EHUk diziplina-espedientea ireki dio maskara barik eskola ematen zuen irakasleari
Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) diziplina-espedientea ireki dio Arabako campuseko irakasleari (Farmazia Fakultateko irakaslea), eskolak maskararik gabe eman zituelako, Unibertsitateak jakinarazi duenez.
Joan den urriaren 1ean Euskal Herriko Unibertsitateak isilpeko informazio-espediente bat ireki zuen argitzeko Farmazia Fakultateko Dekanotzak emandako informazio bat; izan ere, horren arabera, irakasle batek maskara barik ematen zuen eskola ikasturtearen hasieratik. Orain, errektorearen erabaki baten bidez, unibertsitateak amaiera eman dio informazio-espediente horri.
Estatuko eta autonomia erkidegoko legeetan, zein UPV/EHUko barne arauetan ere ("Irakasle-ikertzaileentzako Prebentzio Dekalogoa" eta "2020-2021 ikasturterako EHUko zentroen funtzionamendurako neurriak" dokumentuetan, hain zuzen), argi eta garbi jasota dago: "Maskara erabili behar duzu beti eta modu egokian (…) unibertsitateko gune guztietan (…), nahiz eta pertsonen arteko segurtasun tartea gordetzeko aukera izan" (IRIEn Prebentzio Dekalogoa).
Egindako ikerketek erakutsi dutenez, arau-hauste bat egon da, antza, eta, hori dela eta, errektoreak agindua eman du irakasle inplikatuari diziplina-espedientea irekitzeko eta espedientea bideratuko duen instruktore bat izendatzeko.
Prozedura horretan, deklarazioa hartuko zaio espedientatutako pertsonari, behar diren frogak bilduko dira eta alegazioak egiteko aukera egongo da. Azkenik, errektoreak erabakia hartuko du, eta kasuan kasuko zigorra ezarriko du, hala badagokio.
Zure interesekoa izan daiteke
Hiria eta donostiarrak "errespetatzeko" eskatu die Donostiako alkateak Olympique Lyoneko jarraitzaileei
Ertzaintzak kontrolak ezarri ditu Biriatun, Realaren eta Lyongo Olympiquen arteko partida dela eta
Ertzaintzak Realaren, Alavesen eta Celtaren 20 zale "erradikal" inguru identifikatu ditu Donostian
Zazpi urteko kartzela-zigorra ezarri diote gizon bati, lo zegoen 14 urteko adingabe bat bortxatzeagatik
ErNEk Tolosako bi udaltzaini egindako eraso bat salatu du, esku-hartze batean larri zauritu zituzten
Greba orokorra Iparraldean, bizitzaren garestitzearen aurka
Zupiria: "Ertzaintzak eta Donostiako Udaltzaingoak hartu dituzte hartu beharreko neurriak gaurko partiduari begira"
Behobia-Donostia lasterketak aldaketak eragingo ditu igandean trafikoan, aparkalekuetan eta garraio publikoan
Etxebizitza eta ekonomia dira EAEko herritarren kezka nagusiak, erabakigarriak iruditzen zaizkien hauteskunde orokorren atarian