Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Frantzian, Txantrean adingabe bat bortxatzea egotzita

Erasoa otsailaren amaieran gertatu zen, Iruñeko auzoko alokairuko etxebizitza batean. Gizonak Iruñetik eta Estatu espainiarretik ihes egin izanaren zantzuak zituztenez, hura bilatzeko eta atxilotzeko nazioarteko agindua eman zuten.

Gizon bat atxilotu dute Frantzian, otsailaren amaieran Iruñeko Txantrea auzoan adingabe bat bortxatzea egotzita.

Orduan, 16 urteko neska batek salatu zuen bortxatu egin zutela auzo horretako etxebizitza batean, eta, ordutik, Iruñeko Udaltzaingoa lanean aritu da ustezko egilea aurkitzeko.

Nafarroako egunkariek aurreratutako informazioen arabera, gizonak Iruñetik eta Estatu espainiarretik ere ihes egin izanaren zantzuak zituztenez, hura bilatzeko eta atxilotzeko nazioarteko agindua eman zuten. Espainiako Poliziari laguntza eskatu zitzaion, eta, hark aldi berean, Frantziako Poliziari. Azkenean, susmagarria, 33 urteko gizon bat, Frantzian aurkitu eta atxilotu dute.

Ustezko bortxatzailea epailearen esku utzi dute Frantzian, eta hark erabakiko du Espainiako Estatura estraditatuko duen eta noiz egingo duen. 

Zure interesekoa izan daiteke

REALA SEVILLAN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskal agintariak ere Sevillan dira, eta Pradales pronostikoa egitera ausartu da: "Realak 1-2 irabaz dezala"

Jarraitzaileen artean ez dira falta euskal erakundeetako ordezkariak ere, Imanol Pradales lehendakaria buru dela. Jon Insausti, Donostiako alkatea, eta Eider Mendoza, Gipuzkoako Ahaldun nagusia ere Sevillara joan direnen artean daude. Guztiak Realeko presidentearekin batera ibili dira goizean realzaleekin giroa partekatzen. Lehendakaria harro azaldu da ikusten ari den portaerarekin, herri baten izaera erakusten duen portaera dela azpimarratuz. Ziur da kopa etxera etorriko dela, eta bere pronostikoa egiten ausartu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X