Ezin dute inputatu
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bartzelonan irakasle bat hil zuen adingabearen auzia artxibatu dute

Haurrak eta Nerabeak Artatzeko Zuzendaritza Nagusiari igorri dio auzia epaileak, “beharrezko neurriak” har ditzan.
Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE

Bartzelonako institutu batean irakasle bat hil zuen ikaslearen auzia artxibatu du epaileak; izan ere, adingabea ezin dute inputatu, eta beste inor inplikatzea baztertu dute. Hala ere, magistratuak Haurrak eta Nerabeak Artatzeko Zuzendaritza Nagusiari igorri dio auzia, “beharrezko neurriak” har ditzan.

Honenbestez, adingabeak aihotz batekin irakaslea hil ostean ireki zuen auzia artxibatzea erabaki du Bartzelonako epaileak, eta ikaslearen ordenagailu eramangarria aztertzeko eskaria atzera bota du.

Ikasleak agerraldi psikotikoa izan zuela uste du Hezkuntza Departamentuak. Ikaslea Joan Fuster institutuan sartu zen apirilaren 20an, aihotz eta balezta batekin armaturik, eta irakasle bat sastatu eta hil zuen. Gainera, beste bi irakasle eta bi ikasle zauritu zituen.

Guardiako epaileak bere gain hartu zuen ikerketa, baina auzia artxibatzea erabaki du “irakaslea akabatu zuen erasotzailea” erantzukizunik gabeko adingabe bat delako.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Miren Elgarresta, Emakundeko zuzendaria: “Zenbat eta sentsibilizazio lan handiagoa egin, orduan eta kasu gehiago azaleratzen dira sexu askatasunaren kontrako delituei lotuta"

Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak gaur Euskadi Irratian azaldu duenez, genero-indarkeriagatik edo sexu-askatasunaren aurkako delituengatik Euskadin jarritako salaketen kopuruak goranzko joera du. Horren hitzetan, igoera hori, neurri batean, sentsibilizazio-lanaren eta biktimen eskura baliabide eta zerbitzu gehiago jartzearen ondorio da, babes handiagoa ematen baitiete eta salaketa jartzera bultzatzen baitituzte.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X