Irakasleak
2020/10/24 - 23:22
Irakasleak mikrofonoak erabiltzen hasi dira, eztarria ez urratzeko
Pandemiaren ondorioz musukoa erabili behar izateagatik, ikasturte hasieran ohi baino esfortzu eta ahots arazo gehiago izaten ari dira irakasleak, eta mikrofonoa lagun dute orain.
2020/10/19 - 11:56
Frantziak polizia operazioak abiatu ditu, Samuel Paty irakaslearen hilketaren ondotik
Barne ministro frantziarrak iragarri duenez, dozenaka pertsonaren aurkako polizia operazio zabalik dago, ostiraleko atentatua justifikatzen duten mezuak sarean argitaratzeagatik.
2020/10/18 - 21:40
Eraso islamiar batean hildako irakaslea omendu dute milaka lagunek Frantzian
Adierazpen askatasuna aldarrikatu dute Parisen, Lyonen, Tolosan, Nantesen, Lillen edota Marsellan, besteak beste, "je suis ensignat" oihu artean.
2020/10/16 - 21:08
Burua moztu diote irakasle bati Parisen
Poliziak hil egin du ustezko erasotzailea eta Terrorismoaren aurkako Fiskaltzak ikerketa bat jarri du abian. Mahomaren karikaturak erakutsi zituen klasean, eta hori izan liteke erasoaren arrazoia.
2020/10/15 - 20:54
Baheketa Irungo Txingudi institutuan, 23 ikaslek eta 4 irakaslek positibo eman ostean
PCRa zentroan bertan egingo diete ostiral honetan DBHko 2., 3. eta 4. mailako ikasle eta irakasleei.
2020/10/15 - 13:56
EHUk diziplina-espedientea ireki dio maskara barik eskola ematen zuen irakasleari
Unibertsitateak pertsona bat izendatu du espedientearen instrukzioa zuzendu eta arau-haustea gertatu ote zen jakiteko ikerketak egin ditzan.
2020/10/13 - 14:21
Donostiako institutu bateko irakasle bat salatu dute berrogeialdia ez betetzeagatik
Ikastetxe horretako hamar langile bakartu dituzte (horietako bat salatutako irakaslea) PCR proban positibo eman zuen irakasle batekin harremanetan egon zirelako.
2020/10/07 - 20:43
Hezkuntza Sailak eskola publikoak 670 irakaslerekin indartzeko konpromisoa hartu du
Steilasek gaitzetsi du Jaurlaritzak ez duela sindikatuekin adostu irakasle kopurua erabakitzeko irizpidea.
2020/10/02 - 23:30
Hezkuntzan COVID-19ari aurre egiteko neurri zehatzak eskatu dituzte sindikatuek
ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuek baliabide gehiago eskatzen dituzte, "aurrez aurreko ikasturte segurua" bermatu ahal izateko. Jokin Bildarratzen iragarpena propagandatzat jo dute.
2020/10/01 - 22:05
EHUk espedientea zabaldu dio eskolak musukorik gabe eman zituen irakasle bati
Maisuak positibo eman du PCR proban, eta ondorioz, Elikagaien Zientzia eta Teknologia graduko lehen mailako 20 bat ikasle koarentenan jarri dituzte.
2020/10/01 - 14:35
Legebiltzarrak uko egin dio ratioak murrizteko eta kontratazioak handitzeko ekimenari
EH Bilduk eta E-Podemosek 15 ikasleko kopurua ezartzea proposatu zuten, eta horretarako ikastetxeetako langile kopurua handitzea eskatu zuten. Gainerako taldeek ez dute ekimena onartu.
2020/09/30 - 17:05
Eskola Kontseiluak uste du ikasturtearen hasiera ondo joan dela oro har
Eskola itzulera konplikatua izan da alde guztietatik, baina lehen asteak ondo joan direla uste du Eskola Kontseiluak.
2020/09/29 - 22:52
Frantziako irakasle bat kaleratu dute gorputz osoa tatuatuta izateagatik
Haur hezkuntzako gurasoak ume txikiak beldurtzen zituela kexatu ziren. Frantziako gizon tatuatuenak irakasle izaten jarraitu nahi du.
2020/09/29 - 22:25
Sexu-abusuengatik zigortutako Gazteluetako irakasleak errugabea dela berretsi du
Bi urteko kartzela-zigorra ezarri diote ikasle bati sexu-gehiegikeriak egin zizkiolako. Hala ere, errugabea dela dio eta Auzitegi Konstituzionalean helegitea jartzea aztertuko du haren abokatuak.
2020/09/28 - 17:07
Gorenak 11 urtetik bi urtera jaitsi dio espetxe zigorra Gazteluetako irakasleari
Gorenak modu partzialean onartu du irakaslearen helegitea, eta sexu-abusuen bost gertakarietako bi baztertu ditu, Bizkaiko Auzitegiak 11 urteko kartzela-zigorra ezarri ostean.
2020/09/26 - 15:22
"Pandemiaren ikasturtea aurrera ateratzeko baliabideak" eskatu dituzte ikastolek
"Ezinbestekoa izango zaigu baliabide gehiago eskuratzea", adierazi du Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko presidenteak.
2020/09/23 - 14:22
Grebaz geroztik, Jaurlaritzaren proposamenik jaso ez dutela salatu dute sindikatuek
Hori horrela, hiru hiriburuetan manifestazioak deitu dituzte urriaren 2rako. Ohartarazi dute baliabide gehiago jartzen ez badira "transmisio-arazoak areagotu egingo direla" ikasgeletan.
2020/09/22 - 11:17
Faltan ziren bi irakasleak ordezkatu dituzte Salburua ikastetxean
Hala, zuzendaritza taldea bere zereginetara itzuli ahal izan da, behin-behinean bi irakasle horien lana egiteko utzi eta gero.
2020/09/21 - 16:30
Steilasek Jaurlaritza salatu du hezkuntza berezian irakasleek duten babes faltagatik
Steilasek langileak babesteko materiala eskatu zion Hezkuntza Sailari, baina gabezia horren aurrean "erantzunik" jaso ez dutenez, auzitara eraman dute Jaurlaritza.
2020/09/21 - 14:11
Salburuako guraso eta irakasleek protestak egin dituzte, langile faltagatik
Zuzendaritzak bere funtzioak utzi eta oraindik irakasle esleiturik ez duten bi lanpostu huts betetzea erabaki du.