Irakasleak
2015/11/19 - 08:00
Irakasle judu bat eta beloa zeraman emakume bat zauritu dituzte
Gizon batek emakumeari ukabilkada bat eman zion, eta ondoren kuter batekin zauritu zuen. Bigarren kasuan, hiru erasotzailek ikastetxe judu bateko irakasle bati labana batekin eraso egin zioten.
2015/11/14 - 17:57
ETArekin kritikoak ziren irakasleei buruzko txostena aurkeztu dute
Maite Pagazaurtunduak Donostian aurkeztu du txosten hori, Fernando Savater filosofoak eta Coviteko presidente Consuelo Ordoñezek parte hartu duten ekitaldi batean.
2015/11/03 - 00:41
Irakasle bat auzipetu dute 15 neskatilari sexu-abusuak egiteagatik
Biktimen artean adingabeak daude, baina baita 24 urteko emakumeak ere, sexu-gehiegikeriak haurrak zirenean jasan omen zituztenak.
2015/10/23 - 16:33
Baztertu egin dute ustezko abusuak egiteagatik ikertutako irakaslea
Gasteizen, 3-5 urte arteko hainbat haurri ustez sexu-abusuak egin dizkien irakaslea bere jardunetik baztertu dute. Erabakia behin-behinekoa da, zabalik dagoen ikerketak dena argitu arte.
2015/10/23 - 13:56
Baztertu egin dute ustezko abusuak egiteagatik ikertutako irakaslea
Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak jakitera eman duenez, neurri horrek bere horretan jarraituko du gertatutakoa argitu arte.
2015/10/22 - 16:20
Gasteizko irakasle bat ikertzen ari dira sexu gehiegikeriagatik
Ordezkapenak egin izan ditu eskola diferenteetan. La u eta bost urte dituzten neska mutikoen aurkakoak izan omen dira ustezko gehiegikeriak.
2015/10/22 - 12:35
Irakasle bat ikertzen ari dira Araban, ustezko sexu gehiegikeriengatik
Gizonak eskolak ematen jarraitzen du lau urteko ustezko biktima bat dagoen hezkuntza zentro batean; izan ere, Hezkuntza Sailak ez omen zuen ikerketaren berri.
2015/10/09 - 17:02
Iruñeko autoeskoletako irakasleek konponbide bat eskatzen dute
Iruñean 700 ikasle inguru dira kotxeko azterketa praktikoa egin gabe geratu direnak eta guztira 2000 dira kaltetutak. Itxaron zerrenda bi hilabeteko da baina bostekoa izatera iritsi daiteke.
2015/10/07 - 17:09
Irakasle batek esan du hauts zuriak hartu zituela Asuntak
Hainbat irakaslek deklaratu dute, esanez 2013ko udan arraro sumatu zutela Asunta. Are gehiago, batek esan du Asuntak berak onartu ziola hauts zuriak ematen zizkiotela eta lo asko egiten zuela
2015/09/14 - 23:36
Irakasle bat hil dute Mississippiko Unibertsitatean, tiroketa batean
Unibertsitateko Geografia irakasle bat susmagarri nagusia da, Poliziak jakitera eman duenez. Hildakoa Historia irakaslea zen unibertsitate berdinean.
2015/08/06 - 14:22
Hezkuntza sailak 175 errefortzu-irakasle jarriko ditu DBHko zentroetan
Horrez gain, Curriculum Aniztasuneko programen bitartez ikaskuntza eta errendimendua hobetzeko 169 talde izango dira.
2015/07/16 - 21:50
3.000 irakasle prestatuko dituzte arazoak dituzten ikasleentzat
Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak esan duenez, arazoak dituzten ikasleak babesteko lege dekretua prestatuko du Eusko Jaurlaritzak 2015-1016 ikasturtean.
2015/06/20 - 15:55
3.800 lagun aurkeztu dira irakasleen lan eskaintza publikora
Lehen proba da. Guztira, 275 lanpostu finko esleituko dira haur hezkuntzan, lehen hezkuntzan, hezkuntza berezian, ingelesean, musikan eta gorputz hezkuntzan.
2015/06/11 - 13:16
Irakasle batek ikasle bat salatu du Ondarroan, desobedientzia egotzita
Antza denez, gela barruam izandako gertakari baten ondotik elkar oihukatzen eta bultzatzen hasi ziren. Orain, Adingabeen Fiskaltzak erabakiko du deliturik dagoen ala ez.
2015/05/05 - 23:05
Bartzelonan irakasle bat hil zuen adingabearen auzia artxibatu dute
Haurrak eta Nerabeak Artatzeko Zuzendaritza Nagusiari igorri dio auzia epaileak, “beharrezko neurriak” har ditzan.
2015/04/21 - 23:06
Balezta gehiago aurkitu dituzte irakaslea hil zuen adingabearen etxean
Generalitateak aurreikusi duenez, gazteak tratamendu berezia jasoko du bizpahiru urtez; izan ere, litekeena da buruko gaixotasunen bat izatea.
2015/04/21 - 17:08
Ikasle eta irakasleak joan dira eskolara, baina ez dute klaserik izan
Egun zaila izan dute gaurkoa Bartzelonako Joan Fuster institutuan. Ikasleak eta irakasleak eskolara joan bai, baina ez dute eskolarik izan. Gaur psikologoen laguntza jaso dute.
2015/04/21 - 10:02
Irakasle bat hil duen mutilari berreziketa programa bat ezarriko diote
Generalitatearen arabera, 13 urteko mutikoak agerraldi psikotiko bat izan zuen.
2015/04/20 - 22:13
Bartzelonako erasotzaileak bazekien nori eraso eta nori ez
Ikasgelara baleztarekin sartu eta irakasle bati gezia bota dio. Haren alabari labankada eman dio hankan gero, eta laguntzera joan den beste irakasle bati beste gezi bat jaurti eta hil egin du.
2015/04/20 - 13:52
Balezta batekin irakasle bat hil du ikasle batek Bartzelonan
Ikaslea berandu iritsi da gelara, atea jo eta irakasle batek atea ireki duenean, balezta atera eta aurpegira tiro egin dio.