Japonia
2017/11/10 - 09:26
Pazifikoa, bilduta
Vietnamen bilera egingo du gaur Asia-Pazifikoko Kooperazio Foroak. Han izango dira AEB, Txina, Errusia, Japonia, Hego Korea eta Kanadako agintariak, besteak beste.
2017/10/24 - 10:38
Japoniak bere ahalmen militarra handitu nahi du
Tokiok babeserako Armada du, ez erasorako. Hori aldatu nahi du Abe lehen ministroak, Ipar Korearen erasoei aurrea hartu ahal izateko.
2017/09/20 - 23:08
6,1 graduko lurrikara Japoniako kostaldean
Oraingoz ez dago kalteei buruzko informaziorik. Ez dute tsunami alerta aktibatu.
2017/09/15 - 09:55
Japoniatik gertu jausi den misila jaurti du berriro Ipar Koreak
Piongiangek horren moduko beste bat jaurti zuen abuztuan. NBEren Segurtasun Kontseiluak urgentziazko bilera deitu du gaurko.
2017/09/05 - 11:48
Hegazkin batek ezinbesteko lurreratzea egin behar izan du Tokion
Txori batek talka egin zuen hegazkinaren aurka, eta motor batean sartu zen, antza. Hegazkina aireratu berria zen, New Yorkerako bidean.
2017/09/03 - 10:20
Ipar Koreak proba 'arrakastatsua' egin du hidrogeno bonba batekin
Orain arte egin duen entsegurik ahaltsuena izan da. Piongiangek armamentu nuklearra garatzeko bere programa asko azkartu du uda honetan.
2017/08/29 - 11:48
Ipar Koreak misila jaurti du Japoniaren gainetik
Japonia iparraldea zeharkatu ondoren Ozeano Barean erori da, Japoniako Hokkaido uhartetik 1.180 kilometrora.
2017/08/29 - 10:14
Ipar Koreari beldur
Piongianek interesa dakioke Hego Korea konkistatzea, herrialde aberatsa delako. Horregatik daude kezkatuta hegokorearrak eta japoniarrak, Koreen arteko gerraren aurrean entzungor geratu ezin direlako.
2017/08/29 - 02:21
Ipar Koreak misila jaurti du Japoniako lurraldearen gainetik
2009tik artxipelago japoniarraren gainetik igaro den Ipar Koreako lehen misila da. AEBk, Japoniak eta Hego Koreak larrialdiko bilera egitea eskatu diote NBEri.
2017/08/26 - 10:09
Ipar Koreak hiru misil balistiko jaurti ditu itsasora
Antza denez, horietako bik porrot egin dute saiakera berri horretan, bestea berriz, Japoniako uretan lehertu egin omen da.
2017/08/08 - 12:56
Noru tifoiak euriteak utzi ditu Japonian, Honshu uhartean
Ekaitz tropikala da orain, eta Tokiotik urrun dago; dena den, eragin nabarmena izan du Japoniako irlarik handienean.
2017/07/28 - 23:05
Ipar Koreak kontinentearteko misil bat jaurti du Japoniako Itsasorantz
Japoniako Gobernuak aurtiketaren berri izan duten arren, misila balistikoa izan ote den oraindik ezin dutela baieztatu gaineratu du.
2017/07/28 - 16:37
Getxoko enpresa batek munduko 'bidaiontzi ekologiko' handiena diseinatu du
Japoniako gobernuz kanpoko erakunde batetik jaso zuen enkargua. "Bakearen ontzia" deituko da, eta 2020rako itsasoak zeharkatzen egotea espero dute.
2017/07/06 - 12:34
Gutxienez bi hildako Japonian, 'inoiz ez bezalako' euriteengatik
Gainera, gutxienez 11 lagun daude desagertuta, herrialdeko hegoaldean. Urteko garai honetan botatzen den euria kontuan izanik, aurten % 50 gehiago busti du.
2017/07/06 - 10:56
Whashingtonen eta Pyongyangen jolas arriskutsua
Ipar Koreak misil asko ditu Seulera begira. Japoniari dagokionez, helmen ertaineko misilak ere iritsiko lirateke hirietara. Beraz, Tokio eta Seul Trumpen irrika militarra baretzen saiatzen ari dira.
2017/07/05 - 11:33
Hildako bat eta milaka ebakuatu Japonian, euriteengatik
20.000 lagun atera behar izan dituzte euren etxeetatik herrialdeko mendebaldean; aurreko eguneetan, tifoi baten ondorioz, beste 20.000 lagun ebakuatu zituzten hego-mendebaldean.
2017/07/04 - 11:10
Misil interkontinentala jaurti duela iragarri du Ipar Koreak
"Munduko edozein leku kolpatzeko" ahalmena dauka misilak, esan du Pyongyangek. 2.802 km-ko altuera hartu eta 39 minutuko hegaldia egin du, xedea jo aurretik.
2017/07/04 - 08:38
Ipar Koreak beste misil balistiko bat jaurti du Japoniako Itsasora
"Tipo honek ez al dauka besterik egiteko bizitzan?", esan du Donald Trumpek. Misila helmen ertainekoa izan da eta 2.500 km-ko altuera hartu du. Ipar Koreak "iragarpen garrantzitsua" egingo du gaur.
2017/06/08 - 10:14
Ipar Koreak lurretik itsasorako hainbat misil probatu ditu berriz
Misilek 200 bat kilometro egin dituzte Japoniako Itsasoko uretan erori aurretik. Itsasontzi aurkako gurutzaldi-misilak dira, baina ez dute zehaztu zenbat jaurti dizuten.
2017/05/29 - 10:53
Ipar Koreak beste misil balistiko bat jaurti du
Misilak 450 km-ko distantzia egin du, 560 km-ko altuerarekin, eta Gune Ekonomiko Berezian erori dela uste dute, Japonian.