Indarkeria matxista
2025/02/03 - 14:31
Jenni Hermosok ukatu egin du Luis Rubialesi musu emateko baimena eman izana
"Banekien nire nagusia ari zitzaidala musu ematen, eta hori ez da inongo lan edo gizarte esparrutan gertatu behar", adierazi du Hermosok epaiketaren lehen egunean. Fiskaltzak eta akusazioak bi urte eta erdiko espetxe-zigorra eskatzen dute Espainiako Futbol Federazioko presidente ohiarentzat.
2025/02/03 - 11:21
Rubiales eta Hermoso Auzitegi Nazionalera iritsi dira, bortxaz emandako musuagatik epaiketa abiatzeko
Fiskaltzak eta akusazioak bi urte eta erdiko kartzela-zigorra eskatu dute Luis Rubiales Espainiako Futbol Federazioko presidente ohiarentzat. Jenni Hermoso Selekzioko jokalariak astelehen honetan bertan deklaratuko du.
2025/02/03 - 08:47
Albiste izango dira: Rubialesen aurkako epaiketa, Ertzaintza Bilboko Portuan eta Grammy sariak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/02/01 - 10:36
Gizon batek emaztea hil du labankadaz Asturiasen
Hildakoa 40 urteko emakume bat da, hiru haur adingaberen ama. Hiltzailea, berriz, 72 urtekoa, atxilotu egin dute, indarkeria matxista leporatuta.
2025/01/30 - 16:31
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekidea seme-alaba adingabeen aurrean buruan jotzeagatik
Gizonak erasoa gertatu zen etxetik alde egin du, eta Arabako hiriburuko Udaltzaingoak aurkitu du.
2025/01/29 - 19:58
Mouliaa auziko epaileak Errejonen aurka irekitako barne ikerketa eskatu dio Sumarri
Eta, Errejonek eskatuta, urtarrilaren 17an epailearen aurrean deklaratu eta hurrengo egunean emandako elkarrizketagatik aktoreari ordaindu zitzaizkion zenbatekoei buruzko informazioa eskatu die hainbat produktoreri, baita beste elkarrizketa batzuengatik sinatutako kontratuei buruzkoa ere.
2025/01/25 - 22:16
Gizon bat atxilotu dute Basurtuko ospitaleko sendagile bati eraso egitearren
Larrialdietan zegoela egin zion eraso emakume sendagileari. Ukabilkada bat eman zion aurpegian, eta jarraian inguruan zeuden pertsonei jotzen saiatu zen, lanbas baten makilarekin.
2025/01/24 - 18:08
Donostiako sexu-erasoaren biktima adingabea da eta Uliako aterpetxean eraso zioten
Erasoaren ustezko egilea, 20 urteko gizon bat, atxilotu egin zuen Ertzaintzak, baina epaileak aske utzi du.
2025/01/23 - 18:09
20 urteko gizon bat atxilotu dute Donostian, sexu erasoa egitea egotzita
Astelehenean, San Sebastian egunean, egin zuen erasoa.
2025/01/22 - 19:35
BJKN epaileak Mouliaari egindako galdeketan izandako jokabidea aztertzen ari da, 900 kexa jaso ditu eta
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak informazio-eginbide bat abiatu du. Informazio-eginbidea ebatzi eta gero, espedientea ireki ala ez erabakiko dute.
2025/01/21 - 22:25
Etenik gabe, kalterik eragin gabe: legeak ezartzen du nola tratatu sexu-indarkeriaren biktimak
Adolfo Carretero epaileak Elisa Mouliaaren deklarazioan zehar izan zuen jokabideak kritika gogorrak jaso ditu, Espainiako legediak babes berezia ematen dielako sexu-indarkeriaren biktimei prozesu judizialetan.
2025/01/21 - 20:24
''Galdera gehienak desegokiak eta garrantzirik gabekoak ziren''
Indarkeria matxistaren biktimen defentsan lan egiten duten profesionalen eta epaileen sektore batzuen ustez, Carretero epaileak Biktimaren Estatutua urratu du hainbat artikulutan, Elisa Mouliaari egindako galdeketan.
2025/01/21 - 14:28
Juana Rivasek senar ohia salatu du nazioarteko indarkeria bikarioagatik
Salatzaileak Francesco Arcuri bikotekide ohia tratu txar emaile gisa definitu du, eta bere bi semeen aurka egindako indarkeriako egoerak ere kontatzen ditu.
2025/01/20 - 22:18
Errejon: ''Ondoeza ikusi izan banu, ez nioke nire etxera joatea proposatuko''
Elisa Mouliaa aktoreari sexu-erasoa egiteagatik ikertzen ari den epailearen aurrean deklaratu zuen Sumarren diputatu ohiak. Bestalde, aktoreak epaileari esan zion Errejonek modu "hotzean" jokatu zuela. "Gelditu egin zen nik alde egin nuelako", erantsi zuen.
2025/01/20 - 18:17
Errejonek azaldu zuen dimisioa eman zuela inkoherentea zelako bere burua defendatzea eta Sumarren jarraitzea
Elisa Mouliaa aktoreak, aldiz, epailearen aurrean esan zuen diputatu ohiak "hotz" jokatu zuela eta salaketa jartzeko denbora behar izan zuela "beldurragatik". "Nik hanka egin nuelako gelditu zen", argitu zuen.
2025/01/16 - 16:59
Kontrako bertsioak Errejonen kasuan:Mouliáak berretsi du sexu-erasoa izan zela; berak onartua izan zela
Elisa Mouliaa aktoreari sexu-erasoa egin izana leporatuta galdekatu du epaileak. Aktoreak ustez erasoa gertatu zen gelatik alde egin zezakeela ziurtatu du Errejonek.
2025/01/16 - 16:48
Mouliaak eta Errejonek ''justizian konfiantza'' dutela esan dute, epailearen aurrean deklaratu ostean
Elisa Mouliaa aktoreak epailearen aurrean berretsi duenez, politikariari argi utzi zion ez zuela berarekin sexu-harremanik izan nahi, baina Errejon tematu egin zen eta aktoreak asko edan zuen. Gainera, iradoki du politikariak emandako edarian agian "zerbait" bota ziola.
2025/01/16 - 14:56
Mario Lopezen kontrako epaiketa epaiaren zain geratu da, akusazioek 14-18 urteko kartzela eskaerari eutsita
Adin txikiko neskato bati sexu eraso jarraitua egiteagatik epaitu dute Gernika taldeko entrenatzaile ohia. Lopezek azken alegatuan nabarmendu duenez, neskatoarekin "kariño eta errespetuzko harremana" zuen.
2025/01/16 - 13:55
Gizon bat ikerketapean Lekeition, bi adingaberi sexu erasoa egitea egotzita
Erasoa Gabonetan izan zen. Gizonezkoak ukituak egin zizkien neskatoei eta sexu harremanen bideoak ikusarazi. Ertzaintzak ez du baztertzen salaketa gehiago egotea.
2025/01/16 - 13:17
Errejon, epaitegiaren atarian: "Errugabea naizela defendatzera nator"
Auzia lehertu zenetik, 2024ko urritik, bizitza publikotik desagertuta egon da politikaria. Elisa Mouliaa aktoreari sexu erasoa egitea egotzita deklaratu beharko du gaur. Aurrez, epaileak biktima galdekatu du.