Jendea

2023/05/25 - 00:24
Tina Turner abeslari eta aktorea zendu da, 83 urte zituela
Tina Turner abeslari eta aktorea zendu da, 83 urte zituela, Suitzako Küsnacht herrian zuen etxean, gaixotasun baten ondorioz, haren familiak baieztatu duenez.

2023/05/24 - 23:43
Tina Turner, rock-and-roll musikaren erregina, zendu da
83 urte zituela hil da abeslaria, haren familiak baieztatu duenez.
2023/04/21 - 11:18
Erretiratu egin dituzte filmatze batean argazki-zuzendaria nahi gabe hiltzeagatik Baldwinen kontrako karguak
Halyna Hutchins argazki-zuzendaria hil zen "Rust" pelikula filmatzeko lanetan, Alec Baldwing aktoreak atrezzoko pistola batekin tiro egin ostean. Filmaketa bertan behera utzi ostean, asteon berrekin diote berriro.
2023/04/12 - 15:11
13 emakumek sexu erasoak egotzi dizkiote Gerard Depardieu aktoreari
2020an ere, salaketa jaso zuen frantziar aktoreak bortxaketagatik eta sexu erasoagatik. Kasu hartan, Charlotte Arnouldek jarri zuen.
2023/02/01 - 13:32
Fiskalak bideratu egin du nahi gabeko hilketa akusazioa Alec Baldwinen kontra
Orain, baliteke, zigor arloko ahozko epaiketa bati aurre egin behar izatea aktore estatubatuarrak. Gehienez bost urteko espetxe zigorra jaso dezake.
2023/01/12 - 21:44
Shakiraren eta Bizarrapen kantak hankaz gora jarri ditu sare sozialak (eta bai, zeuk ere entzun duzu)
Milioika bisita izan ditu lehen 24 orduetan "BZRP Music Sessions #53" abestiak. Gaurkoan, mintzagai nagusietakoa izan da zalantza barik lagunartean.
2023/01/03 - 10:19
Horrelakoa da Pele hobiratuko duten hilerri bertikala
Futbolari ohiak duela bi hamarkada nitxo bat erosi zuen Santos hiriko Nekropoli Ekumenikoaren Memorialean. Hilerria itxuraz bizitegi-eraikin baten antzekoa den dorre batean dago eta munduko hilerririk altuena da.
2023/01/02 - 19:40
Peleren hil-kapera zabaldu dute Brasilgo Santos hiriko Vila Belmiro Estadioan
Pelek bertan eman zituen jokalari gisa urte gehienak eta bere jarraitzaileek han dute omenaldia egiteko aukera. Erantzuna sekulakoa izaten ari da. Milaka pertsona bertara hurbiltzen ari dira, futbol jokalari handiari ohorezko agurra egiteko.
2023/01/02 - 10:37
Peleren gorpuzkinak Santosera iritsi dira milaka brasildarrek gaubeilatu ditzaten
Brasildarrek 24 ordu izango dituzte Pele agurtzeko. Gaubeila Santos hiriko Vila Belmiro estadioan ospatuko da. "O Rei"-k bere kirol ibilbidearen zatirik handiena estadio horretan jokatu zuen.

2022/12/30 - 21:23
Peleren hil-kapera astelehenean irekiko da, eta asteartean haren hileta izango da
Albisteak munduari bira eman dio, eta sare sozial nahiz hedabideak dolu mezuz bete dira. Astelehenean zabalduko dute hil-kapera, asteartean izango da hileta, eta horren lekuko izango da Peleren ama, 100 urtekoa.
2022/11/20 - 20:28
Malumak elkarrizketa batetik alde egin du, Qatarrek egindako giza-eskubideen urraketaz galdetuta
Qatarrek giza-eskubideak errespetatu ez izateak kezka eragiten ote dion galdetu dio Israelgo kazetari batek. Orduan, abeslari kolonbiarrak "zakar" deitu dio eta hortik joan da. Qatarreko Mundialaren Fan Zonean kontzertua eskaini du Malumak. @kann_news-ren bideoa.
2022/11/16 - 21:44
Shakira, Dua Lipa, Rod Stewart... Hainbat artistak muzin egin diote Qatarreko Munduko Txapelketari
Asko dira ezetz esan diotenak giza eskubideak urratzen dituen Erregimen batek antolatzen duen ekitaldi handian parte hartzeari.
2022/10/05 - 23:34
Juliette Binoche eta Marion Cotillardek ilea moztu dute Irango emakumeei elkartasuna adierazteko
Irango emakumeen iraultzak 18 eguneko borroka du bere eskubideen alde. Frantzian, bere aktore internazionalenek, besteak beste, Juliette Binoche, Marion Cotillard eta Charlotte Gainsbourgek, elkartasuna adierazi diete Irango emakumeei, kameraren aurrean ilea moztuz.
2022/08/14 - 21:20
Alec Baldwinek sakatu zuen Halyna Hutchins hil zuen pistolaren kolpekaria, FBIren arabera
Aktorearen hasierako adierazpenak gezurtatu ditu orain FBIren txostenak. Fiskalak momentuz ez du horren aurkako akusaziorik aurkeztu. Biktimaren familiak, ordea, aktorea salatu zuen zuhurtziagabeko hilketa egotzita.

2022/08/08 - 23:55
Olivia Newton-John, "Grease" filmeko protagonista, zendu da
73 urte zituela hil da aktore eta abeslari britainiar-australiarra.