Jose Antonio Ardanza
2024/04/10 - 13:16
Ibarretxe lehendakariak agur esan dio karguan bere aurrekoa izan zen Jose Antonio Ardanzari
Juan Jose Ibarretxe Ajuria Eneko jauregian izan da Ardanza lehendakariari agur esateko. Bertan zegoen Iñigo Urkulluri besarkada estua eman dio Ibarretxe lehendakariak.
2024/04/10 - 12:52
Andoni Ortuzar hunkituta agertu da Ardanza lehendakariaren hil-kaperan
Itxaso Atutxa eta Ricardo Gatzagaetxebarria sailburu ohiarekin batera joan da EBBko presidentea Ardanza lehendakariaren hil-kaperara.
2024/04/10 - 12:36
Azken agurra, Jose Antonio Ardanza lehendakariari
Hileta-elizkizuna 19:00etan izango da Elorrioko (Bizkaia) Sortzez Garbiaren Basilikan. Meza Gasteizko, Bilboko eta Donostiako gotzainek emango dute.
2024/04/10 - 12:35
Iñigo Urkulluk eta Eusko Jaurlaritzako sailburuek agur esan diote Ardanza lehendakariari
Urkullu lehendakaria eta Eusko Jaurlaritzako sailburuak izan dira Jose Antonio Ardanzaren hil-kapera bisitatzen lehenak.
2024/04/10 - 12:16
Ardanza lehendakariaren hilkutxa Ajuria Enera iritsi da
Hileta-autoa 10:00ak baino lehentxeago iritsi da Ajuria Enea Jauregira. Eskaileretan familia eta Iñigo Urkullu lehendakaria zituen zain.
2024/04/10 - 10:30
Ardanza lehendakariaren hilkutxa Ajuria Enera bidean doa, Ertzaintzak lagunduta
Jose Antonio Ardanzaren hilkutxa Gernikako beilatokitik atera da eta Ertzaintzak lagunduta Gasteizera bidean doa. Hil-kaperak 10:00etan irekiko ditu ateak.
2024/04/10 - 10:02
Albiste izango dira: Azken agurra Ardanza lehendakariari, hauteskunde eztabaida EiTBn eta errenta kanpaina
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/04/09 - 20:32
Horrelakoa izango da Jose Antonio Ardanza lehendakariari emango dioten azken agurra
Ertzaintzak hilkutxa Gernikatik Ajuria Eneara eramaten lagunduko du. Segizioa 08:00etan hasiko da. Hil-autoa 09:45 aldera iritsiko da Gasteizko jauregira.
2024/04/09 - 12:09
Lehendakaria: "Euskal gizartearekiko entrega eta konpromiso eredua da Ardanza"
Adierazpen instituzional batean, Ardanzaren jardunaren hiru ardatz goraipatu ditu. Batetik, krisi ekonomiko sakonetik ateratzeko egindako "etenik gabeko lana", bakearen aldeko "borroka nekaezina", eta "desberdintasunen gainetik elkarrizketa bultzatzeko gaitasuna".
2024/04/09 - 11:58
Ardanzaren ondarea ''euskal gizartearekiko konpromisoaren eredua'' dela nabarmendu du Urkulluk
"Hitz batek ezin hobeto laburbiltzen du Ardanza lehendakariak guztiongan pizten duen sentimenduak: errespetua", adierazi du Urkullu lehendakariak. "Errespetu eta aitortza osoa merezi du esan, egin eta eman zuen guztiaarengatik" esanaz amaitu du Iñigo Urkulluk bere adierazpen instituzionala.
2024/04/09 - 10:05
Albiste izango dira: Ardanza lehendakariaren heriotza, gabarra: segurtasun dispositiboa eta greba Bilbobusen
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/04/09 - 09:25
Zupiria: ''Ardanzak akordioaren eta elkarrizketaren alde egin zuen arazorik larrienei aurre egiteko''
Bingen Zupiria egun Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile dena Ardanza lehendakariaren Komunikazio arduraduna izan zen urte luzez. Bizkaiko politikaria Jaurlaritzaren buru izan zen garai "gogorra" ekarri du gogora Zupiriak, indarkeria eta krisi ekonomiko latza baitzegoen Euskadin.
2024/04/09 - 00:31
Garaikotxeak ''batzen zituena'' oroitu nahi du, nahiz eta ''desadostasunak handiak'' izan
Carlos Garaikoetxea lehendakariak onartu duenez, "desadostasun handiak" izan zituzten 1985eko krisi politikoan. Horrek bere dimisioa behartu zuen, eta Jose Antonio Ardanzari eman zion lekukoa. Hala ere, Garaikotxea "batzen zituenaren oroitzapenarekin" geratzen da.
2024/04/08 - 20:45
Ikurrinak, haga erdian Ajuria Enea jauregian Ardanzaren heriotzagatik
Eraikin ofizialetako ikurrinak haga erdian daude jada.
2024/04/08 - 19:43
Ardanzaren hil-kapera bihar 10:00etan irekiko dute, Ajuria Enean
Hileta-elizkizuna ere bihar izango da, 19:00etan, Elorrioko Sortzez Garbiaren elizan. Atzo, hiru-dolu egun ezarri zituen Eusko Jaurlaritzak, osteguneko 15:00ak arte.
2024/04/08 - 19:30
Jaurlaritzak hiru dolu-egun ezarri ditu
Dolu epea ostegunean bukatuko da, 15:00etan. Ikurrinak haga erdian jarri dituzte jada Euskadiko egoitza ofizialetan.
2024/04/08 - 19:23
Patxi Lopez: ''Ardanza elkarrizketa herri bat eraikitzeko modua zela ulertu zuen lehendakaria izan zen''
Patxi Lopez Kongresuko bozeramaile sozialistak Jose Antonio Ardanza lehendakariaren heriotza deitoratu du eta "gaurko Euskadi sortzeko oinarriak eraiki zituena" izan zela azpimarratu du (adierazpenak gaztelaniaz).
2024/04/08 - 18:37
Eragile politiko eta sozialek Ardanzaren heriotza deitoratu eta atsekabea azaldu dute
EAJk deitoratu egin du lehendakari jeltzalearen heriotza, eta "pertsona ona, zintzoa, bakezalea eta abertzalea" zela esan du. EH Bilduk "doluminak" helarazi dizkie "lagunei eta hurbilekoei, eta EAJren militantziari eta komunitateari besarkada estua" eman die.
2024/04/08 - 17:58
Urkullu, Lopez, Ibarretxe eta Garaikoetxeak Ardanzaren figura eta hark utzitako ondarea goraipatu dituzte
Bakearen alde egindako "atsedenik gabeko lana" goraipatu du Urkulluk. "Gure herriaren zati bat joan egin da, baina beste zati handi bat gurekin geratuko da betiko", adierazi du Ibarretxek. "Elkarrizketa herri bat eraikitzeko modua zela ulertu zuen lehendakaria izan zen", nabarmendu du Lopezek.
2024/04/08 - 17:28
Ardanza, desberdinen arteko kohesioaren alde borrokatu zen lehendakaria
1941eko ekainaren 10ean jaio zen Jose Antonio Ardanza, Elorrion. Derioko Seminarioan ikasi zuen umetan, eta Durangoko Jesuiten Ikastetxean, gero. Arrasateko alkate eta Gipuzkoako ahaldun nagusi izan zen lehendakari izan aurretik.