Igorre
2016/09/06 - 22:36
'Erre ezin izan zenituzten sorginen bilobak gara' idatzi dute Igorreko eliz
Herriko apaizak esan digunez, ez da lehen aldia, uztailean inskripzio berberak agertu ziren Lemoako parrokian ere. Horma berehala garbitu dute.
2016/04/23 - 01:27
Emakumezkoen aldagelan kamerak jarri zituen langilea kaleratu dute
Beharginek ia aho batez (% 93) babestu dute langilea konpainiatik kanporatzea.
2016/01/21 - 17:54
43 urteko gizon bat inputatu dute aldageletan kamera jartzeagatik
Igorren 43 urteko gizonezkoa inputatu egin du Ertzaintzak. Ustez, bere lantegian, emakumezkoen aldageletan kamera jartzeagatik.
2016/01/20 - 21:35
Kamera bat agertu da enpresa bateko emakumezkoen aldageletan, Igorren
Gizon bat atxilotu du Ertzaintzak, intimitatearen aurkako atentatu delitua leporatuta. Azken hilabeteotan, hirugarren aldia da kamerak topatzen dituztela emakumezkoen aldageletan, EAEn.
2015/07/03 - 20:34
71 urteko baserritar bat zendu da, Igorren istripua izan eta gero
Baserriko traktorearekin izan du istripua.
2015/02/11 - 07:45
48 urteko gizon bat hil da Igorren, ibilgailu batek harrapatuta
Ezbeharra 22:40an jazo da, BI-3527 errepidean. Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.
2014/12/20 - 21:55
Gizon baten gorpua erreskatatu dute Arratia ibaian
Oraingoz, ez dute hildakoa identifikatu eta Ertzaintza heriotzaren zergatiak aztertzen ari da.
2014/11/21 - 17:05
Pertsona bat hil da Igorren izan den istripuan
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak jakitera eman duenez, 12.40 aldera izan da ezbeharra, N-240 errepidean. Auto batek eta kamioi batek talka egin dute.
2014/10/24 - 14:22
Igorreko Kutxabanken bulegoari eraso egin diote bart
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, lehergailua likido sukoia, suziri bat eta metxa bat erabiliz egin dute.
2014/10/24 - 14:02
Sukurtsalen aurkako 'atentatuak' gaitzetsi ditu Kutxabankek
Egileak nortzuk izan diren eta erasoak "zertarako" egin dituzten ez dakiela nabarmendu du Kutxabankek ohar batean.
2014/10/24 - 13:39
Erasoek atentzioa 'desbideratu' egiten dutela salatu du EH Bilduk
EH Bilduk adierazi du ekintza horien bitartez “Kutxabanken kontrol publiko eta sozialaren aurka ari direnen estrategia elikatu” egiten dela.
2014/10/24 - 10:26
Lehergailuz eraso diete Igorre eta Gasteizko Kutxabanken sukurtsalei
Igorrekoak eztanda egin du eta kalteak eragin ditu sukurtsalaren ate eta leihoetan.
2012/10/23 - 11:01
Telefonia errepikagailu bat erre dute, Igorren
Basauntz eta Basarte inguruan izan da sutea. Kiskalitako antenaren ondoan "Gora langileon borroka" zioten panfletoak aurkitu dituzte.