Irun
2022/05/09 - 22:08
Emakume bat zauritu da Endarlatsan bere txakurrak eraso eginda
Gaztea Bidasoko Ospitalera eraman zuten, eta ordu batzuetara eman zioten alta.
2022/05/07 - 16:51
Bilboko hilketengatik susmopean den atxilotuari behin-behineko kartzelaldia ezarri dio epaileak
Bilboko ustezko hiltzailearen kasuan, Ertzaintza lau heriotza ikertzen ari da, eta beste bi hilketa saiakera. Susmagarriak Irunen entregatu zuen bere burua, baina leporatzen zaizkion delitu guztiak Bilbon egindakoak dira. Ostegunetik atxilotuta egon ostean, epailearen aurrera eraman dute orain.
2022/05/06 - 22:30
Bi ordu eta erdiz egon dira miatzen Bilboko ustezko hiltzailearen etxebizitza Irunen
Agenteek kaxa bat eraman dute miatutako etxetik. Bi hilabete eta erdi zeramatzan bizitzen Irunen bikotekidearekin eta haren amarekin. Irungo denda batean ari zen lanean otsailetik.
2022/05/06 - 18:38
Erkorekak gizarteari "lasaitasun" mezu bat igorri dio Bilboko ustezko hiltzailearen auziaren aurrean
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak "oso zuhurrak" izatea eskatu du. "Lasaitasuna helarazi nahi diot gizarteari baina, bereziki, LGTBI+ kolektiboari, ondo asko baitakigu kasu honek larritu egiten duela", azpimarratu du.
2022/05/06 - 16:17
Bere argazkia eta identitatea publikoki zabaltzean, Irungoko ertzain-etxean aurkeztu zen ustezko hiltzailea
Bere burua entregatu zuen momentuan ez zeraman dokumentaziorik gainean. Hatz markak hartu eta identifikazio probak egin ostean atxilotu zuten. Egozten zazikion delituak ukatu ditu eta ikerketan kolaboratzeko prest agertu da.
2022/05/01 - 14:31
Pedro Iglesiasek arrantzatu du denboraldiko lehen izokina, Bidasoa ibaian
Pedro Iglesias irundarrak harrapatu du denboraldiko lehen izokina Bidasoa ibaian. "Lehendabizikoa" aske jaiotako 4,460 kiloko emea izan da eta Donostiako Rekondo jatetxeak erosi du 1.600 eurotan.
2022/05/01 - 13:38
Pedro Iglesias irundarrak arrantzatu du denboraldiko lehen izokina, Endarlatsan
"Lehendabizikoa" aske jaiotako 4,460 kiloko izokin emea izan da eta 1.600 eurotan erosi du Donostiako Rekondo jatetxeak.
2022/04/29 - 13:47
Osasun Sailak ez ditu Bidasoko Ospitaleko ebakuntza gelak itxiko lanek dirauten artean
Kirurgia sailean lanak egin bitartean, 18 bat hilabetez, gelak zarratu eta ebakuntzak Onkologikoan egitea zen Osakidetzaren lehen asmoa. Ospitaleko langileak eta eskualdeko bizilagunak itxieraren aurka agertu dira.
2022/04/28 - 13:20
Bidasoa ibaian desagertutako gizona bilatzeko lanak hasi dituzte berriro
Antza denez, Endarlatsa inguruan ibaira erori zen apirilaren 18an, Iparraldera gurutzatu nahian ari zela. Asteazkenean ekin zieten bilaketa lanei, berarekin zihoazen bi pertsonak haren desagerpena gobernuz kanpoko erakunde bati jakinarazi ostean.
2022/04/27 - 17:44
Apirilaren 18an Bidasoa ibaira jausitako pertsona migratzaile gazte baten bila ari dira
Duela bederatzi egun muga igarotzeko saiakeran Endarlatsa inguruan ibaira erori zela uste dute. Haren bila ari dira orain Ertzaintza eta Gurutze Gorria.
2022/04/27 - 16:38
Ibilgailu elektriko aurreratuenak eta punta-puntako kargatze azpiegiturak erakusgai, Ficoban
Era guztietako ibilgailu elektrikoak aurkitu daitezke Go Mobility azokan. Autoak, trena, autobusa, tranbia, elbarrientzako txirrinduak, traktore autonomoak, baita taxi hegalari bat ere.
2022/04/22 - 18:31
40 kilo marihuana eta 20 kilo haxix zeramatzan autokarabana bat atzeman dute Irunen
Bost pertsona atxilotu dituzte, eta beste bat ikertu, osasun publikoaren aurkako delitua egotzita.
2022/04/22 - 14:37
40 kilo marihuana eta 20 kilo haxix zeramatzan autokarabana bat atzeman dute Irunen
Gipuzkoako Guardia Zibilak 40 kilo marihuana kukulu eta 20 kilo haxix zeramatzan autokarabana bat atzeman du Irunen. Polizia operazioan bost pertsona atxilotu dituzte eta beste bat ikertzen ari dira.
2022/04/20 - 01:13
17 kilometroko pilaketak izan dira AP-8an, Irunen, Baionarako noranzkoan
Auto-ilarak 10:00ak aldera hasi dira sortzen. Egunotan errepidean ibili ezin izan duten kamioiak bidera atera dira eta pilaketak eragin dituzte. 21:15 inguruan bueltatu da normaltasuna.
2022/04/15 - 12:32
Gizon bat atxilotu dute Irunen emakume bat atxikitzea leporatuta
Ostegun goizaldean gertatu da Irungo etxebizitza batean. Gero, gizonak bere buruari egindako lesioak artatzeko Donostia Ospitalera eraman dute.
2022/04/09 - 18:18
Lapurdin barrena dabil Korrika
Azken-bigarren eguna Nafarroan abiatu du Korrikak, Lapurdira iritsi aurretik. Urruñatik hasita, Lapurdi osotik igarotzen ari da gaurkoan.
2022/04/07 - 21:55
Gotzone Sagarduik dimisioa "berehala" ematea eskatu dute lau ospitaleko profesionalek
Zentroetako oinarrizko zerbitzuek pairatuko edo dagoeneko sufritutako murrizketak eta deuseztapena salatu dituzte agerraldian, "Bizirik. No al desmantelamiento" lelopean.
2022/03/30 - 20:13
Hilotz bat topatu dute Bidasoa ibaian
Joan den martxoaren 12an, migratzaile gazte bat desagertu zen Bidasoa ibaian, eta gaur hilik agertu den laguna bera ote den ikertzen ari dira.
2022/03/30 - 01:51
CAFek asteazken honetan berreskuratuko du bere jarduera Irungo eta Beasaingo lantegietan
Garraiolarien grebaren ondorioz, hornidura nahikorik gabe geratu ziren eta bost egunetan jarduera nagusia geldituta izan dute.
2022/03/29 - 11:07
Olaberria eta Irun arteko kamioi karabana
Euskal Herriko garraiolari autonomoek greban jarraitzen dute. Ordu honetan protesta martxa bat egiten da Gipuzkoan, Olaberria eta Irun artean.