Eneko Atxak jatetxe berria irekiko du Tokion
Eneko Atxa sukaldari zornotzarrak Eneko Tokyo jatetxe berria irekiko du Tokion, irailaren 7an. Atzerrian zabaltzen duen hirugarren jatetxea izango da, eta euskal sukaldaritza berriaz gain Tokioko produktuak dastatzeko aukera egongo da bertan. Larrabetzun (Bizkaia) duen Azurmendi jatetxeak hiru Michelin izar ditu.
2016ko Abuztuan Eneko at One Aldwych jatetxea ireki zuen Londresen, One Aldwych hotelean. Gauzak horrela, atzerrian zabaltzen duen hirugarren jatetxea izango da Tokiokoa, Phuketen (Thailandia) ireki baitzuen lehena (Aziamendi jatetxea). Ohar baten bidez jakitera eman duenez, jatetxe berria Roppongi auzoan egongo da, eta bertako elikagaiak moldatuz plater berriak prestatuko ditu.
Jatetxea bi partetan banatuta egongo da. Areto nagusiak 44 jankide hartzeko tokia izango du, eta sukaldea zabalik izango du. Beste alde batetik, udaberritik udazkenera bitartean beste areto bat irekiko dute kanpoaldean. Halaber, lau sala pribatu izango ditu (balkoi eta guzti). Sukaldea zabalik egongo denez, platerak zuzenean nola prestatzen dituzten ikusteko aukera izango dute jankideek.
Munduko Jatetxe Onenen zerrendan (The World's 50 Best Restaurants), Azurmendi jatetxea 16. postuan dago. Gainera, nazioarteko jatetxerik jasangarriena bezala izendatu zuten. Hiru Michelin izar jaso dituen sukaldari gazteena da Eneko Atxa.
Zure interesekoa izan daiteke
24 partidako zigorra ezarri diote futbol-jokalari bati epaileari eraso egiteagatik, Nafarroan
Erasoa pasa den asteburuan gertatu zen, CDA Rotxa eta UD Mutilvera C taldeek jokatutako gazte mailako futbol partidan.
Adimen artifizialarekin sortutako irudi sexualizatuak debekatu ditu Europar Batasunak
Irudi sexualizatuak nahiz haurren sexu-abusuarekin lotutako edukiak sortzeko helburu bakarra duten adimen artifizialeko sistemak debekatuta egongo dira 2026ko abenduaren 2az geroztik. Grok X sare sozialeko AAko tresnak sortutako hika-mikaren ondoren adostu dute neurria.
Horrelakoa izango da MV Hondiusen bidaia Kanariar Uharteetara
Hantabirus kasuak dituen itsasontziaren bidaia maiatzaren 9an, larunbatean, iritsiko da Kanarietara, zehazki, Granadillako industria-portura. Hortik, tripulatzaileak Tenerife Hegoaldeko Nazioarteko aireportura eramango dituzte.
Gutxienez sei kilometroko auto-ilarak AP-8 autobidean, Usurbilen, Irunerako noranzkoan
Lau autok istripua izan dute, eta erreietako bat itxita dago AP-8 autobidean, Usurbil parean, Irunerako noranzkoan. Bigarren istripu batek are gehiago zaildu du egoera, eta auto-ilara luzeak sortzen ari dira Irunerako noranzkoan.
Albiste izango dira: hantabirusaren azken ordua, Tubos Reunidosko langileen batzarra eta Gabonetako Loteriaren Igorreko auzia
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Matxura baten ondorioz, bi gaixo zeramatzan hegazkin medikalizatuak geldialdia egin behar izan du Kanaria Handian
Bigarren hegazkina Herbereetara heldu da. Munduko Osasun Erakundearen zuzendari nagusiak azpimarratu duenez, osasun publikorako arrisku orokorrak "txikia izaten jarraitzen du". Gurutzaontzia, bere aldetik, Kanaria Uharteetara bidean da jada, eta hiru egun barru porturatzea aurreikusita dago.
Gutxienez 79 lagunek salaketa jarri dute Arratiko Zekorrak errugbi taldeak saldutako loteria txartelen auzian
Behar baino 225 partaidetza gehiago saldu zituela aitortu du Arratiko Zekorrak errugbi taldeak eta, horren ondorioz, 80 bat lagunek ezin izan dute saria kobratu: 10.000 euro partizipazioko; 2,2 milioi euro inguru, guztira.
Albanese "Gernika" aurrean: “Ikaragarria da, Gazan ikusi dudana ematen du”
Francesca Albanese Nazio Batuen Erakundeko Palestinarako errelatorea txundituta agertu da asteazken honetan Gernika Pablo Picassoren margolan ospetsuaren aurrean. Haren ustez, "gerra zibilaren suntsiketa" islatzen badu ere, Palestinako lurralde okupatuetan ikusitakoaren "isla" ematen du.
Trafikoa bere onera etorri da N-1 errepidean, bi kamioiren arteko istripuak auto-ilara luzeak eragin ondoren
Gasteizko noranzkoan izan da istripua, eta errei bat itxita egon da ia bi orduz. Behin ibilgailuak bidetik erretiratuta, pilaketak arintzen hasi dira.
Hantabirusak kaltetutako 'MV Hondius' gurutzaontzia larunbatean porturatuko da Kanarietan
Ontzian doazen 14 espainiarrak Madrilgo ospitale batera eramango dituzte, osasun-azterketa egitera. Oraingoz, inork ez du hantabirus gaitzaren sintomarik.