Jon Artano
2018/11/05 - 15:28
1.400 migrante dagoneko Mexiko Hirira iritsi dira
Bizimodu hobe baten ametsarekin AEBra abiatutako migratzaileak hasi dira Mexiko Hirira iristen. Bertan batuko zaizkie Mexiko hegoaldetik datozen migranteen beste 3 kate erraldoi.
2018/11/02 - 15:44
Brasilek Israelen duen enbaxada Jerusalemera eramango du
Bestalde, Justizia ministroa ere izendatu du: Lula Da Silva presidente ohia kartzelan sartu zuen Sergio Moro epailea da.
2018/10/28 - 15:34
Brasilen bizi den Juan Jose Ormazabal apaizak Bolsonarori emango dio boza
Elizgizon lasartearrak hautagai ultraeskuindarrari emango dio botoa, Bolsonaro nahiago duelako Langileen Alderdiko hautagaia baino.
2018/10/26 - 16:59
Bolsonaro faboritoa da igandeko hauteskundeetan
Azken inkestek diote Haddad ezkertiarrak Bolsonarorekiko aldea murriztu duela, baina hala ere ultra-eskuindarra da faborito argia.
2018/10/22 - 16:32
Hondurastik oinez abiatu ziren migratzaile gehienak Mexikon daude jada
Hondurastik AEBra abiatu zen karabana bere bidean aurrera doa, Donald Trumpen mehatxuei eta Erdialdeko Amerikako agintarien aholkuei entzungor eginda.
2018/10/19 - 15:54
2010etik izotz azaleraren %20 desagertu da Kolonbian
Kolonbiako mendi garaietan nabarmena da izotz masen urtzea eta adituek uste dutenez, glaziar tropikal horiek 20-30 urtean galdu egingo dira.
2018/10/10 - 17:00
Politikari oposiziogilearen heriotza ikertzeko eskatu dute, Venezuelan
Fernando Alban polizia-etxe batean zegoen atxilotuta, Maduroren aurkako atentatuan parte hartzea egotzita. Bertsio ofizialaren arabera, bere burua leihotik bota zuen.
2018/10/09 - 16:39
Maduroren aurkako atentatuan atxilotutako zinegotzi bat hil da
Fiskaltzaren esanetan, Fernando Alban oposizioko zinegotziak bere burua bota du hamargarren pisu batetik. Haren alderdiak, berriz, suizidioaren bertsioa ukatu du eta hilketa izan dela salatu du.
2018/10/04 - 17:05
Brasilen hauteskundeak egingo dituzte igandean
Bi pertsona dira faboritoak: Jair Bolsonako ultraeskuindarra eta kartzelan jarraitzen duen Lula da Silvaren oinordekoa, Fernando Abbad progresista.
2018/09/26 - 17:13
Trumpek dio Maduroren erregimena 'oso azkar' kenduko luketela militarrek
Nazio Batuen Erakundearen batzar nagusian Venezuelaren aurka gogor egin dute agintari askok. Berehala etorri da erantzuna Caracasetik.
2018/09/07 - 15:56
Garabide elkartea, nasa herriaren hizkuntza eta kultura sustatzeko lanean
Orain arte Garabide elkarteak izan duen kooperazio proiektu handienean, nasa herriaren hizkuntza eta kultura bultzatzeko lanean ari dira, bertako elkarteekin elkarlanean.
2018/07/01 - 16:16
Andres Manuel Lopez Obrador ezkertiarra da faboritoa inkesta guztietan
Hirugarrenez dago lehian, eta hirugarren honetan azkenean lortzea espero du.
2018/06/30 - 18:10
Hauteskunde historikoak egingo dituzte igandean Mexikon
Presidenteaz gain alkate, gobernadore eta diputatu karguak ere jokoan daude. Horrez gain, ezkerreko politikari bat hautagai kontserbadoreen oso gainetik ageri da lehen aldiz inkestetan.
2018/06/16 - 19:35
Mikrokredituen bidez, negozio txikiak abian Kolonbian
Kolonbiako herritar asko bizimodua aurrera ateratzeko moduko negozioak sortzen ari dira kreditu txikiak eskatuta. Horren adibide, Jessica Hernandez kolonbiarra da.
2018/06/11 - 15:18
140 pertsona hil dira dagoeneko Nikaraguako protestetan
80ko hamarkadaz geroztik ikusi gabeko bortxakeria darabil poliziak, Daniel Ortega eta Rosario Murilloren dimisioa eskatzen dutenen aurka.
2018/05/28 - 15:20
Muturreko aukerak gailendu dira Kolonbian lehen itzuliko bozketan
Ivan Duque eskuindarrak eta Gustavo Petro ezkertiarrak lortu dituzte boto gehien, eta herritarrek bien artean erabaki beharko dute nor nahi duten presidente.
2018/05/25 - 16:12
Ivan Duque hautagai uribista da faboritoa Kolonbiako hauteskundeetan
Kolonbian hauteskundeak egingo dituzte igandean, eta horien baitan dago bake prozesuaren etorkizuna. Bi hautagai dira faborito: bata eskuinekoa –Uribismoaren ordezkaria–, eta bestea ezkertiarra.
2018/05/18 - 15:25
Madurok berrautaketa nahi du; oposizioak 'iruzurra' salatu du
Igandean presidentea aukeratzeko hauteskundeak egingo dituzte Venezuelan. Krisi betean dago herrialdea eta oposizioko talde gehienak abstentzioa sustatzen ari dira.
2018/04/02 - 18:25
Carlos Alvarado izango da Costa Ricako presidente berria
Inkestek emaitza oso estua aurreikusten bazuten ere, hautagai ofizialistak alde handiz irabazi dio Fabricio Alvarado artzain ebanjelikoari. Politikan sartutako erlijioso bat da.
2018/03/27 - 16:23
Lula, kartzelatik gertuago
Brasilgo presidente ohiaren behin betiko erabakia apirilaren 4an emango dute, baina azken errekurtsoak ere atzera bota dizkiote eta ez zaio ia aukerarik gelditzen aske izateko.