Ingurumena
2023/11/28 - 14:48
Sanferminetako karbono-aztarna neurtuko du Iruñeak, ingurumenaren gaineko eragina murrizteko
Garraioak, elektrizitateak edo hondakinek sortzen dituzten CO2 eta gainerako berotegi-efektuko gasen emisioak aztertuko ditu Udalak, jaietan zein aurreko eta ondorengo jardunaldietan ere.
2023/11/28 - 06:00
Artikoan gertatzen dena ez da Artikoan geratzen
Ozeano Artikoan, munduko beste latitudeetan baino azkarrago aldatzen ari da klima, eta itsaslasterretan eta izotzetan izaten ari diren aldaketek eragina dute Lurreko beste tokietan.
2023/11/05 - 21:11
Kantabrian aurkitu dute urrian Pasaian "sare fantasma bat" utzi zuen arrantza-ontzia
Ezbehar bat izan zuen arrantza-ontziak sarearekin eta beste ontzi bati laguntza eskatu behar izan zion. Gero, ordea, ez zuen gertakariaren berri eman, agintariek sarea segurtasunez berreskura zezaten.
2023/10/31 - 12:43
Iguazuko ur-jauzien emaria ohikoa baino 16 aldiz handiagoa da
Iguazuko ur-jauziek ohi baino 15 aldiz emari handiagoa izan dute astelehen honetan, Brasilgo hegoaldean izandako euriteen ondorioz. Unerik gorenean 24,2 milioi litro pilatu zituzten segundoko astelehenean.
2023/10/22 - 09:38
Txikiak handien aurka: 6 gazte portugaldarrek Europako 32 herrialderen aurka zabaldu duten kasuaren gakoak
11 eta 24 urte bitartean dituzten gazteek Giza Eskubideen Europako Auzitegian salatu dituzte herriak. Klima-aldaketaren aurka ez dutela behar adinako neurririk hartzen diote, eta euren giza eskubideak urratzen dituztela, besteak beste, bizitzeko eskubidea.
2023/10/20 - 09:00
''Gazte aktibisten kasuak doktrina sortuko du eta estatuak gas isuriak gutxitzera behartu ditzake”
Itziar Eizagirre Zuzenbidean lizentziatua eta iraunkortasuneko gobernantzan aditua da. Portugalgo sei gaztek Europako 32 herrialderen aurka jarri duten salaketa aztertu dugu berarekin.
2023/10/17 - 17:19
500 metro inguru dituen sare fantasma bat aurkitu dute Jaizkibelgo kostaldean
Sare fantasma handi bat aurkitu dute Jaizkibel mendiaren kostaldean, Turrulla lurmuturretik gertu. Donosti Buceoko kideak erlojuaren kontra ari dira lanean, arrainentzako tranpa hilgarri hori kentzeko. Oscar Mayor Donostia Buceoko irakasleak eman ditu xehetasunak.
2023/10/16 - 19:36
Asensio ikertu egingo dute "ingurumenaren aurkako delitua" eta "dokumentuak faltsutzea" egotzita
Zubietako erraustegiaren kudeaketarekin lotuta, Ingurumen Fiskaltzak jarritako salaketa baten ondotik ari dira Gipuzkoako Jasangarritasuneko diputatua eta GHK erakundeko presidentea ikertzen. Bi delitu leporatzen dizkiote: "ingurumenaren aurkako delitua" eta "dokumentuak faltsutzea".
2023/10/10 - 11:34
Etxanobe, Guggenheim Urdaibaiz: "Artea eta natura bateratuko dituen proiektua definituko dugu legealdian"
Bizkaiko ahaldun nagusiak azpimarratu duenez, ez dute biosferaren erreserbari kalte egingo dion pausorik emango, baina gogorarazi du Daliako lantegi zaharreko lurzorua "kutsatuta" dagoela eta egitasmoan "gunea hobetuko luketen ingurumen neurri oso garrantzitsuak" daudela.
2023/09/26 - 14:42
Ibilgailuen isurietarako epeak malgutzea erabaki ''positiboa'' da, Eusko Jaurlaritzaren arabera
Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren arabera, "epeak malgutu dira pixka bat, beharrezkoa zen, baina helburuak ez ditugu ahazten". Hori dela eta, azpimarratu du "errespetuz" eta "erantzukizunez" hartu dutela erabakia.
2023/09/25 - 18:47
Ibilgailuen isurietarako helburuak malgutzea proposatu dute EBko Industria ministroek
Ordezkaritza askok uste zuten Batzordeak planteatutako "helburuak handiegiak eta are irrealak ere" zirela, eta horregatik Kontseiluaren Espainiaren presidentetzak helburu "errealistak" eta "orekatuak" lortu nahi izan ditu.
2023/09/25 - 15:46
Finnlinesen Ro-Ro ontzi hibrido jasangarriak aurkeztu dituzte Bilbon
Gaur aurkeztutako ontziek itsas garraioaren dinamika aldatzeaz gain, ingurumen-jasangarritasunarekiko konpromiso eztabaidaezina islatzen dute.
2023/09/23 - 19:10
Zer nolako eragina du klima-aldaketak gure basoengan?
Basoa Fundazioko Aitor Onaindia elkarrizketatu dugu, gure baso-espezien bizirauteko estrategiak eta klima-aldaketaren ondorioz izan dezaketen etorkizuna ezagutzeko.
2023/09/22 - 15:35
Bilbo, Donostia eta Gasteiz emisio gutxiko eremuen proiektuak burutzen ari dira
Gasteiz dago aurreratuen, eta laster onartzea espero du. Bilbon, ikerketa sakonak egin dituzte, eta horren arabera hartuko dituzte erabakiak. Donostian, kamerak jartzeko lizitazioa egin badute ere, urtebeteko atzerapena eskatu dute.
2023/09/22 - 10:07
Albiste izango dira: Zinemaldia, Autorik gabeko eguna, eta Erkoreka eta Ertzaintzako sindikatuen arteko bilera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/09/22 - 09:09
Ingurumen-bereizgarriak: Zer egin dezaket auto zahar bat badaukat?
2001 baino lehen matrikulatutako gasolina-ibilgailuek eta 2006a baino lehenagoko dieselek ez dute emisio txikiko eremuetan sartzeko ingurumen-bereizgarririk lortzeko eskubiderik. Hala ere, kasu batzuetan, konponbideren bat egon daiteke eta autoaren funtzionatzeko modua aldatu daiteke.
2023/09/22 - 09:07
Autoentzako ingurumen-bereizgarriak: zertarako dira?
Gero eta auto gehiago ikusten dira aurreko kristalean pegatina urdina, berdea edo horia jarrita. Trafiko Zuzendaritzak auto bakoitzak isurtzen duen kutsadura-maila identifikatzeko sortu dituen bereizgarriak dira. Horren arabera, Espainiako hirietako emisio txikiko eremuetara sartu ahal izango gara.
2023/09/22 - 09:00
Oier Martinez: ''Auto hibridoen etiketak iruzurra dira, eta DGTk badaki''
Mugikortasunean aditua da Oier. Bere aburuz, legeak zulo bat utzi du. Izan ere, ingurumen-bereizgarriak ibilgailuak daukan edo ez daukan teknologiaren arabera ematen dira, ez benetan kutsatzen duenaren arabera.
2023/09/18 - 18:38
Diseinu fasean dagoen Bilboko Emisio Gutxiko Eremua pixkanaka jarriko da martxan
Hala jakinarazi du Nora Abete Mugikortasuneko eta Iraunkortasuneko zinegotzi eta Bilboko Udaleko bigarren alkateordeak, Mugikortasunaren Astearen barruan egin den mahai-inguruan.
2023/09/15 - 16:06
Plastikoen eta zabortegietako biltegien gaineko bi zerga berri prestatu ditu Bizkaiak
Batzar Nagusiek datorren astelehenean eztabaidatuko dute foru lurraldeko zerga sisteman bi zerga berri sartzeari buruz.