Albiste dira
Titular nagusiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Ardanza lehendakariaren heriotza, gabarra: segurtasun dispositiboa eta greba Bilbobusen

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Jose Antonio Ardanza
Jose Antonio Ardanza. Irudia: EiTB

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko apirilaren 9an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Ardanza lehendakariaren heriotza: Iñigo Urkullu lehendakariak adierazpen instituzionala irakurriko du Jose Antonio Ardanza lehendakariaren heriotza dela eta, 09:30etik aurrera, Lehendakaritzan. Agerraldia zuzenean jarraitu ahalko da, eitb.eus-en. Atzo, sare sozialetan zabaldutako mezuan, Urkullu lehendakariak nabarmendu zuen "Ardanza lehendakaria lehen mailako erreferente politiko eta instituzionala" izan dela, "balio humanista eta demokratiko sendoak" zituen pertsona.

- Gabarraren jaitsierarako segurtasun dispositiboa: Bilboko Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gabarraren jaitsierarako prestatu duten segurtasun dispositiboa aurkeztuko du, 11:00etatik aurrera Bilboko udaletxean.

- Greba Bilbobusen: Bilbobuseko langileek 24 orduko greba mugagabea egingo dute gaurtik aurrera, astelehenetik ostiralera, hitzarmena berritzea eskatzeko. Bilboko Udalaren udal-autobus zerbitzuaren enpresa emakidaduneko beharginen hitzarmena 2021ean iraungi zen, eta urte horretatik aurrera soldata izoztuta dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X