Jendea
2021/09/23 - 00:57
Johnny Deppek Zinemaldiaren 69. edizioko bigarren Donostia Saria jaso du
Hain zuzen ere, Jose Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiko zuzendariak eman dio saria aktore estatubatuarrari, eta oso eskertuta eta hunkituta agertu da.
2021/09/22 - 21:38
Johnny Deppi Donostian egindako harrera
Johnny Depp Donostian da. "Zinemagintza garaikideko aktorerik talentudun eta moldakorrenetako bat izateagatik" saritu dute. Horrela, orain arte egindako ibilbide profesionala txalotu nahi du Zinemaldiak.
2021/09/22 - 21:18
Johnny Deppen jarraitzaileek lore-sorta bat eman diote aktoreari, Zinemaldira egindako bisitan
Hain zuzen ere, Donostiako Nazioarteko Zinemaldiak 69. edizioan banatzen duen bigarren Donostia Saria jasoko du asteazken honetan Johnny Deppek, bere ibilbide profesionalagatik.
2021/09/22 - 20:27
Johnny Depp Donostian da jada
69. edizioko bigarren Donostia Saria jasoko du gaur Deppek. Lehiaketatik kanpo, EITB Galan, "Irabazi arte" telesailaren lehen atala aurkeztuko da. Bartzelonan bizi den neskato batek futbolean jokatzea du gustuko, baina haren ama istripu batean hil ostean, aitak jaioterrira itzultzea erabakiko du.
2021/09/21 - 10:07
Asier Altunaren "Hondalea: amildegia itsasoan" lana estreinatuko dute gaur, Euskal Zinemaren Galan
Altunak Zinemaldiarekin estuki lotuta jarraitzen du, "Amama" (Irizar saria, 2015) lanarekin Sail Ofizialean lehiatu eta beste lan batzuk aurkeztu eta gero, "Agur Etxebeste!" (2019) esate baterako. Zinemirak, fikziozko eta ez-fikziozko hamaika lan eskaintzen ditu aurten.
2021/09/20 - 02:11
Donostiako Zinemaldiak proiekzioz beteriko egitarauarekin hasiko du astea
Astelehen honetan, film luze eta labur ugari ikusteko aukera izango da, lehiaketa ofizialean zein gainerako beste sailetan ere. Besteak beste, "Distancia de rescate", "Ni baino ez nauzu desiratuko" eta "El buen patron" filmak proiektatuko dituzte.
2021/09/19 - 16:05
Zinemarekiko grina agerikoa da Donostiako kaleetan, Zinemaldia dela eta
Besteak beste, "Zeruan legez", "Arthur Rambo", "Crai nou" eta "Camila sale esta noche" pelikulak izango dira ikusgai igande honetan.
2021/09/18 - 20:34
''Eskerrik asko Donostia'', Marion Cotillardek 2021eko lehen Donostia Saria eskertu du
Larunbat honetan, Marion Cotillard aktore frantziarrari egindako elkarrizketa osoa eskainiko dugu 'Gaur Egun' eta 'Teleberri' albistegietan.
2021/09/18 - 15:47
Mario Camus zinema zuzendaria hil da, 86 urte zituela
Zinegileak Ohorezko Goya saria jaso zuen 2011. urtean; izan ere, zinemagintzan egindako lan oparoa saritu nahi izan zuen Espainiako Zinema Akademiak.
2021/09/18 - 15:15
Marion Cotillardi lehen Donostia Saria emanez hasi da Donostiako Zinemaldia
Aktore frantziarrak hunkituta jaso du Penelope Cruzek emandako saria, eta eskerrak eman dizkio Zinemaldiari "ohore" horrengatik.
2021/09/18 - 15:05
Zea Maysek eta Rozalenek ahotsak batu dituzte Zinemaldiaren inaugurazio galan, ''Negua joan da ta'' abesteko
69. edizioa ostiral honetan hasi da, "covid-19ak eragindako pandemian eman ezin izan diren besarkadekin", eta Marion Cotillard aktore frantziarrak inaugurazio ekitaldian jaso duen 2021eko lehen Donostia Sariarekin.
2021/09/18 - 09:53
"Maixabel" filma ikusteko aukera egongo da larunbat honetan Zinemaldian, Sail Ofizialaren baitan
Filma irailaren 24an iritsiko da Hego Euskal Herriko zinema aretoetara, eta Irizar Saria lortzeko bederatzi hautagaietako bat da. Blanca Portillo eta Luis Tosar ditu protagonista, eta Maixabel Lasaren bizipenak kontatzen ditu.
2021/09/18 - 01:09
Marion Cotillard aktore frantziarrak 2021eko lehen Donostia Saria jaso du
Penelope Cruzek eman dio saria aktoreari. Hala, sari hau bere palmares bikainari gehitu zaio: Oscar bat, bi Cesar, BAFTA bat eta Urrezko Globo bat.
2021/09/14 - 11:54
Joseba Arregi Eusko Jaurlaritzako sailburu ohia hil da
Arregi (1946-2021) EAJko politikari garrantzitsua izan zen bi hamarkadaz, baina alderdia utzi zuen, desadostasunengatik. Ibilbide politikoa amaitu ostean, sailburu ohia Soziologia irakaslea izan zen EHUn 2011ra arte.
2021/08/29 - 16:59
Suizidioa gertutik bizi izan dutenek errealitatea naturalizatzeko eskatzen dute
Duela 14 urte, bikotekideak buruaz beste egin zuela azaldu zuen duela bi aste Aitziber Garmendia aktore eta umoregileak. Hori dela eta, berarekin eta inguruan suizidioren bat bizi izan dutenen Biziraun elkartearekin bildu gara. Ezkutatu ordez, gaia naturalizatzea nahi dute.
2021/08/05 - 22:53
Poliziak uste du Jose Luis Morenok 400 eta 900 milioi artean izan ditzakeela gordeta atzerrian
Filtratzen ari diren datuen arabera, poliziak uste du artistak 400 eta 900 milioi artean izan ditzakeela gordeta atzerrian, eta hotela eraikitzen ari dela Maldiva uharteetan. Bere asmoa Espainiako ondarea azkar saldu eta ihes egitea litzateke.
2021/07/18 - 01:12
Pilar Bardem antzezlea hil da, 82 urte zituela
Arnasteko arazoak zituen 2013tik, Mexikotik heldu ostean. Madrilgo Ruber Internacional Ospitalean ospitaleratu zuten arazo horrengatik. 2008an Arte Ederretako Urrezko Domina irabazi zuen.
2021/07/17 - 22:56
2021eko Cannesko Jaialdia: Alfonbra gorritik igaro diren izendatuak
Epaimahaiak gaur iragarriko du irabazleen zerrenda. Hain zuzen ere, Spike Leek zuzendu du jaialdiaren 74. edizio honetako lehiaketa ofizialeko epaimahaia.
2020/11/16 - 13:58
Mikel Moreno, Itziar Ituño eta Francis Diezek ''Yo no me callo más'' aurkeztu dute
Haurtzaroan sexu-abusua eta tratu txarrak prebenitzeko nazioarteko eguna dela eta, hainbat aurpegi ezagunek bat egin dute ekimenarekin.
2020/09/24 - 21:22
Viggo Mortensenek Donostia Saria jaso du
Estatubatuar zuzendari eta aktoreak Donostia saria jaso du, "Falling" zuzendari gisa egin duen lehen filma proiektatu duen ekitaldi batean.