxilotu du Ertzaintzak, eta gainerakoak Gaintxurizketako tren-geltokian.
2018/06/13 - 16:27
Emakume bati eraso egin dio bikotekideak Hondarribian
26 urteko gizonezkoa atxilotu dute. Hondarribiko Udalak gaitzetsi egin du erasoa, babesa eskaini dio biktimari eta kontzentrazioa deitu du 20:00etarako, San Pedron.
2018/06/12 - 16:23
60 l/m² bota ditu Bidasoaren arroan
Larrialdi egoera aktibatu dute Gipuzkoan. Irun, Hondarribia eta Oiartzunen uholde arriskua handia da. Bidasoa ibaiak gainezka egin du zenbait tokitan.
2018/06/12 - 14:08
Euri-jasa handien ondorioz ur-jauzia sortu da Hondarribian
Azken orduetako euriteen ondorioz, Hondarribiako Iterlimen inguruan ur asko ari da erortzen menditik eta ur putzuak ere handiak dira (whatsapp bidez jasotako irudiak).
2018/05/28 - 11:32
11 mendizale, bost gipuzkoar eta bi nafar, erreskatatu dituzte Foz de Fagon
Sakanaren emariak gora egin zuen eta mendizaleak barrunbe batean geratu ziren harrapatuta. Igandean atera ahal izan zituzten bertatik, uraren maila jaitsi zenean.
2018/05/25 - 16:27
Raimundo Amador eta Jimmy Burns, Hondarribia Blues Festivalen
Bi musikari hauek bat egingo dute Gipuzkoako jaialdiaren programazioan Canned Heatekin eta beste hogeita hamar bat talde eta bakarlarirekin uztailaren 12tik 15era.
2018/05/01 - 11:29
Gipuzkoan 24 etxebizitzatan lapurtu duen talde bateko burua atxilotu dute Bartzelonan
Talde kriminalari Euskal Herrian eta Katalunian 52 lapurreta egitea egotzi diote.
2018/04/29 - 18:12
Nolakoa da arrantza egun bat?
Joan den hamarkadan krisi gogorra pasa zuen sektoreak, baina badirudi bere onera datorrela pixkanaka. Antxoa sasoi bete-betean, 26 ordu pasa ditu ETBk Hondarribiko Tuku-Tuku ontzian.
2018/04/28 - 15:38
Polonia eta Alemaniatik ekarritako txuletak hiru hilabetez ontzen dituzte
Txuletak dira Hondarribiko Laia jatetxeko berezitasuna. 8-9 urteko behien okela da eta erretegian duten hozkailuan ontzen dituzte bi edo hiru hilabetez, handik parrilara Jon Ayalaren ardurapean.
2018/04/15 - 22:55
Abian da Bidasoan izokina arrantzatzeko denboraldia
Gaur hasi da Bidasoan izokina arrantzatzeko denboraldia. Dena den, Bidasoaren ur emari eta korronte handiak direla eta, ez dute alerik harrapatu.
2018/04/13 - 19:18
Vuelingeko pilotuen grebak eragin handia izan dezake Euskadin
Sepla pilotuen sindikatuak Vuelingen duen sailak 24 orduko greba deitu du apirilaren 25 eta 26rako eta maiatzaren 3 eta 4rako. 200 hegazkin gera daitezke aireratu gabe Bilbon, eta 16 Hondarribian.
2018/03/22 - 18:34
Kultura, gastronomia, prozesioak... Zer egin Euskal Herrian Aste Santu honetan?
Euskal lurraldeetan zehar jaiak igarotzeko plan desberdinen gida.
2018/03/11 - 14:33
Ostegunean izandako eraso matxista salatu du Hondarribiak
Elkarretararatzea bertako Udalak deitu du. 'Hau da gure adierazpen modua, biktima gogoratzeko eta elkartasuna adierazteko modua', esan du alkateak.
2018/03/10 - 13:07
Hondarribiko Udalak elkarretaratzea deitu du igandean, azken eraso matxista salatzeko
Erasoa joan den ostegunean, martxoaren 8an, jazo da. Gizonezkoa espetxera bidali dute, bikotekideari jotzea egotzita.
2018/02/02 - 23:21
Lau pertsona zauritu dira, horietako bat larri, Hondarribian izandako sute batean
Bi lagun Bidasoa Ospitalera eraman dituzte, kea arnasteagatik intoxikatu baitira; beste biak, horietako bat erredura larriekin, Donostia Ospitalera.
2018/02/02 - 13:59
Harkaitz handi bat erori da Jaizkibeleko errepidean
Tamaina handiko harkaitz handi bat erori da gaur goizean Lezo eta Hondarribia batzen dituen errepidean, Jaizkibelen. Errepidea guztiz moztu behar izan dute.
2018/01/16 - 12:21
Khat izeneko estupefazientearen 30 kilo atzeman dituzte Hondarribiko aireportuan
Nairobitik zetorren bidaiari baten maletetan aurkitu dute droga. Europan orain arte oso gutxi zabaldu da aipatu hori.