Hungaria
2015/09/15 - 13:36
Hungaria legedia berriarekin errefuxiatuak atxilotzen hasi da
16 errefuxiatu atxilotu dituzte segurtasun indarrek. Hungariako mugan jarritako hesia ebakitzen ari zirela harrapatu ditu Poliziak.
2015/09/15 - 10:37
Gauerditik hasita segurtasun neurriak zorroztu ditu Hungariak
3 metro eta erdiko hesia eraiki dute muga naturala 175 kilometrotan zehar ixteko, eta Hungarian sartu nahi dutenek, gune ofizialetatik egin beharko dute.
2015/09/14 - 22:36
Hungariak itxi egin die bidea Serbiatik datozen errefuxiatuei
Hungariak itxi egin die bidea Serbiatik datozen errefuxiatuei. Ez diete sartzen utzi nahi. Eta hori gutxi bada, legez kanpo Hungarian sartzen den orok 3 eta 5 urteko kartzela zigorra izan dezake.
2015/09/14 - 20:50
Hungariak muga itxi du eta siriarrei soilik aitortuko die asiloa
Migrazioari buruzko legedia berria indarrean sartu baino ordu batzuk lehenago hartu du erabakia Gobernuak.
2015/09/14 - 09:14
Errefuxiatuen banaketa onartu ala ez erabaki behar du gaur EBk
Poliziari laguntzeko Hungariako mugara Armada bidaltzea erabaki du Austriak. 2.200 soldadu mugako zonaldera bidaliko dituzte errefuxiatuak kontrolatzeko eta pertsonen sarrera “ordenatua" bermatzeko.
2015/09/11 - 21:44
Hungarian iheslarienganako jarrera gogorra nabarmendu da berriro ere
Roszkeko gunean polizia errefuxiatuei janaria jaurtitzen grabatu dute. Gainera, gobernuak esan du asteartetik aurrera Hungarian legez kontra sartzen diren guztiak atxilotu egingo dituztela.
2015/09/10 - 16:05
Hungaria eta Serbia arteko muga, Europara iristeko oztopo nagusia
Herrialde hauek banatzen dituen muga da errefuxiatuek Europa Batasunera sartu ahal izateko gainditu behar duten azken oztopoa. Bertan izan gara errefuxiatuek bizi dutena ikusteko.
2015/09/09 - 00:01
Hungariako kazetari batek errefuxiatuei eraso egin die
Hungariako mugaldean, kazetari batek errefuxiatuei eraso egin die, ostikadaka, gizonei zein haurrei. Ika-mika piztu da sarean, eta kaleratu egin dute.
2015/09/06 - 19:51
Austriak martxan jarri nahi ditu berriz mugetako kontrolak
Hungariako mugetatik igaro nahi duten errefuxiatuen kontrolari ekin nahi dio berriz. 15.000 errefuxiatu hartu ditu asteburu honetan Austriak, eta 13.000 asilo eskaera jaso dituzte Alemanian.
2015/09/05 - 13:11
Alemaniak kuota sistemarekin banatuko ditu errefuxiatuak bere lurretan
Mugak zabaltzea erabaki dute Austriak eta Alemaniak, eta milaka errefuxiatu heldu dira azken orduotan bi herrialdeotara.
2015/09/04 - 17:15
Errefuxiatuak: Hungariako trena, ez atzera ez aurrera
Errefuxiatuek uko egin diote atzo poliziak Bicskeko geltokian geldiarazitako trenetik jaisteari, ez dute iheslari-gunera joan nahi. Budapesten gelditu ziren askok, berriz, oinez ekin diote bideari.
2015/09/03 - 15:33
Hungariak dio errefuxiatuena ez dela EBren arazoa, Alemaniarena baizik
Bestalde, Donald Tusk Europako Kontseiluko presidenteak gutxienez 100.000 errefuxiaturen banaketa "justua" onartzeko eskatu die Europar Batasuneko herrialdeei.
2015/09/03 - 11:50
Kaosa Budapesteko geltoki barruan, errefuxiatuak sartu ondoren
Ehundaka errefuxiatuk gaur lortu dute Budapest ekialdeko tren geltokian sartzea eta kaosa nagusi da une honetan barrukaldean.
2015/09/03 - 11:31
Errefuxiatu oldeak kaosa eragin du Budapesteko tren geltokian
Budapestetik irten diren trenak Austriako mugan edo Bicske herrian gelditu dituzte. Bertan, errefuxiatuak kanpalekuetara eramaten ari dira.
2015/09/01 - 15:56
Errefuxiatu gutxi batzuk bakarrik lortu dute Alemaniara iristea
Asko eta asko bidean dira oraindik. Mila errefuxiatu baina gehiago daude Budapesteko tren geltoki inguruan 'Alemania, Alemania!' ohiukatuz.
2015/09/01 - 13:21
Budapesteko estazioa ireki dute, baina errefuxiatuek ezin dute sartu
Budapesteko Ekialdeko estazioak ateak ireki ditu berriro, aldi baterako itxita egon ondoren. Hala ere, kanpoaldean dauden errefuxiatuek sarrera galarazita daukate.
2015/09/01 - 12:30
Budapesteko geltokia ireki dute, baina errefuxiatuak ezin dira sartu
1.800 errefuxiatu heldu dira Hungariara azken 24 orduetan, eta Austriatik, berriz, 3.650 immigrante igaro dira astelehen honetan.
2015/08/31 - 10:31
Hungariak bukatu du Serbiako mugako alanbre-hesia
Hungariak Serbiako mugan eraiki berri duen alanbre hesiak 175 kilometroko luzera du eta metro eta erdiko altuera.
2015/08/30 - 18:53
Hungariak amaitu ditu Serbiako mugan harresia eraikitzeko lanak
Halaber, Hungaria lau metroko garaierako bigarren harresi bat eraikitzen ari da eta azaroan zehar amaituta egotea espero da.
2015/08/29 - 20:42
Espetxera, 71 etorkinen heriotzagatik atxilotutako lau lagunak
Hungariako Fiskaltzak hilabeteko espetxealdia ezarri die hiru bulgariarrei eta afganiar bati. Halaber, larunbatean bosgarren lagun bat atxilotu zuten kasuarekin lotura izan dezakeelakoan.