Japonia
2017/05/26 - 12:23
G7a Taorminan bilduta, nazioarteko politika erabakitzeko
Munduko zazpi herrialde aberatsenek segurtasuna eta hazkundea dituzte gaurko gai zerrendan eztabaidagai.
2017/05/14 - 10:47
Ipar Koreak misil balistiko bat jaurti du
Misil balistikoak 700 kilometro zeharkatu ditu eta itsasoan erori da, Japonian. Larunbatean jaurti zuten misil berria, Hego Koreako agintari militarrek jakinarazi dutenez.
2017/03/30 - 20:03
Eneko Atxak jatetxe berria irekiko du Tokion
Irailaren 7an irekiko ditu ateak. Munduko jatetxe onenen zerrendan 16. postuan dago Azurmendi jatetxea (Larrabetzu).
2017/03/27 - 10:36
Gutxienez zortzi ikasle hil dira Japonian izandako elur-jausi batean
60 ikasle parte hartzen ari ziren ekitaldi batean jazo da ezbeharra. 8 lagu hil dira gutxienez eta 30 zaurituta daude.
2017/03/17 - 11:33
Simulakroa Japonian, Ipar Korearen misilen beldur
30.000 biztanle dituen Oga herrian egin dute simulakroa. Helburua, balizko misil jaurtiketa baten aurrean, ebakuazioa azkar egitea da.
2017/03/11 - 20:43
Fukushimako hondamendiaren biktimak gogoratu dituzte Japonian
Lurrikara eta ondoren izandako tsunamiaren ondorioz hildako 18.000 lagun baino gehiago omendu dituzte herrialdeko hainbat puntutan izandako ekitaldietan.
2017/03/06 - 09:46
Ipar Koreak lau misil balistiko jaurti ditu itsasora
Japoniak, Hego Koreak eta AEBk esan dute "onartezina" dela misilak botatzea, eta ondorioak izan daitezkeela ohartarazi diote Piongiangi. EBk ere bat egin du gaitzespenarekin.
2017/02/02 - 22:06
Nazioarteko lehen komiki eta manga jaialdia hartuko du Donostiak
Kursaal Jauregian erakusketa ikusgarriak, gai desberdinetako hitzaldi interesgarriak, elkarrizketarako guneak edota tailerrak izango dira.
2016/12/28 - 09:48
Abe eta Obama Pearl Harborreko bisita sinbolikoan bildu dira
Zeremoniak minutu bateko isilaldia izan du. Japoniako lehen ministroa eta AEBko presidentea erasoan hildako pertsona guztien izenak idatzita dauden paretaren aurrean gelditu dira handitasunez.
2016/12/28 - 09:24
Japoniak eta AEBek adiskidetasuna erakutsi dute
Barack Obama Estatu Batuetako presidenteak eta Shinzo Abe Japoniako lehen ministroak ahalegin handia egin dute bi herrialdeek harreman sendoa dutela adierazteko.
2016/11/22 - 09:28
7,4 graduko lurrikarak tsunami alerta eragin du Japonian
Ritcher eskalan 7,4ko indarra izan duen lurrikarak Fukushima ingurua astindu du bart. Ondorioz, agintariek tsunami alerta ezarri zuten.
2016/11/22 - 00:01
Japoniak bertan behera utzi du tsunami arriskuagatik ezarritako alerta
Japoniako Meteorologia Agentziak ia sei orduz izan du alerta indarrean lurrikara izan eta gero. Sismoaren hipozentroa 25 kilometroko sakoneran kokatu dute.
2016/11/08 - 09:35
Zulo erraldoia, Fukuoka erdigunean
Japoniako Fukuoka erdigunean 300 metro kuadroko zuloa ireki da. Ondorioz, trafikoa eta argindarra moztu dituzte, baita inguruko etxeak hustu ere.
2016/11/02 - 10:04
Doitasun handiko satelite meteorologikoa aireratu du Japoniak
Japoniako espazioa-agentziak (JAXA) Himawari 9 izeneko doitasun handiko satelite bat aireratu du gaur goizean Tanegashima irlatik.
2016/08/31 - 10:59
Lionrock tifoiak 11 lagun hil ditu Japonian
Hildako 11 lagunetatik 9, Iwaizumiko zahar-etxe baten ondoan aurkitu dituzte eta bertan bizi ziren adinekoak direla uste dute agintariek.
2016/08/08 - 19:26
Akihito Japoniako enperadoreak abdikatzeko nahia iragarri du
Japoniako legediak ez du aurreikusten erregea bizirik dela ondorengotza prestatu dezakeenik, eta, ondorioz, bertako legedia aldatu beharko litzateke.
2016/08/06 - 14:14
Bonba atomikoak eragindako hildakoak omendu dituzte Hiroshiman
Bakearen Parkean izan dira ekitaldiak, bonba bota zuten ordu berean. Bonbaren ondorioz 140.000 lagunetikora hil ziren, eta milaka izan ziren kaltetuak erradiazioaren ondorioz.
2016/07/26 - 16:22
19 lagun hil eta 25 zauritu dituzte Japonian, urrituen egoitza batean
26 urteko gazte batek egin du erasoa, ustez. Poliziari esan dio "urrituak mundu honetatik kanpo egotea" nahi duela.
2016/07/26 - 11:06
19 lagun hil dituzte urrituen egoitza batean, Tokiotik gertu
Erasotzaileak, 26 urteko gaztea eta zentroko langile ohia bera, adierazi zion Poliziari: "Nahi dut urrituak mundu honetatik kanpo egotea".
2016/07/26 - 08:40
Gizon batek 19 pertsona hil ditu Tokiotik gertu
26 urteko ustezko erasotzailea zentroko langile ohia zen. Bere burua polizia-etxean entregatu du. “Pertsona urrituak mundu honetatik kanpo nahi ditut”, adierazi du gizonak.