Hondarribia
2018/03/22 - 18:34
Kultura, gastronomia, prozesioak... Zer egin Euskal Herrian Aste Santu honetan?
Euskal lurraldeetan zehar jaiak igarotzeko plan desberdinen gida.
2018/03/11 - 14:33
Ostegunean izandako eraso matxista salatu du Hondarribiak
Elkarretararatzea bertako Udalak deitu du. 'Hau da gure adierazpen modua, biktima gogoratzeko eta elkartasuna adierazteko modua', esan du alkateak.
2018/03/10 - 13:07
Hondarribiko Udalak elkarretaratzea deitu du igandean, azken eraso matxista salatzeko
Erasoa joan den ostegunean, martxoaren 8an, jazo da. Gizonezkoa espetxera bidali dute, bikotekideari jotzea egotzita.
2018/02/02 - 23:21
Lau pertsona zauritu dira, horietako bat larri, Hondarribian izandako sute batean
Bi lagun Bidasoa Ospitalera eraman dituzte, kea arnasteagatik intoxikatu baitira; beste biak, horietako bat erredura larriekin, Donostia Ospitalera.
2018/02/02 - 13:59
Harkaitz handi bat erori da Jaizkibeleko errepidean
Tamaina handiko harkaitz handi bat erori da gaur goizean Lezo eta Hondarribia batzen dituen errepidean, Jaizkibelen. Errepidea guztiz moztu behar izan dute.
2018/01/16 - 12:21
Khat izeneko estupefazientearen 30 kilo atzeman dituzte Hondarribiko aireportuan
Nairobitik zetorren bidaiari baten maletetan aurkitu dute droga. Europan orain arte oso gutxi zabaldu da aipatu hori.
2018/01/12 - 19:22
Bidaiari zein merkantzien kopuruak gora egin du 2017an euskal aireportuetan
Loiun eta Forondan errekorra gainditu dute: Loiun bidaiariena, eta Forondan merkantziena. Hondarribian, berriz, azken 5 urteetako bidaiari kopuru handiena izan dute.
2017/11/15 - 21:19
Hondarribiko gazte bat hil da Mexikon izandako istripu batean
Biktimak 27 urte zituen eta Mikel Garmendia Hondarribiko EH Bilduko zinegotziaren semea zen.
2017/10/25 - 18:32
Hondarribiko Gran Sol tabernaren 'Mika', Euskal Herriko pintxorik onena
Hirugarrenez irabazi du Euskal Herriko txapela Gipuzkoako tabernak. Mikel Muñoz eta Mika Pop dira autoreak.
2017/10/24 - 13:53
Gorpu bat aurkitu dute Hondarribian, eta baliteke urpekariarena izatea
11:15ean aurkitu dute gorpua, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, eta identifikatzera eraman dute.
2017/10/22 - 11:02
Uretan galdutako gizonaren bilaketa lanei ekin diete berriro Hondarribian
Atzo gauean bertan behera geratu ziren lanak, eta igande honetan berriz ere ekin diote bilaketari, 08:30ean. Ostiraletik ari dira gizona bilatzen.
2017/10/21 - 11:24
Urpekaritzan ari zela galdutako gizonezko baten bila ari dira Hondarribian
Atzo arratsaldean, urpeko arrantzan ari zen 30 bat urteko gizonezko bat itsasoan galtzen ikusi zuen Jaizkibel mendi inguruetan zegoen lekuko batek.
2017/10/18 - 14:49
Irun eta Hondarribiko bost bizilagun atxilotu dituzte, droga-trafikoagatik
Guardia Zibilak atxilotu zituen, urriaren 4an, eta bi kartzelan sartu dira. Irunen jarduten zuten.
2017/09/30 - 13:13
'Euskadi Sariduna naiz munduan, Hondarribian, ez'
Bidean Ikasia liburuarekin jaso berri du Arantxa Urretabizkaiak Euskarazko entsaioaren Euskadi Saria. Bera eta Onintza Enbeita liburuaz eta aktualidadeaz mintzatu dira.
2017/09/28 - 12:39
Eguzkitsu esnatu da eguna
Eguzkitsu esnatu da Euskal Herria irailaren 28an; hori ikus daiteke EiTBko erabiltzaileek bidali dituzten egunsentiaren argazkietan.
2017/09/12 - 22:28
Bidaiarien kopuruak gora egin du abuztuan euskal aireportuetan
Bilbokoak 3 milioitik gora biadaiari hartu ditu, joan den urtean baino % 7,3 gehiago. Donostiakoak iaz baino % 6 gehiago. Noaingoa % 7,5 hazi da eta Forondan % 30 bidaiari gehiago ibili da bertan.
2017/09/08 - 17:28
Alardea ospatu dute Hondarribian
Goizeak bederatziak bost gutxiagotan abiatu da Hondarribiko alardea herriko kaleetan barrena. 5 mila lagunek hartu dute parte 1638. urtean Hondarribiak jasan zuen setioaren amaieraren ospakizunean.
2017/09/08 - 14:35
Betiko Alardeak Hondarribiko kaleak zeharkatu ditu
Giro oso onean, eta bertan parte hartu dutenen ilusioarekin, betiko Alardeak musikaz eta kolorez bete du hiria.
2017/09/08 - 14:08
Ertzaintzaren babes gabe eta plastiko beltz artean desfilatu du Jaizkibelek
Aurten ere, alarde baztertzailearen aldekoen protesten artean egin behar izan du Kale Nagusiko bidea alarde parekideak.
2017/09/08 - 13:03
Alarde parekideak Hondarribiko kaleak zeharkatu ditu
Urtero bezala, irailaren 8ko goizean Alarde parekideko parte-hartzaileek herria girotu dute. Aurten, Jaizkibel Konpainiak 20 urte egin ditu.